Garaigoikoa

Hizkuntzaren soziologia, soziolinguistika eta beste

Azatzak 28: entzun musikazuzenean

Lankide batek (aupa Mikeldi!) proposatu dit 28. azatza. Badakizue, nahi izanez gero, ez dago arazorik azatzak proposatzeko. Musikaren inguruko hiru ekimen dira Mikeldik proposatutakoak: - Entzun.com : euskara hutsezko lehen musika-aldizkaria izan zen. Urteak aurrera joan ahala, euren burua birziklatu behar izan dute. Baina gaur-gaurkoz musikari buruzko euskara hutsezko webgunea dute eta abenduan disko-liburua plazaratzen dute urtero-urtero. Webgunea gainera orain dela gutxi berritu dute eta maiztasun handiz berritzen dute. - Musikazuzenean : ekimen hau berriagoa da. Euskal Herrian egiten diren kontzertuen berri eman gura du webguneak. Hori bai, euskara hutsez. Baina ez du bakarrik kontzertuen berri eman gura. Kontzertuetan zer gertatu den, egindako argazkiak, bideoak eta abar plazaratzen ditu, eguneratzen ditu. Eta, gainera, edonork har dezake parte bertan. - Bidehuts : autogestioa oinarri, diskoak talde batzuen artean egin, grabatu, banatu eta saldu egiten dute. Diskoak egiteko plataforma da bidehuts. Bide berriak aztertu eta probatu behar dira garai hauetan diskogintzan eta bidehutsekoek asmatu dutelakoan nago.  2012/01/03 - 18:02:10

