Mundekar Baten Bitakora II
Zorionak!
Kultura ekintzetan parte hartzeak norbera aberastuten dauala esaten dabe. Honeek derrigorrezkoak dirala deritxat neuk. Konturatu barik, inoiz, danok hartu dogu esku halako aktibidaderen baten; txapelketaren bat dala, musika emonaldiren bat, dantza erakustaldiren bat... Niri esaterako, libre dodanean, hainbat gustetan jat kontzertuak ikusi, entzun eta bizitzera joatea, batez be asago ez badagoz. Gure eskualdean badogu honeekaz gozetako aukera ugari. Estilo guztietako musika ekitaldiak izaten doguz berton, Rock gogorrenetik Pop mantsoenera. Gehientsuenok ezagutzen dogu Gernikako Astra, han antolatuten dira-eta Busturialdean izaten diran ia kontzertu guztiak, famatuenak eta komertzialenak behintzat bai. 2007an adibidez, eskualdeko taldeez gainera, Latzen, Kerobia, Berri Txarrak eta beste hainbat euskal talde ezagun izan genduzan. Trinkete antitxokoan be inguruko taldeen emonaldiak ikusteko aukera izan genduan, nik The Auamba's taldearen lehen kontzertua nabarmenduko neuke; baita Gernikako Audience taldea be, eskualde honetako talde desberdinenetarikoak. Bermeon, Hermanutako Kapillie izeneko leku umil batean organizetan dira holako ekintzak. Zer hau, antxinako Jose Done ikastetxean egoan kapilatxuan dago eta Astrak baino askozaz izakera underground edo alternatiboagoa dauko. Halanda be, modu berdintxuan egiten dabe behar. Eskualdeko eta atzerriko taldeak izaten dira hemen be. Igaz, esate baterako, Erresuma Batuko The Last Army , Argentinako Capsula , Kataluniako Chest eta atzerriko beste talde asko izan genduzan. Beste herri batzutan ez daukogu halakoak egiteko biderik, Mundakan berbarako, oraindino eraikitzen dabilzen Tribisarrospe kultura gunea aprobetxau gurako geunke, baina auskalo horretarako modurik izango dogun. Ondoko herrietan be antzera batean ibiliko dira, seguru. Gitxika-gitxika aurrera egitea lortuko dogu, alkarri lagunduz. Eskerrak herriotan behartaldeak egon badagozan eta musikazaleoi eta orokorrean kultura ekintza zaleoi, ondo pasetako aukera ederrak eskeintzen deuskuezan. Herrietako musika taldeak sustatuten ibili diran eta oraindino dabilzen kultur-taldeak be, makina bat burukomin eta beharlekuren ostean lortu dabena zoriondutekoa da: Bermeoko Nuntxaku Gauak, Gernikako Iparragirre eta beste hainbat kultur bultzatzaileoi, zorionak!. 2008-01-12 Busturialdeko Hitza 2008/01/22 - 23:54:35
Ez! Ez! Ez! - Laburmetrajea
Klaserako, Aizene Agirre, Lorea Santa Eufemia eta hirurok egin dogun laburmetrajea. Eskerrik asko Aizene, Alex, Eunate, Lorea, Ugutz, Xabier eta lagundu deuskuzuen guztiori. 2008/01/16 - 06:29:37
Gazte Eguna 2007
MAIATZAREN 12an MUNDAKAn EGITARAUA: 11:00 Txupinazoa eta Kalejira 11:30 Dantza Tailerra 13:30 Trikipoteoa eta Batukada 15:00 Herri Bertso-Bazkaria 18:00 Bideo Proiekzioa 20:00 Manifestazioa 21:00 Kontzertuak: TXIMINO (Bermeo) IRULA (Mundaka) THE USKI´S (Ibarrangelu - Elantxobe) SWAN BWOY + DJ KIKI SOUND (Madril) 2008/01/10 - 10:06:49
Aratusteak, badatoz
Urtero legez, aurten ere, Mundakan atorrak eta laminak izango ditugu kalejiran. Mundakarrentzat egun hoberik ez ei dago, hori dio abesti ospetsuenak bederen. Inork ez daki zelan agertu zen atorra, baina ondo dakigu mundakar bakar bat izan zela. 300 urte baino gehiagoko ohiturari buruz hitzegiten ari natzaizue, atorrak, Mundakako kale guztietatik zehar ibiliko direnak, zuriz jantzitako izaki misteriotsuak bezain alaiak dira. Almohada azalez egindako marrua daramate buruan, eta gona bi soinean, bat gerritik behera eta bestea samatik, horrez gain, marraztutako bibote ederrak erakusten dizkigute. Goizean goiz, txistularien dianarekin atorra batzuk kalera irteten dira irina botaz, dena zinkiduz, honek aratusteen etorrera adierazten du. Mezaren ondoren, atorrek, Jose María Egileor-en