Camille Fauque
Hau deskribapen eremua da.
Opencor berria Bilbon, urteko egun guztietan irekita
Lehen egun modura goizeko 10:30ean altxatu dute pertsiana, baina bihartik aurrera goizeko zazpietatik ordu batak arte egongo da zabalik. 18 orduz jarraian. Egunero, baita igande eta jaiegunetan ere. Legez posible da lokala 500 metro kuadrotik gora dituelako. Udalaren oniritziaren erakusgarri Bilboko alkatea Iñaki Azkuna ere bertan izan da.Opencor Corte Inglesen filial bat da. Komenentziako denda honetan denetarik dute: jakiak, edariak, liburuak,musika, drogeria... Urteak daramatzate martxan Estatuko beste hirietan, eta gaurtik aurrera Bilbon ere bai. Badirudi hau hasi baino ez dela egin El Corte Inglesen asmoa da Opencor gehiago zabaltzea, Bilbon bertan, baina baita Euskadiko beste hiriburuetan ere, Gasteizen eta Donostian. Eta horregatik sindikatuek langileak jaiegunetan atsedena hartzeko duten eskubidea aldarrikatzeko mobilizazioekin jarraituko dute. Hurrengoa urtarrilaren 21ean izango da Bilbon. 2011/01/12 - 21:39:08
Ruper Ordorika
Ruper Ordorika (Oñati, Gipuzkoa, 1956) euskal kantagintzak eman duen bakarlaririk enblematiko eta gorenetakoa da. 80ko hamarkadan Pott literatur taldean ibili zen, Joseba Sarrionandia eta Bernardo Atxagarekin batera besteak beste, eta musika arloan herri kantaren tradizioa eta rock egilearen nortasuna batu ditu, bere erara. 1980. urtetik bere izenean Euskal Herriko zein New Yorkeko musikariekin disko sorta bat grabatzeaz gain, Hiru Truku taldea sortu zuen Joseba Tapia eta Bixente Martinez (Izukaitz: Oskorri) musikariekin, herri kantutegia berritzeko. Iturria: Euskal Kantagintzaren ataria 2011/01/02 - 15:27:17
Akira Kurosawa (1910-1998)
2010/11/17 - 21:07:05
Sexu heziketa eskasa
Informazioaren gizartean kontraesan izugarria dugu: gero eta informazio eta antisorgailu gehiago, baina, era berean, gero eta abortu eta biharamuneko pilula gehiago. Sexu-heziketan omen dago gakoa, adituen ustez. Entzun arretaz hurrengo bideoan ematen dituzten azalpenak eta saia zaitez segidan agertzen diren galderak erantzuten: Zertaz hitz egingo dute ginekologoek eta adituek Euskalduna Jauregian?Zer egiten dugu txarto edo zer ez dugu egiten gaur egungo haurdunaldien kopurua gora egiteko?Zein da Holanda edota Danimarkako egoera?Zenbat nahigabeko haurdunaldiak ditugu urtean zehar EAEan?Zein da antisorgailurik erabiliena nerabeen artean? Zergatik?Zein da antisorgailurik ezagunena? Zenbat hitz ezagutzen dituzu gauza bera adierazteko?Zein da gaur egun gehien erabiltzen den antisorgailua? Nola erabiltzen da?Zeintzuk dira azken-azkeneko antisorgailuak? 2010/11/15 - 22:41:04
Sexu heziketa eskasa
Informazioaren gizartean kontraesan izugarria dugu: gero eta informazio eta antisorgailu gehiago, baina, era berean, gero eta abortu eta biharamuneko pilula gehiago. Sexu-heziketan omen dago gakoa, adituen ustez. Entzun arretaz hurrengo bideoan ematen dituzten azalpenak eta saia zaitez segidan agertzen diren galderak erantzuten: Zertaz hitz egingo dute ginekologoek eta adituek Euskalduna Jauregian?Zer egiten dugu txarto edo zer ez dugu egiten gaur egungo haurdunaldien kopurua gora egiteko?Zein da Holanda edota Danimarkako egoera?Zenbat nahigabeko haurdunaldiak ditugu urtean zehar EAEan?Zein da antisorgailurik erabiliena nerabeen artean? Zergatik?Zein da antisorgailurik ezagunena? Zenbat hitz ezagutzen dituzu gauza bera adierazteko?Zein da gaur egun gehien erabiltzen den antisorgailua? Nola erabiltzen da?Zeintzuk dira azken-azkeneko antisorgailuak? 2010/11/15 - 21:54:03
Munduari bira, tandem bizikletan
Oiartzungo bikote batek munduari itzulia emango dio 10 urtez tandem bizikletan. Ekimen bitxi honen helburu bikoitza, mundua ezagutzea, eta bide batez mundua nolakoa den erakutsi nahi digu bikoteak. Beraz, adi egon eta saia zaitez hurrengo galderak erantzuten: Zein da helburua?Zaila al da Tandem-ez ibiltzea?Hasarretzen bazarete zer egingo duzue?Eta familiak zer dio?Non egingo duzue lo?Zein da zuen proiektua?Nondik norakoa izango da bidaia?Arrakasta izango al duzue?Eta jakin nahi al duzu non dauden orain? Bada, sakatu hementxe bertan eta haien berri izango duzu: Acercandoelmundo 2010/11/11 - 14:15:04
Ijitoak: hain urrun, hain hurbil!