Sozioliguistika berripapera: 34. alea

34. zenbakia / 2011ko abendua Word dokumentua / Pdf formatua SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA "NERABEAK, INTERNETEKO SARE SOZIALAK ETA EUSKARA" PROIEKTUAREN EMAITZAK ZABALDU DIRA. Soziolinguistika Klusterra eta Kultur Kabia-Topagunea elkarlanean aritu gara nerabeak, sare sozialak eta euskara gaien inguruan. Kultur Kabiak nerabeei zuzendutako hainbat aisialdi programa kudeatzen ditu. Programa hauetako bakoitzak bere ezaugarri bereizgarriak baditu ere, denetan erabiltzen dira interneteko sare sozialak nerabeen arteko harremanak eta nerabeek programaren arduradunekin dituztenak ahalbidetzeko. Interneteko sare sozialena fenomeno berria izanik eta adin-tarte jakin batzuetan duten arrakasta kontuan harturik, interesgarri ikusten da tresna hauei ematen zaien erabilera hobeto ezagutzea. Izan ere, aurrera begira euskara sustatzeko baliabide eraginkorra izan litezke, egoki erabiliz gero. Hau guztia kontuan izanik, hurbilpen gisa balio dezakeen esperientzia bat burutu da ondorengo bi helburuekin: - Batetik, aisialdi programetan sare sozialen bidez nerabeen euskararen erabileran eragitea - Eta beste alde batetik, hizkuntza-portaeratan sare sozialen bidez eragiteko esku hartzeen baliagarritasuna aztertzea Egitasmoaren ezaugarriak, emandako urratsak eta lortutako emaitzak bilduta daude helbide honetan: http://www.soziolinguistika.org/nerabeaksaresozialak Beste erreferentzia batzuk: Zuzeu Berria Deia (Juanra Madariagaren iritzi-artikulua) Etb1 (Arratsaldero programan, 2:18tik aurrera) ERALAN LAN-TOPAKETAK BURUTU DIRA HUHEZIN Soziolinguistika Klusterraren EraLan proiektuaren testuinguruan, lan-topaketak burutu ziren Eskoriatzako HUHEZIn abenduaren 1 eta 2an. Lehen egunean EraLan proiektuak 2012-2013an jorratu nahi dituen ikerketa-ildoen inguruko ekarpenak egin zituzten hainbat hizlarik: - Maite Artola ( Euskadi Irratia ): "Kazetariaren begirada kritikoa: lider sozialen hizkuntza portaerak aztergai" - Mari Luz Esteban ( EHUko Antropologia Saila ): "Jabekuntzaz feminismotik hausnartzen" - Julen Arexolaleiba ( MU Huhezi ): "Euskalgintza: adostasunen sakontasunaz gogoeta egiteko gonbita" - Juan Jose Ibarretxe Lehendakari ohia: "Nire lekukotza" Bigarren eguna, proiektuak emandakoaren gainean hausnartu eta aurrera begirako ildoak zehazteko baliatu zuten EraLan en biltzen diren eragileek. Informazio gehiago: http://www.soziolinguistika.org/eu/node/5334 KUTXA ETA HABEK HIZARMEN BANA SINATU DUTE SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRAREKIN. Kutxa Fundazioko ordezkari Carlos Ruizek eta Soziolinguistika Klusterreko lehendakari Jaime Altunak 2011rako lankidetza-hitzarmena sinatu zuten. Hitzarmen horren bidez, Kutxak Euskal Soziolinguistika Jardunaldia , EraLan proiektua eta hizkuntza ekologiari buruzko 2011ko EHUko udako ikastaroa diruz babesteko konpromisoa hartu du. HABE rekin, berriz, abenduaren 16an sinatu zuen lankidetza hitzarmena Klusterrak. Hitzarmen horri esker HABE Liburutegia Soziolinguistika Klusterraren bibliografia eta dokumentazio hornitzaile izango da euskara, soziolinguistika eta eleaniztasunaren esparru zientifikoetan. Klusterrak, HABE Liburutegiko funtsaren berri emango du bere sarean. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuorde Lourdes Auzmendi eta Soziolinguistika Klusterreko kudeatzaile Ibon Usarraldek sinatu zuten hitzarmena. Informazio gehiago, Lourdes Auzmendiren blogean . http://www.soziolinguistika.org/eu/node/5345 http://www.soziolinguistika.org/eu/node/5304 KLUSTERRA JAGON ETA ESKOLA HIZTUN BILA JARDUNALDIETAN Pasa den azaroaren 11n Euskaltzaindia ren XVI. Jagon jardunaldiak burutu ziren Gasteizko Artium museoan. Hainbat aurkezpen eta mahai-ingururen bidez, Arabatik Arabara euskaraz izenburupean euskarak lurralde honetan izandako bilakaera, gaurko egoera eta aurrera begirako egitasmoen inguruan hausnartu eta