etxearen parean ematen diote hasiera jaiari, Aratuste abestuz. Ondoren kanta berria entonatzen dute, aurtengoak, Ttipi-Ttapa, "Mundakako Atorrak Elkartea" osatzen duten koadrilen izenak batzen ditu. Ondoren, txorrokopuntatik pasatuz, herri guztiari emango zaio bira, zenbait atsedenaldi eginez, hori bai, abesteko. Azkenik, portuan jarriko dira atorra guztiak, zuzendaria gruako kaian dela, bertan, hiruzpalau kantu ezberdin abestuko dituzte 'Jo Ta Ke' ahantzi barik, noski. Atorrek, txoputako talaian amaitzen dute kalejira eta ondorengo orduetan herri osotik barreiatuta ibiliko dira. Arratsaldean, laminak agertuko dira algara bizian, herriko arima guztiak iratzarriz. Beraien ohiuek eta abestiek ezin izango dute Mundakako hormarik bota, horren ordez, biziki dantzatuarazi egingo dituzte mundakarrak. Laminak kalez-kale dabiltzan bitartean atorrak ere pasakailean ibiliko dira topo egin arte, hori izaten da eguneko momenturik liluragarriena, zoratzeko modukoa, zuri-beltzak zirri eta zarra. Besta honek hurrengo goizera arte jarraitzen du, oilarrak kukurruku egin arte hain zuzen. 2007/12/13 - 15:20:24
Laster: iTunes 7 Euskaraz
Egun hauetan konprobatu ahal izan dut, oso erraza dela Mac OS X-ko aplikazioen hizkuntza aldatzea, eta horregaitik iTunes programa itzultzea erabaki dut, asko erabiltzen dudan programa baita. Hortaz, ezin izan dut bloga gaurkotu, ez honegatik soilik, aurreko mezu guztiak grabatzen ari naizelako baizik, ondoren, iTunes-en (edo beste programaren baten) entzun ahal izateko. Egin Klik irudia handitzeko Espero dut hurrengo eguneratzerako, iTunes euskaratua eta mezu guztiak podcast bihurtuta izatea ere. Beste barik, Markel 2007/06/27 - 05:56:30
Mundaka
Berriro maitemindu naiz: guztia doa, badoa. Mundakara kotxez: betiko legez, banekien. Arropak estatuari saldu: ez dit axola, ardura ere ez. Akats asko izan ditut, neure artean, ene baitan. Gu hartzera etorri zinen: guztia doa, badoa. Gu birsortzera; guztia da hazten, handitzen. Gure pentsamoldea genuen, guztia jakina, bagenekien. Zuk aurkitu behar zenuen: guztia doa, badoa. Iruñearaino gidatu nuen, auto baten, nire lagunarekin. Aparkalekuetan, askotan lo: ez dit axola, ardura ere ez. Lekuarekin maitemindu nintzen: neure artean, ene baitan. Akats asko izan ditut, neure artean, ene baitan. Gu hartzera etorri zinen: guztia doa, badoa. Gu birsortzera: guztia da hazten, handitzen. Gure pentsamoldea genuen: guztia jakina, bagenekien. Zuk aurkitu behar zenuen: guztia doa, badoa. Negarrez ari banintz: autoan, lagunarekin, askatasunaren seinale zen, nirea, lekuarena. Akats asko izan ditut. Akats asko izan ditut. Akats asko izan ditut. Akats asko izan ditut. Gu hartzera etorri zinen: guztia doa, badoa. Gu birsortzera: guztia da hazten, handitzen. Gure pentsamoldea genuen: guztia jakina, bagenekien. Zuk aurkitu behar zenuen: guztia doa, badoa. Gu hartzera etorri zinen: guztia doa, badoa. Gu birsortzera: guztia da hazten, handitzen. Gure pentsamoldea genuen: akats asko izan ditut, guztia jakina, bagenekien. Akats asko izan ditut, zuk aurkitu behar zenuen: akats asko izan ditut, guztia doa, badoa. Akats ugari izan ditut. 2007/05/09 - 20:16:12
Aratuste, zatoz bada, aratuste
Urtero legez, aurten ere, Mundakan atorrak eta lamiak izango ditugu kalejiran. Mundakarrentzat egun hoberik ez ei dago, hori dio abesti ospetsuenak bederen. Inork ez daki zelan agertu zen atorra, baina ondo dakigu mundakar bakar bat izan zela. 300 urte baino gehiagoko ohiturari buruz hitzegiten ari natzaizue, atorrak, Mundakako kale guztietatik zehar ibiliko direnak, zuriz jantzitako izaki misteriotsuak bezain alaiak dira. Almohada azalez egindako marrua daramate buruan, eta gona bi soinean, bat gerritik behera eta bestea samatik, horrez gain, marraztutako bibote ederrak