Gutenberg Galaxia

Gutenberg Galaxia - Haritz Rodriguez

Bizitza adimenduna

A astronomoak azken 50 urteotan gure Galaxian bila ari izan diren objektu baten aurkikuntza ezagutaraziko duela iragarri du bere webgunean Amerikako Estatu Batuetako NASA espazio agentziak. Bihar emango du jakitera berebiziko garrantzia omen duen aurkikundearen mamia. Antza, Chandra izeneko X izpien bidezko behatokian nahiz Lurretik egindako azterketetan jasotako datuak bateratuz topatu dute oraingoz ezezaguna den objektu [...]  2008/05/13 - 12:21:02

Termodinamika

Britainia Handiko hainbat zientzialari ari dira Eguzkiaren ezaugarriak birsortu nahian. Oxfordshiren laborategi berezi bat eraikitzeko aukera aztertzen ari dira, gure planeta sistemari bizitza ematen dion izarraren barne tenperatura eta presioak imitatzeko. Antza, munduko laser indartsuena eraiki nahi dute, hidrogeno-erregaiz osatutako «bolatxoak» jaurtiz energia sortzeko. Munduak bizi duen energi krisiari «soluzio ez-osoa» emateko, haien esanetan. Eguzkia da [...]  2008/05/06 - 11:42:03

Torturaren testigantza grafikoa Goenkalen

Urte hauetan guztietan ez dut gehiegi jarraitu Goenkale telesaila. Jatorriz venezuelarra izan arren, ez naiz sugetzar zalea, ezta euskaraz dauden kuleborien jarraitzaile ere. Baina batzuetan, zapping-aren ondorioz, pasarte batzuk ikusi izan ditut. Atzo izan zen egun horietako bat. Telesaila jarraitzen baduzue, konturatuko zineten GARA egunkaria behin eta berriz agertzen dela. Ez da kasualitatea, promoziorako hitzarmen baten [...]  2008/04/16 - 21:57:05

Terapia Desira Doktorearen kontsultan

Obsesioak jota nagoela pentsatuko du norbaitek, azken boladan maiz dudalako sexua mintzagai lerro hauetan. Bada, egia izango da agian, eta horregatik jo nuen joan den ostiralean Desira Doktorearen kontsultara, arduratuta, terapia bila Ez da harritzekoa sexua behin eta berriz izatea hizpide, egunero inspiratzen baitu irakurgai bat edo beste. Aldiro da albiste arrazoi ezberdinak tarteko. Hedabideek, bistan [...]  2008/04/15 - 09:50:03

Asexualak?

Ebanjelioen inguruan ezjakin hutsa naiz. Beti esan dut erlijioak direla burutu gabeko nire ikasgai nagusia. Batez ere, Kristautasuna, gertutasunagatik besterik ez bada ere. Ez pentsa orain konbertitzeko asmorik dudanik, ez. Gure gizartea doktrina horrek baldintzatuta bizi izan delako, eta oraindik ere bizi delako, izan nahiko nuke ezagutza handiagoa. Baina kanpotik, toreatzailearen gordelekutik, jakina. Ez dut inoiz [...]  2008/04/08 - 21:19:03

Suziriak

Ipar Amerikako indigenek zeruari dantza egiten zioten euria bota zezan. Hori da behintzat Western filmak ikusiaren ikusiaz ikasi genuena. Txinan, baina, ez diote ortziari dantza egiten, suziriak jaurtitzen dizkiote negar egin dezan. Baita lortu ere. Hori da Xinhua izeneko albiste agentzia ofizialak egunotan zabaldu duena. Beijing hiriburuan eta Hebei izeneko probintzian udaberriko euri jasa handiena lortu [...]  2008/04/01 - 14:39:33

Lehorte santua

Badirudi amaitu dela lehortea Euskal Herrian. Aste Santuarekin batera iritsi dira euri zaparradak eta elurra. Aspaldiko partez, geure larreak busti dira bizitzaren oinarrizko likidoarekin. Ur edo euri eskasia amaitu da, baina beste gisa bateko idorteak harraparu gaitu. Idorte informatiboak. Bederen, hori da urtero-urtero, batez ere kultur informazioaren alorrean, egun santuak ei diren hauek dirauten bitartean izan [...]  2008/03/25 - 01:50:33

Hezur eta haragizko Homer Simpson

Hona hemen Meneame.net-en topatu dudan irudia. Pixeloo blogekoa da. Homer Simpson animazio pertsonaia ezaguna ageri da. Hezur eta haragizkoa! Photoshopetik pasa ostean, hori bai. Hitzik ez  2008/03/22 - 01:33:28

Konponbidea

Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoaren erakuslerik gordinenak azaleratu dira berriz ere azken hilabeteotan. Eta arazoaren isla diren gertakari horiei guztiei erantzun die euskal gizarteak, baita sarean ere. Zutabe honetan aktualitateak Interneten eragiten dituen erreakzioak jorratzeko joera dut maiz. Gaur ere saiatuko naiz, bada, aferaren muinari ahalik eta zintzotasun eta urruntasun handienaz heltzen, sentipenei dagokienean [...]  2008/03/11 - 12:20:17

Iruña-Veleiako harresia 3Dn

Joan den asteazkenean, esan bezala, ezin izan nuen Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkera bertaratu Egunkaria ko auzipetu eta langileei, itxieraren bosgarren urteurrenean, elkartasuna adierazteko. Bezperan, Iruña-Veleiako Harresiaren Zuzendaritza Planaren aurkezpen deialdia iritsi zen erredakziora eta, azkenaldian gai honen inguruan dagoen ika-mika ikusita, Langraizera abiatzea erabaki genuen Martin Anso kazetariak eta nik. Hona hemen emaitza. Orain gutxi informazio [...]  2008/02/23 - 01:01:24