Buhamea, ebazlea, ijitoa, lapurra, motzailea, zikina, euskaraz ere gaur egunera arte heldu dira xenofobiaz betetako topikoak. Baina zer dakigu egiaz herri honen gainean? Josune Muñozek, Alizia Stürchek eta Marikita Tanburinek emandako azalpenak entzun eta gero, saia zaitez hurrengo galderak erantzuten: Nondik etorri ziren erromintzelak? Zer itxura zuten garai hartan?Non eta noiz ospatzen da Galdaragile eguna Euskal Herrian?Zein beste ospakizunetan agertzen da Perzkinaren pertsonaia? Zer-nolako esanahia du?Nora jo nahi zuten garai hartako motzaileek Europan zehar barreiatu zirenean?Noiz hasi ziren erromesen aurkako neurriak? Zergatik?Ze motatako lanbideak izan zituzten ijitoek?Zertan ziharduen Donibane Lohitzunen bizi zen Kaskarot taldeak?Zein mendetan agertu ziren buhameak Baionan? Zein hizkuntzatan mintzatzen ziren? Garazi eta beste herri batzuetan bizi dira ijito euskaldunik gehienak. Literaturan askotan ageri zaigun pertsonaia da eta Pedro Miguel Urrusolo idazle elgoibartarraren lanetan hartzen du berebiziko garrantzia. Historiako hainbat idazlek sartu izan du ijitoa bere ipuin eta eleberrietan, eta mespretxuz edo liluraz, egia da pertsonaia gutxitan pasa dela oharkabean. Erromintzelazko idatziak askoz ere bakanagoak zaizkigu eta beti egaxuek, hau da ijito ez direnek osatuak, oraintxu arte ahozkora mugatu den herria izaki ijitoa. Erromintzelatik hartu zuen Koldo Izagirrek adibidez espetxeko euskara osatzeko behar zuen hiztegia, eta erromintzelaz osatu zituen Jon Mirandek ere zenbait poema. Zeintzuk dira hizkuntza honen berezitasun nagusiak?Nola konpontzen ziren garai hartako baserritarrak eta ijitoak? Zer gertatzen zen hirietan? Zer gertatzen da gaur egun? 2010/11/01 - 20:07:04
Buhameak Euskal Herrian
2010/11/01 - 19:37:03
Seme-alabak mantendu behar dira lan finkoa aurkitu arte
Frantzian, batez ere Parisen, seme-alaba asko gurasoak epaitegira eramaten ari dira. Haien irabazien %10 dagokiela erabaki du Epaitegi Gorenak. Zer esaten du Kode Zibileko 203.artikuluak?Zer da gertatzen ari dena 90. hamarkadaz geroztik?1992an zenbat gaztek eraman zituzten haien gurasoak epaitegietara? Eta 2004an?Auzitegiek nori ematen diete arrazoi? Egoera honen aurrean nora jo zuten guraso batzuek? Jaiotza tasaren aldeko neurri eraginkorra al da hau?Eta zazpi seme-alaba baldin badituzu %70a eman behar al diezu zure seme-alabei?Zein da bataz besteko adina lan finko bat topatzeko? Eta Euskal Herrian?23 urteko gazteen artean zenbat bizi dira gurasoen etxean? Eta 26 urteko gazteen artean? Zenbat urterekin utzi zenuen zure gurasoen etxea? http://www.ikasbil.net/audio/06423.mp3 2010/10/26 - 13:19:09
Belaunaldi berrien etorkizuna
Lan egiten duten eta pentsionisten arteko oreka aldatzen ari da. Horren inguruko datuak eman ondoren, bi iritzi azaltzen dira irratsaio honetan. 1. Saia zaitez esaldi bakar batean testuaren mamia laburtzen?2. Zein esparrutan eman dira aldaketa sakonenak?3. Egoera berri honek zer ondorio dakartza?4. Gaur egungo gazteentzat izango al da jubilaziorik?5. Zergatik garestituko dira osasun zerbitzuak?6. Garapenak kalte egin al digu?7. Gaur egungo eredu ekonomikoak ba al du etorkizunik? http://www.ikasbil.net/audio/05323.mp3 2010/10/25 - 14:05:10