eztabaidatzeko parada izan zuten bertaratutakoek. Euskaltzaindiaren webgunean daude eskuragarri saio guztien edukiak. Aurrerago, Euskera aldizkariaren ale monografiko bat jardunaldietan jorratutakoari eskainiko zaio. Soziolinguistika Kluster reko Olatz Altuna Arabako kaleetan ematen den euskararen erabileraz mintzatu zen. Horretarako oinarri gisa Euskal Herriko Kale Erabileraren Neurketa ren emaitzak erabili zituen. Alde batetik, orain arteko neurketetan ikusi izan den bilakaeraren errepasoa egin zuen; baina horrez gain, primizia gisa 2011n egindako neurketa berriaren zenbait datu aurreratu zituen. Beste alde batetik, aurtengo Eskola Hiztun Bila jardunaldiak azaroaren 14 eta 15ean izan ziren Gasteizko Europa Jauregian. Hainbat aztergairen inguruko saio eta aurkezpenak izan ziren bi egunetan zehar. Hauen artean, Soziolinguistika Kluster reko Pablo Suberbiolak, ARRUE ikerketaren 7 urteko ibilbidean ateratako zenbait ondorio aurkeztu zituen, eskola-giroko hizkuntza-erabileraren inguruko hausnarketan baliagarri izateko helburuarekin. Saioan erabilitako aurkezpena eskuragarri dago hemen . 15 urte betetzen dira aurten Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sail aren barruko Euskara Zerbitzuak Ulibarri programa martxan jarri zuela. Programa horren bidez, euskararen normalizazioa bultzatu nahi da hezkuntza komunitatean eta une honetan 400 ikastetxe inguru dira programan parte hartzen ari direnak.Ikasturte bakoitzaren hasieran bi eguneko Jardunaldia burutu ohi dute, Eskola Hiztun Bila izenburupean. SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA HAMAIKA TELEBISTAN Hamaika Telebistako Hamaika.Bit programak teknologia berrien inguruko gaiak lantzen ditu. Azaroaren amaierako saioan, Soziolinguistika Klusterraren inguruko erreportaia egin zuten. Alde batetik www.soziolinguistika.org webgunea berritu izanak ekarritako aldaketei buruz jardun zuten. Klusterrak bere lanaren berri emateko webgunea eta interneteko sare sozialak nola erabiltzen dituen azaltzen da erreportaian. Eta beste alde batetik, 2011 urtean zehar Bilbon Nerabeak, Interneteko Sare Sozialak eta Euskara ren inguruan egindako proiektuaren xehetasunen gaineko interesa ere azaldu zuten. Azpiko loturako bideoan, 13. minututik aurrera ikus daiteke erreportaia. http://www.hamaikabilbo.tv/saio.php?nid=3996 & edumota=14639 http://www.soziolinguistika.org/eu/node/5330 EKIMENAK "HAUR HEZKUNTZAREN GARRANTZIA EUSKARAREN JABEKUNTZAN ETA GARAPENEAN" JARDUNALDIA EGIN ZEN DONOSTIAKO MIRAMARREN, KONTSEILUAK ANTOLATUTA Abenduaren 16an, Donostiako Miramar Jauregian burutu zen, Kontseiluak hezkuntza eta hizkuntza-normalkuntzari begira antolatzen duen seigarren jardunaldia. Bi gai horiek lotzen dituzten hainbat saiok osatu zuten egitaraua . Informazio gehiago: Kontseilua Hazitegi-MU EUSKARAZKO HEDABIDE EZ PUBLIKOAK BERRIRO BATU DIRA, AURREKONTU PUBLIKOETAN SEKTOREAK BEHAR ETA MEREZI DUEN ISLA IZAN DEZALA ESKATZEKO. Hurrengo urteko aurrekontuetan iragarritako murrizketen aurrean larriturik, bederatzi hilabeteren ostean berriro batu dira 80 hedabide baino gehiago aldarrikapenean. Egoeraren irakurketa eta aurrera begirako eskaerak biltzen dituen gutuna argitaratu zuten. Informazio gehiago: Berria HITANOA ONLINE IKASTEKO AUKERA IZANGO DA URTARRILETIK AURRERA Maramara* taldeak hitano ikastaroa antolatu du, online, 2012 urte hasierarako. Urtarrilaren 9an ekingo zaio eta 14 asteko iraupena izango du 40 orduko ikastaroak. Online ikastaroa Hitanoa. Mintza hadi lagun! ikasliburuan oinarrituta dago, eta liburuko ariketak eta berariaz sortutako beste batzuk txertatu dituzte. Izan ere, izena ematen dutenek aipatutako liburua jasoko dute opari. Ordenagailuz egiteko ariketez gain, tutorearekin mintza-saioak ere egingo dira Skype bidez. Gainera, ikastaro hau jada egina duenarentzat, Skype bidezko mintzapraktika saioak ere eskainiko dira; ordubeteko 10 saio, hain zuzen