etxebarri
iban arantzabalen bloga
Bagara
Bagara prozesua aurkeztu da . Nik bideo bat ekarri dot blogera. Arrazoia da bi egunetan dozena erdi lagunek galdetu dostela zer dan BAGARA. Hemen ikus-entzunezko baten ondo baiņo hobeto azalduta. Ekitaldixak puntu asko izan zittuan onak, prozesuak berak be oso onak dittu asko eta asko. Hala eta be, iņun nabarmenduko ez dan bat aittatu gura neuke: bideo hau ez da horren adibide (Joseba ez da debagoiendarra...), baiņa ekitaldixan parte hartu zeben lagunen gehiengo zabalak euskalkixan jardun zeban ekitaldixan: arrasateko eran, Aretxabaletakuan, Eskoriatzakuan... Zer pentsaua emoten daben gaixa da, duda barik. Hori aukerioi konzientia da eta eredugarrixa dala be esango neuke. Oh.: Ekitaldi guztia GOITBn, martxuaren 13an 13:30ian eta 22:15ian. Martxuaren 14an, barriz, 15:15ian. 2010/03/12 - 21:58:01
Aixola moduko etxeak beharrezkoak ditugu
2010/03/11 - 16:19:02
Emakumien Eguna
Gutxittan moduan bizi izan dot hau Emakumien Nazioarteko Egunau. Gaur lilaz jantzitta eta antxitxika ikusi dot gure ama. Zertarako eta emakumiak izan badirala esateko. Biba! Elgetako elkarte batzuk egon dira gonbidatuta antxitxika egittera. Herriko jente dezentek hartu dau parte ekimenian eta politta izan da. Hurrenguan gehixagok eta zabalagua. Erretratuan jende asko: 2010/03/08 - 05:18:02
Elkarrizketa Berrian: Euskaldunak onak gara tresnak geurera moldatzen, ez ordea saltzen
Elkarrizketatxo bat egin didate Berrian . Aitzakia ona blog honi jaten emateko ze aspaldian mezu gutxi jasotzen ditu... :-) Edu Lartzanguren kazetariak egin zidan elkarrizketa eta argazkia Juanan Ruizek (paperean bakarrik). Hauxe han jasotakoa: Iban Arantzabal. Kazetaria: Goiena komunikazio taldeak jakin du Internet eta beste hedabideak uztartzen. Ikus-entzunezkoen zuzendariak azaldu du nola. Titularra: ĢEuskaldunak onak gara tresnak geurera moldatzen, ez ordea saltzenģ Goiena komunikazio talde euskalduneko ikus-entzunezkoen zuzendaria da Iban Arantzabal (Elgeta, Gipuzkoa, 1975). Debagoienean, Goienkaria aldizkaria argitaratzen dute, eta GOIENA telebistaren eta Arrasate Irratiaren edukiak ekoizten dituzte; Interneten hainbat gune kudeatzen dituzte; besteak beste, Goiena.net . - Ohiko hedabideak Internetekin uztartzen dituzue aspaldi Goienan. Nola egiten duzue hedabideen arteko sinergia lortzeko? Ulertzen dugu zentroan beti dagoela notizia, edukia. Eduki horrek ditu, gero, hainbat tresna adierazteko. Edukia bat da, eta hainbat hizkuntzatara moldatzen dugu: irratiaren hizkuntzara, telebistara, paperera eta Internetera. Internet beste hedabide bat da, gure ikusle-entzule-irakurleengana heltzeko beste modu bat. - Lan egiteko duzuen era hori izango da etorkizunean hedabide guztien eredua? Ez. Ez da etorkizuneko eredua izango, gaurko eredua delako. Guk ez dugu ezer asmatu, ordea. The Daily Telegraph - ek eta New York Times - ek, esaterako, eredu hori erabiltzen dute. Guk gurera egokitu dugu filosofia hori, ez kopiatu. Ez dakigu hori biderik onena izango ote den, baina ikusten dugu bidea izan izango dela. - Prentsa eta beste hedabide handiei hil ala biziko kontua bihurtu zaie ohiko hartzailea Interneten ez galtzea. Orain arte ikus-entzuleak edo irakurleak bananduta zenbatu izan dira. Guk, esaterako, 65.000 irakurle ditugu paperean, 8.000 ikusle egunero gure telebistan, eta egunero 2.000 bisitaritik gora Interneten. Baina zenbat hartzaile ditugu? Horien batura. Hartzaile bakoitzarengan heltzen gara modu batera, eta hori da interesgarriena gaur egun. Hartzaile ezberdin gisa hartu behar da bakoitza, batek Internetik jarraituko baikaitu, beste batek, Internetik ez eta paperean, eta beste batek telebista aurreko sofatik ikusiko gaitu. Gainera, bide berriak ere etorriko dira. - Zer bide berrirako prestatzen ari zarete? Sakelako telefonoa iraultzatxoa izango da oraindik. Ekimen txiki batzuk egiten ari gara, gure informazioa telefonoaren bidez ere zabaltzeko. Etorkizuna ere horietatik etorriko da; ez daude alferrik horrenbeste Iphone edo bestelakoak salduta munduan. Kontuan izan behar