zumarranet

Uztailaren erdialderarte

Uztailaren erdialderarte, nobedade haundiren bat ez bada behintzat, ez da mezu berririk izango. Hortik aurrera argitaratuko ditut erdizka utzi ditudanak, eta saiatuko naiz berrikuntza bat edo beste eskeintzen. Laister arte. ____  2008/01/10 - 10:17:15

Luzapen bat

Zenbait gorabehera medio, luzapen bat iragarri beharrean naiz. Asmoak lehengoan dirau, gogoa ere bai, baina uda garaia ere ez da egokiena administrazioaz aritzeko beharbada, Irailean helduko diot atzera orriari. Uda ona pasa dezazuela danok. ____  2008/01/10 - 10:17:15

Txikitako burutazio bitxi bat

(hauteskundeen ondoren, Sarkozyk egin zuen moduan , oxigenazio pittin bat...) Gaur goizean Urola errekan ikusitako irudi honek, hondeamakina uraren gainean flotatzen ari zala ematen zuen benetan (bideoa ikusteko Play-ri eman), txikitan izan nuen burutazio bitxi bat gogorarazi dit. Zein dan ikusteko, "erakutsi-gorde" botoian egin klik... ____  2007/06/11 - 02:08:09

Gertatu behar ez zuen beste bat

Un mes más tarde , sigue sin reponerse el cristal. Hoy un niño de dos años se ha caído al ir a apoyarse donde pensaba que había un cristal, y del golpe ha perdido el conocimiento, y se ha hecho además una herida con los cristales que siguen dentro. Hilabete baino gehiago pasa da mezu hau idatzi nuenetik . Oraindik jartzeke dago kabinaren kristala. Gaur goizean, nere lagun baten semea, Gari txikitxoa, bi urtekoa, kristala zegoelakoan, bertan bizkarra jarri eta, atzeraka erori da barrura. Kolpearen ondorioz kordea galdu du. Sustoa ikaragarria izan da. Dexente kostatu zaio bere onera etortzea. Zauri txiki bat ere egin du, oraindik jaso gabe dauden kristaltxoekin. ____  2007/06/01 - 01:29:04

Zona muerta

Un nuevo vertido en el río Urola. ¿Qué ocurre con las denuncias por vertidos? ¿Cúal es el protocolo que se sigue, y cuales son los resultados? (Continuará...) Gaur ere Urola erreka koipez zikinduta zetorren, bideoan ikusi daitekeen bezela. Sos deiak-era deitu det, isurketaren berri ba al zeukaten jakiteko. Esan didate baietz, bazeukatela. Zer gertatzen da isurketa hauekin? Zein da jarraitzen dan protokoloa? Zer gertatzen da Udaletxean ipinitako salaketekin? (Jarraituko du...)  2007/05/28 - 03:14:26

Ba al dago aukerarik?

A un lado del puente, legales. Al otro lado, ilegales. Un absurdo, y una injusticia que algunos apuntan podría corregirse si hubiese voluntad política para ello. Etorkizunean euskaldunok, atzera begiratuz, damutu, lotsatu egingo gera hainbat gauzengatik, eta hau hoietako bat izango da. Lotsatu egingo gera horrelako gauza bat gertatzea onartu izanaz. ____ Zubiaren alde batera, ilegalak, beste aldera legalak . Absurdorik haundiena, bidegabekeria izugarria. Neri interesatzen zaidana da jakitea, ze aukera dauden zumarragarrok bozkatutako hura errespetatua izan dadin. Maiatzaren 15eko Udal batzarrean, bulego batean ateak itxita egin zan hartan, Ainhoa Osinaldek bi aldiz bota zuen baietz, nahi izanez gero, borondatea izanez gero, badagoela aukera (ikusi hasierako bideoa). Norbaitek azalduko lidake, zertan dantzan aukera hori?  2007/05/26 - 14:37:07

Kutsadura ez da arazo

Vivimos en uno de los pueblos más contaminados de Gipuzkoa. El tráfico es excesivo, la calidad del aire preocupante, el río Urola está muerto, pero el tema de la contaminación no merece apenas atención en los programas electorales. Hauteskunde programetan azalduko ez dan beste kontu bat. Gipuzkoako herririk kutsatuenetako batean bizi gera . Trafikoa herri barruan izugarria da, airearen kalitatea, oso txarra, Urola erreka hilda dago, baina programetan aipamenik ez, edo aipamentxoak baino ez. - Ingurumen Sailaren txostenak dioenez «kalitatearen indizeak adierazten duenez, azken urteetan EAEko airearen kalitateak behera egin du » - El río Urola atraviesa Legazpia, Zumárraga y Urretxu, tramo muy contaminado, sigue hasta el área de Azpeitia-Azkoitia... - Kutsadura-muga gainditzen duten enpresak badira gurean  2007/05/11 - 03:42:12