ere. Abenduaren 31 arte eman daiteke izena, Hitanoa izeneko webgunean. Webgune horretan, ikastaroei buruzko informazio gehiago ere eskura daiteke. Gainera, ariketen adibide batzuk ere entzun daitezke. Informazio gehiago: Berria Erabili.com ALBISTEAK ANTON ABBADIA SARIA BAGERA ELKARTEAREN MINTZALAGUNA EKIMENARENTZAT Gipuzkoako Foru Aldundiak, euskararen erabilera ardatz hartuta, hizkuntza-nomalizazioa sustatzeko ekimen eredugarritzat duelako eman dio saria Mintzalaguna egitasmoari. Sari-banaketa abenduaren 16an burutu zen eta, besteak beste, Martin Garitano ahaldun nagusiak eta Zigor Etxeburua euskara zuzendari nagusiak parte hartu zuten. Anton Abbadia sariak, 1996an sortutakoak, euskararen normalizazioaren alde nabarmendutako pertsona eta elkarteen jarduna saritu nahi du. Mintzalaguna 1993an sortu zen, euskara ikasleei euskaraz egiteko aukera egiteko asmoz: euskara ikasten ari ziren herritarrak eta euskaldunak astean behin elkartzen ziren kalean, toki publikoaren batean, euskaraz hitz egiteko. Geroztik, bide beretik jarraitu du Bagera elkarteak, eta horri esker, ehunka herritarrek euskaraz egiteko ohitura hartu dute. Donostian ez ezik, Euskal Herri osoan. Informazio gehiago : Irutxuloko Hitza Gipuzkoa Euskara BIKAIN ZIURTAGIRIAK BANATU ZITUEN EUSKO JAURLARITZAK Azaroaren 30ean egin zen 2011ko Bikain Ziurtagiria k emateko ekitaldi publikoa, Bilboko Guggenheim Museoan 19 enpresa eta erakundek beste horrenbeste Bikain ziurtagiri jaso zituzten, Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuaren, Lurdes Auzmendi Hizkuntza Politikarako sailburuordearen, eta Nuria López de Gereñu, CONFEBASKeko idazkari nagusiaren eskuetatik. Aurten ebaluazioetan parte hartu duten 86 ebaluatzaileak ere aitortuak izan ziren, egindako lanagatik. Guztira uneotan 93 erakundek dute Bikain ziurtagiria. Informazio gehiago: Bikain (argazki eta bideoak) Erabili.com Gipuzkoa Euskara EUSKARAREN KONTSEILUA EUROPAKO KONTSEILUKO AHOLKU BATZORDEAREKIN BILDU DA. Gutxiengo Nazionalen Babeserako Hitzarmen-markoaren Batzordearekin bildu da Kontseiluko idazkari nagusia Madrilen. Paul Bilbaok gogor salatu du Espainiako Estatuaren jarrera Adituekin egindako bileran: "Lotsagarria da orain arte egindakoa, eta bazen garaia gure ahotsa ere presente izan zezaten Adituek". Bilbaok adierazi duenez, Adituak berak jarri dira euskaldun, katalan eta galegoekin harremanetan haien iritzia jasotzeko, Estatuak ez duelako orain arte borondaterik izan hizkuntza gutxituen iritzia izan zezaten. Horrekin batera, Kontseiluko idazkari nagusiak Euskaldunon Egunkaria ren aurkako auzia ere jarri du mahai gainean; izan ere, lehen ebaluazioan Adituek kezka agertu zuten Egunkaria ren itxieraren inguruan eta Estatuak entzungor egin zien kezkei: "Horretan ere ikusi ahal izan dugu Estatuak ez duela aurpegia eman nahi izan, eta ez da gai izan Egunkaria ren aferarekin zer gertatu zen azaltzeko". Hala ere, Bilbaok gogorarazi nahi izan du auzi bat oraindik epaitegietan dagoela. Kontseilu ko, CIEMEN erakundeko eta A MESA ko ordezkariek positiboki baloratu dute bilera eta eskerrak eman dizkiete Adituei haien ahotsa helarazteko aukera eskaintzeagatik: "Suposatu nahi dugu Adituek prestatu behar duten txostenean gure kezkak eta eskaerak jasoko dituztela, eta ondorioz, Estatuak beste modu batez erantzun beharko duela hurrengo ebaluazioan", ondorioztatu du Paul Bilbaok. Informazio gehiago: Erabili.com IRITZIAK - Euskara Nafarroan: Euskararen normalizazioa, herritarren esku- Oskar Zapata, Paula Kasares, Sagrario Aleman (Larrun aldizkaria) - Espainiara al datoz etorkinak?- Petra Elser (Gipuzkoako Hitza) - Euskara (berriz) etxekotzea gurasoen esku- Paula Kasares (GipuzkoaEuskara) - Euskararen trenen talka- Iñaki Martinez de Luna (Argia) - Hizkuntza-hautua eta 1982ko Euskararen Legea- Pako Sudupe (Berria) - Bakoitzari berea- Iñaki Lasa - Etxean nagusi- Roberto Manjon  2011/12/20 - 18:42:06