dugu telefonoan dagoeneko bideoak, podcastak eta edozein gauza jaso dezakegula. Guk zera nahi dugu, aurrean egotea, ez geratzea lo. - Horrela ibiliko den kazetari batek irudiak, soinuak eta hitzak lantzen aditua izan beharko du. Ez al da hori ezinezko superkazetari bihurtzea eskatzea? Ez. Zer eskatzen zaio bada gaur kazetariari? Ulertzea ekonomiaz, Interneteko azken freak -eriaz, udaletxetako hainbat batzordeetako gaiez, arteaz... Posible al da hori? Zer da errazago, horrenbeste gaietan aditua izango den kazetaria bilatzea edo hainbat tresna menperatuko dituena bilatzea? Nire ustez askoz errazagoa da bigarrena. Gai batean aditua den kazetariak erabilita, kalitatea hobetuko dugu, sinesgarritasuna handituko dugu, eta hartzailea pozez egotea lortuko dugu. - Zer egin behar dute euskarazko hedabideek, gaur, Euskal Herrian, gaztelaniazkoei aurre egiteko? Aldaketaz baliatuta, ba al dago bidezidorrik? Bizkorrak izan behar dugu. Hor egon, aurrean, eta geure mugak zabaldu. Ez dugu gertu-gertura begiratu behar. Izan ere, gauzak bizkor aldatzen ari dira, guk uste baino azkarrago. Jende ona dago hemen azken tresnak geurera moldatzen, baina ez dugu asmatzen egiten duguna begibistan uzten. Zer edo zer egiten dugu, baina hori saldu behar dugu, eta hor dago geure arazotxoa. - Interneten kopuruak oso garrantzitsuak dira; esaterako, Wikipediak funtzionatzen du, horretan dabiltzanak milioiak direlako. Ez al du horrek euskararen kontra jokatzen? Nanoaudientzietan sinesten dut, eta uste dut gero eta garrantzi handiagoa izango dutela. Blogena, esaterako. Asmatu behar dugu nanoaudientzia horiek batzen, eta komunitate sendoagoak eraikitzen. - Egin daiteke hori, gaur hemen Interneterako loturarengatik kobratzen dutena ikusita? Amsterdamen wifia edozein lekutan dago, eta aireportuan ere doan da. Hemen ez, ordea. Lotsagarria da operadoreek kobratzen dutena. Hor geure iraultzatxoa egin beharko genuke, inork zer esango itxaron gabe: wifi komunitarioak sortu, esaterako. Egin egin beharko dugu. Zergatik ez dugu lotura merkeagoa eta hobea? Ez dago arazo teknikorik, merkatu legea baino ez da. Administrazioak ere zer edo zer egin beharko luke, herrialdea atzera gelditzea nahi ez badu. 2010/02/15 - 11:18:02
Munillaren kontra baino gehiago familien alde
2010/01/21 - 00:48:03
Eguerdian aterata, eguzki epeletan
2010/01/10 - 21:43:03
Gabonetako e-postalak-edo
2009/12/23 - 21:00:01
Elurraren ederra
2009/12/20 - 15:56:02
Egunkaria libre!
2009/12/15 - 11:28:01
Azoka telebistaren indarra
Esperientzia oso polita bizitzeko aukera izan dut zubi honetan. Azoka bizitzeko hirugarren modu bat. Stand-aren barruan izan naiz urte batzuetan, kanpoan ere bai bisitari, oraingoan komunikazioan lan egitea tokatu da. EITB3k, Hamaikak eta GOITBk elkarlanean jardun dugu Azoka telebista egiten. Ahotsenea, haur literatura txokoa, Elkartegia, aurkezpen aretoa eta azoka bera ekarri ditugu pantailara eta jendeari erakutsi diogu azoka ez dela bakarrik liburuak eta diskoak. Asko ikasi dugu eta konturatu gara balio duela egiten dugunak: Astelehen arratsaldea zen, guk Esne Beltzaren bideoa sartu genuen Azoka telebistaren pantailan eta jendea pegatuta geratzen zen. Gure bulegotik ikusten genuen jendea geldi zegoela pantailari begira. Tira, hori ere ez da hain nekeza edukia ona denean, baina hara zer gertatu zitzaigun: Andrazko bat bere alabarekin etorri zen eskaileretan gora. Bideoklip polit bat ikusi zuela pantailan-eta. "Zein stand-etan dago salgai DVD hori? orain bota duzuen hori non dago? nor erosi daiteke?" Horratx! Googlek aukeratzen du gure nabigatzailean zein publizitate erakutsi eta guk pantailan ematen dugun edukiak eragina du azokako karriketan dauden lagunetan. Zuzen-zuzen, bertatik bertara eta zintzo-zintzo. Horixe da Azoka telebista, Durangoko Azokak behar zuen garapen natural bat. Oh.: - Bai, jakin genuen diskoa erostera joan zela pantailan ikusi zuela esanez. Erosi ere egin zuen. - Hurrengo urtean seguru sartzen garela zure nabigatzailean ere, Googleren antzera, zuzen-zuzen :-) 2009/12/09 - 19:02:02
