Joxeloidinekua
Paris mon amour
Paris izan gara urtearen hasieran. Oso bidai polita izan da: ikusi ditugun lekuengatik, noski, baina batez ere bidaia bera izan da aberatsa. Lo egiteko apartamentu bat alokatu genuen: Ponpidouren alboan, Les Halles Rer eta metroaren alboan. Etxetik eiffel dorrea ikusten genuen, baita Ponpidouren goikaldea eta Montmartre. Bi-hiru lagunentzat aproposa da. Miarritzetik hegazkinez egin genuen bidaia, konpainia merke batean. Kotxea, aldiz, parking merkeenean utzi genuen. Ikusi argazkiak . Ikusi bideoak: Sena bazterrean eta eiffel dorrean . 2012/02/03 - 05:02:05
Imanol Oroituz, Mikel Laboaren oroimenez, Gartxot
2011/12/16 - 05:26:12
Pili Manterola iribar
Abenduaren 1ean Cook and Fashion ekitaldiko protagonistetako bat izan zen nire ahizpa Pili. Maribi, Dani eta Pili, ekitaldia bukatu ondorengo coctelean. Bere lana arropa diseinu batean oinarritu eta pintxo bat "diseinatzea" izan da; diseinatu eta 180 egin, hain zuzen. Ekitaldi Miramar jauregian izan zen, iluntzean. 9 emakume sukaldarik hartu zuten parte, 9 diseinu eta 9 pintxo ikusi eta jan genituen. Ondoren coctelean janari eta edari gehiago atera zuten. Pinpilipauxa izena jarri dio; lagunartean brainstorming bidez aukeratu zuten izena. Behekaldean atun marinatua, goian txibia pelaio erara eta ile horia irudikatzen pasta frijitua. Piliren pintxoak arrakasta haundia izan zuen; oso goxua zegoen, hotza egon arren -berotzeko aukerarik ez zuen izan-. Ikusi modeloa eta pintxoa bideoan jasota. Lan haundia hartu zuen Pilik baina emaitza paregabea izan da. Zorionak! Argazki guztiak . Bideoa . 2011/12/09 - 05:30:02
Hondarribian lur hartu nahi?
Hegazkin bat lur hartzen Hondarribian; txoriak bezala, ia! Kostaldeko ikusmira ederra. 2011/12/09 - 05:30:02
Bozkatu Muztio ekologikoa auzolanean
2011/11/25 - 05:39:05
Galegoa munduaren aurrean
Galegoaren garrantziaz ohartzeko Manuel Singala irakasleak egindako bideo iradokitzailea . 2011/11/25 - 05:39:05
ADNa: Errugabea nola errudun bihurtu
Estatu Batuetako telesail bat dirudi, benetan; baina Euskal Herrian gertatzen ari da, orain. Urko Apaolaza kazetariak kontatu du, Fikziozko telesailek ez gaitzatela engaina 2011/11/25 - 05:39:05
Amaiurrek 7 baietz!
Zazpi baietz! Zorionak! Donostian ere Amaiurrek irabazi du. EAEko emaitzak Eusko Legebiltzarrera eramanda: EAJk 20, Amaiurrek 20, PSEk 18, PPk 15 eta IUk 2. Gaur egungo PSE-PP binomioaren gezurra agerian berriro ere. Berriro inbidia sentitu nuen TVEn katalanen adierazpenei azpitituluak jarri zizkietenean... batez ere, ETB2an Amaiurkoei -Antiguedad euskaraz ari zenean-, azpititulurik jarri ez ziotela ikusi ondoren. 2011/11/25 - 05:39:05
Galegoa ikasteko metodo umoretsua
Sechu Senderen eskutik: The best metod to learn galician . 2011/11/25 - 05:39:05
Patatasoron, Peru
2011/11/11 - 05:50:06