Bost

Bost urte zaharrago gara gaur . Bost urte. Nork esan behar zidan niri? Bost urte eta artikulu asko, askooo, askoooo. Eta etorriko direnak. Etortzen badira, jakina.  2011/11/09 - 19:32:06

Zuhaitzak ez digu basoa ikusten uzten

Ika-mika dago azken aldi honetan Zelaak onartu duen dekretua dela eta. Dekretu horren arabera, euskaraz ikasi dutenei euskara egiaztatzeko tituluak oparitu egingo zaizkie. Nire ustez, hala ere, polemikaren terminoak ez daude ondo planteatuta. Izan ere, arazoa ez datza tituluak ematean edo ez ematean. Arazoa da eskolak ez duela euskalduntzen. Eta tituluak emanda ere, jarraituko du euskaldundu barik. Benetako arazo horri heldu ezean, jai dugu. Tituluez eta abarrez aritu gaitezke luzaz, baina muinari haginka egin barik jarraituko dugu. Eta aspaldian idatzitako artikulu batekin oroitu naiz berriro ere .  2011/10/06 - 17:30:43

Ertzetik erdigunera

Jon Sarasuaren " Ertzeko zatiak " liburua amaitu berri dut. Liburu zorrotza, deserosoa, garratza. Eta handik testu pare bat gura ditut hona ekarri. Lehena, Cochabamaban dagoela idatzi zuen Jonek. Bertako indigenekin dago, Garabide ren proiektuen barruan. Hegemonia espaziorik gabe hizkuntzak ezin direla garatu jaurti diet. Espazio jakin batzuetako bilinguismoa handiak txikia jateko modua dela, ez dutela funtzionatzen egunkari eta aldizkari ustez elebidunek, eskola plateamendu ustez elebidunek (...). Norbanakoa izan litekeela elebidun edo eleaniztun, baina gune jakin bati, familia bati, erakundetxo bati, aldizkari bati, eskola bati, gehienetan hizkuntza baten hegemonian ardaztea dagokiola, handik eleaniztasunera irekitzeko. Espazio horiek izan ezean, hizkuntzak ez duela garatzen jarraitzeko aukerarik eta arrazoirik. Bigarrena New Yorken dagoela idazten du, jatorrizko herrien kongresu batean. Gure herriaren ibilbidea lau hitzetan azaltzeaz gain, uste dut hiru mezu direla beste jatorrizko herrie agertu beharrekoak, munduko hizkuntzen egoera eta hemengo diskurtsoen norabide epela ikusita. Gaztelaniaz jarriko ditugu, ia gero beste hizkuntzetara nola itzultzen duten. Un mensaje de alarma. Un mensaje de esperanza. Un mensaje de responsabilidad. (...) Hiru mezuek, ordea, aurretik premisa bat barneratua izatea eskatzen dute: hizkuntzak direla kulturen muin eroaleak, kulturen bihotzak. Hizkuntza galtzen denean, jatorrizko herria galtzen dela bere nortasunaren ardatzari dagokionean. Geldi litezke ideiak, kosmobisio puskak, ohitura batzuk, folklorea, ... (..) baina kultura hura galdu dela, hizkuntzak baitzuen biziarazten, ardazten, espresatzen, liseritzen. Euskaldunontzat, historiak erakutsi digunarekin, bistakoa da. Baina hemen premisa hori ez da ikusten bere gorrian, ez dago erdian.  2011/09/26 - 23:09:05

A lingua preferida

Galizia aldean azken egunotan lotsagabekeria ari du . Eurentzako. Xurxo Borrazas-ek egindako testua, Carballon, 2011ko maiatzaren 7an. Manifesto da IV Festa da Lingua. Non queremos unha lingua excelsa, preferímola vulgar. Tampouco a queremos celebrada, preferímola falada. Non a queremos amábel, preferímola impertinente. Non queremos unha lingua fermosa, preferímola útil... ...Non queremos unha lingua de escritores, preferímola de mecánicos, de taberneiros, tendeiros, médicos, xuíces e mariscadoras, de xornalistas, de músicos, de albaneis, de travestís, de futbolistas, taxistas e labradores. Non queremos unha lingua de mestres, querémola de estudantes. Non queremos unha lingua baixo os focos, preferímola transparente. Non queremos unha lingua con historia, preferímola con futuro. Non queremos unha lingua ritual, nin virtual nin ideal, preferímola real. Non queremos unha lingua doce, azucrada, na que todo soe ben, preferímola salgada. Non queremos unha lingua de letras, preferímola de ciencias. Non queremos unha lingua de espíritos, preferímola de corpos. Non queremos unha lingua de erotismo, preferímola de sexo. Non queremos unha lingua de xardín francés, preferímola de bosque. Non queremos unha lingua folk, preferímola punk. Non queremos unha lingua limpa, preferímola sucia, chapuzando en todas as pozas. Non queremos unha lingua doméstica, preferímola fóra. A ver esa lingua! Non queremos unha lingua sentada, preferímola a bailar. Non queremos unha lingua de pau, preferímola eléctrica. Non queremos media lingua, preferímola enteira. Non queremos unha lingua nosa, querémola de todos. Non a queremos de confidencias, preferímola de aturuxos. Non a queremos de domingo, preferímola de diario. Non a queremos recibir, querémola dar. Non a queremos discreta e virtuosa, querémola de troula. Non a queremos nos libros, querémola nos contratos. Non queremos lingua de natureza, querémola de fábrica. Non queremos diplomas, aspiramos ao podio. Non queremos cans, queremos vacas. Queremos unha lingua escaladora, ciclista, surfista, fogueteira, moinante, zulú. Non a queremos santa, querémola voraz. Non a queremos excepción, querémola norma. E tampouco a queremos norma, mellor infracción. Querémola feiranta. Non a queremos conmemoración, querémola festa. Ou rutina. Non a queremos grande, querémola nosa. Non a queremos nai, querémola amiga. E senón inimiga, pero sempre enfronte, a escape libre. Querémola en inglés e querémola en verde. Querémola na boca dos nosos adversarios. Querémola deslinguada, montaña rusa. Querémola en google e en yahoo. Queremos lingua Messi, lingua Pelé. Non queremos unha lingua quieta, querémola en marcha e de man en man, coma se nada. Queremos unha lingua a almorzar de hotel, buffet libre, relax total. Queremos mil primaveras máis, mil vendimas logradas, mil nevaradas brancas e mil veráns na area ao sol. Querémola en marcha e non a queremos nada . Preferímola toda .  2011/09/13 - 19:58:02