Kordo, eskale irripartsua

Conocí a Kordo hace tiempo. Ayer perdió el último autobús en Oñati, a eso de las nueve, y tuvo que venir andando hasta Zumarraga, llegó a eso de la una y media. Hoy estaba tocando la guitarra, y cantando "hegoak ebaki banizkio", con su sonrisa habitual. Aspalditik ezagutzen det "Kordo". Andaluziarra da ta, ezin gizonak KoLdo beharbezela ahozkatu. Oso irripartsua gizona, ez da hola ta hola umorea galtzen duen hoietakoa. Atzo, Oñatin, Zumarragarako azken autobusa galdu zuen . Oinez egin omen du bidea, gauez. Goizeko ordubata t'erdian iritsi omen da , larri xamar, gau ilunean kotxeren batek baztarrera botako ote zuen... Baina gaur hortxe zebilen, kitarra jotzen, ohizko irriparrearekin. Ez du oso ondo kantatzen, baina " hegoak ebaki banizkio" kantaren letra ondo baino hobeto ezagutzen du. Borondatearen truke, irriparreak eta kitarra doinuak gure kaleetan. Ez denbora luzerako. Egun asko egin omen ditu gure herrian, beste norabait abiatzeko garaia duela esan dit.  2007/05/10 - 01:36:09

Zumarragan zenbat zumar?

Cada vez hay menos olmos en Zumarraga, debido a la grafosis, una enfermedad que ataca a este árbol en todo el mundo. Sin embargo hay sitio para la esperanza: según parece han conseguido una variedad de olmo resistente al hongo que origina la enfermedad, de nombre "Resista". Asko behar lukete, logikaz, baina gutxi dira. Grafiosia izeneko gaitzaren erruz. Azken urte hauetan dexente kendu behar izan dira Zumarragako kaleetatik, hauen hostoen izerdiak nahikoa endredu sortuta. Batere zumarrik gabe geratuko ote gera beraz Zumarragan, grafiosiaren erruz? Badirudi ezetz. Sareko Argian aurkitu dedan artikulu baten arabera , gaitza ez omen da Kanariar irletara iritsi, eta bertan bildu eta zaintzen ari omen dira galtzeko zorian dauden zumar espezie eta barietateak. Artikuluak dioen bezela, Zumarragako herriak badu zeinekin anaikidetu! ... Gaitzarekiko erresistentzia duten barietateak sortzen saiatu dira , eta ezagunena, "Resista" izenekoa. Bilatzailea martxan jarri eta, nun salduko Resista izeneko zumarrak? Gertu gero!  2007/05/08 - 02:44:14

Sagarna, atzera udaletxean

EAJ-PNV alderdiak, Udal politika gertutik ezagutzen duen norbaitengana jo du. Urte askoan zinegotzi izandako Juanjo Sagarnarengana. Diario Vascoko albiste honetatik , neri deigarrienak iruditutakoak, eta ondo gorde nahi ditudanak, hauek: - Discrepa con los planes municipales para Kalebarren y Antigua , - Tenemos que trabajar conjuntamente (Urretxurekin batera alegia) en aspectos como la regulación del tráfico, la organización y definición de necesidades en el sector educativo, el desarrollo de servicios sociales, las necesidades urbanísticas, la búsqueda de suelo industrial o la política cultural y deportiva conjunta» - Zumarraga necesita otro modelo de gestión. Los últimos años hemos convivido con un modelo personalista, basado en el marketing , que no puede continuar» - debemos exigir que las liberaciones, las retribuciones, sean acordes con la responsabilidad, la dedicación y los contenidos de la gestión». «No podemos mantener una estructura en la que las relaciones económicas entre corporativos responda más a intereses políticos, de asegurar mayorías , que a necesidades reales» - Revisaremos los contenidos de sociedades creadas al amparo de la institución municipal . Hiru azken puntu hauei buruz, irudipena daukat herritar gehienak ez direla asko aklaratuko zertaz ari dan Sagarna. Hauteskunde garaian azalpen gehiago emango duten irrikaz geratzen naiz.  2007/05/04 - 09:42:11