erakusten dizkigute. Goizean goiz, txistularien dianarekin atorra batzuk kalera irteten dira irina botaz, dena zinkiduz, honek aratusteen etorrera adierazten du. Mezaren ondoren, atorrek, Jose María Egileor-en etxearen parean ematen diote hasiera jaiari, Aratuste abestuz. Ondoren kanta barria entonatzen dute, aurtengoa parking berriaren obrek eragiten duten zaratari eta olatu famatua galdu izanaren arazoei buruzkoa da, 'Punba eta Punba'. Ondoren, txorrokopuntatik pasatuz, herri guztiari emango zaio bira, zenbait atsedenaldi eginez, hori bai, abesteko. Azkenik, portuan jarriko dira atorra guztiak, zuzendaria gruako kaian dela, bertan, hiruzpalau kantu ezberdin abestuko dituzte 'Jo Ta Ke' ahantzi barik, noski. Atorrek, txoputako talaian amaitzen dute kalejira eta ondorengo orduetan herri osotik barreiatuta ibiliko dira. Arratsaldean, laminak agertuko dira algara bizian, herriko arima guztiak iratzarriz. Beraien ohiuek eta abestiek ezin izango dute Mundakako hormarik bota, horren ordez, biziki dantzatuarazi egingo dituzte mundakarrak. Lamiak kalez-kale dabiltzan bitartean atorrak ere pasakailean ibiliko dira topo egin arte, hori izaten da eguneko momenturik liluragarriena, zoratzeko modukoa, zuri-beltzak zirri eta zarra. Besta honek hurrengo goizera arte jarraitzen du, oilarrak kukurruku egin arte hain zuzen. 2007/03/22 - 17:34:10
Urte Berri On!
Herrikoa: Mundaka Urte barri-barri, tsarri-belarri dakonak estakonari: intsortsu bi, hiru kastaña, Marimontaña, nik estakot eta niri. Urte sarra dxuan da, barria etorri, ni enue hametik eser hartun barik. Señorita una, señorita dos, denme un aguinaldo ¡por amor de dios! Batua: Urte berri-berri, txerri-belarri, daukanak ez daukanari: intxaurtxo bi, hiru gaztaina Marimontaña nik ez daukat eta niri. Urte zaharra joan da, berria etorri, ni ez noa hemendik, ezer hartu barik. Señorita una, señorita dos, denme un aguinaldo ¡por amor de dios! 2007/03/14 - 12:15:03
Google eta Euskara
Hasiera batean Google Euskara (eu.google.com) zena, Google Espainia (google.es) bihurtu zen, euskara, herrialde honetako hizkuntza baino ez izanik. Kuriositatez, google.fr-ra sartzea erabaki nuen, eta bertan gure hizkuntza agertzen ez zela konprobatu. Hau, ordea, ez da google-k egindako txarrena, itzulpen urgazleei eta euskarari berari emandako tratua baizik. Hamaika gara google-k eskaintzen dituen ekoizkinak itzultzen aritzen garenok. Dagoeneko, hainbat produktu itzultzea lortu dugu: Atal garrantzitsuenak euskaratuta daude, orrialde nagusia, tresna-barra eta Gmail esaterako. Google-k ostera ez du produktu hauek euskaraz eskaintzeko interes pitinenarik ere adierazi, apika, gure hizkuntza ez delako estatu bateko lehen hizkuntza ofiziala. Nik, onena, gertatzen dena, google-ri jakinaraztea dela deritzot. Horretarako, e-posta bat bidali behar duzu honako helbide honetara: translation-services@google.com Hauek, erantzun automatikoaz ihardetsiko dizute, bertan irakurri ahal izango duzun moduan, zerbait beharrez gero, berriz erantzuteko eskatzen dizu, zuk egin ezazu esandakoa; aurreko mezu bera kopiatu, eta ondoren agindu. 2007/03/14 - 12:15:02
Papardo bille
Ondoren irakur dezakezuen hau, Mundakako abesti herrikoi bat da, aintzinako bizitza adierazten digun eta dagoeneko oso gutxik dakiguna. Saspi papardo dakot pixuen aspidxen etorri ona Germana bakotxa iruna errial dirua eskuen ganian batela molla sarrian balandria deskargaten matxiñien albuan ura beran portuen arriketzak iragoten neskatillen buruen Iru bapor falta motorrak etzien berrogei papardo-otzara kofradidxen aurrien papardo txiki bat pobriak eskien dxoo lelengo kanpaya bos da erdidxetie dxo bigarren kanpaya seiretan bentie Adineko abeslari trebe baten bila nabil, berak abestu, nik grabatu eta berton jartzeko. 2007/03/14 - 12:15:02