Azatzak 18: Herri musikaren txokoa

Oiartzunen badago txoko bat , museo bat: herri musikaren txokoa izenekoa. Juan Mari Beltranek jarri zuen martxan orain dela urte batzuk. Gure herri musikaren biltzaile, ikertzaile eta dibulgatzaile dugu Beltran . Eta, herri musikaren txokoa, bide horretan beste aurrerapauso bat da. Museoa bisitatu dezakezue fisikoki. Hala ere, nahiago baduzue, webgunean bertan badago bisita birtuala egiteko aukera.  2011/09/13 - 00:26:04

Hiznet: 2010eko sakontze egitasmoak

Ohi baino beranduago, baina 2010eko Hizneteko lan batzuk ematen dituzte argitara. azken urteetan ez bezala, ez dut beteko ez dudan promesarik egingo. Itxura ona dute haietako batzuek, hala ere: Alustiza Lizarazu, Uxune (2010). "Herri txiki euskaldun bateko euskara planaren arrakastaroko faktoreak". Hiznet 09-10eko sakontze egitasmoa (argitaratu gabe) Amuriza Amondarain, Saioa (2010). "Euskararen kale erabileraren neurketa Ondarroan". Hiznet 09-10eko sakontze egitasmoa (argitaratu gabe) Egiraun Iturbe-Ormaeche, Asier (2010). "Ugao LHI ikastetxe publikoan euskararen erabilera indartzeko plana (2010-2012)". Hiznet 09-10eko sakontze egitasmoa (argitaratu gabe) Etxabe Azkarate, Karmele (2010). "Kode alternantzia lagunarteko gazte hizkeran. Zaldibia eta Ordiziako kasuak". Hiznet 09-10eko sakontze egitasmoa (argitaratu gabe) Etxaburu Aizpurua, Urrate (2010). "Motibazioaren garrantzia hizkuntza ohituren aldaketan". Hiznet 09-10eko sakontze egitasmoa (argitaratu gabe) Iriondo, Asier (2010). "Politiko elebidunak euskaraz eta gaztelaniaz". Hiznet 09-10eko sakontze egitasmoa (argitaratu gabe) Rodriguez Zuaza, Joseba (2010). "Suomiera eta gaelera , norabide desberdinetan ibili diren hizkuntza bi". Hiznet 09-10eko sakontze egitasmoa (argitaratu gabe) Ugarteburu Iturbe, Amaia (2010). "Euskararen normalizazioa Bizkaiako Foru Aldundian". Hiznet 09-10eko sakontze egitasmoa (argitaratu gabe)  2011/09/01 - 19:54:05

Herri euskaldunak eta eskola txikiak

Gipuzkoaeuskara webgunean Paula Kasaresek honako artikulu hau idatzi du. Eta horri lotuta blog honen lotura batzuk: eskola txikiak , Zeraingoak ( 1 eta 2 ) eta abar . Euskararen berreskuratze sozialaren prozesuak hizkuntzaren hiritartzea ekarri du. Azken mendean euskara hiritik baztertuta egon da eta bereziki landa eremuetako mintzaira izatetik, nekazalgo eta arrantzuaren bizimolde tradizionalei lotuta egotetik, modernitateari eta hirietako bizimoduari egokitu zaio gutxi-asko. Egun, euskaldun gehienak hirietan bizi dira eta oso ehuneko apala baino ez, aldiz, herri txikietan. Bestalde, jakina da herririk euskaldunenak, IV. Inkesta Soziolinguistikoaren arabera, biztanleen % 80tik gora euskaldunak dituztenak, txikiak izaten direla. Hala bada, ikuspegi kuantitatibo batetik euskararen egoerarako herri txiki euskaldunak ezer gutxi badira ere, kualitatiboki, hizkuntzaren bizitasunerako berebiziko garrantzia dute. Herri euskaldun horietako eskolei erreparatu nahi diet, herri txikietan eta auzoetan egoten diren landa eremuetako eskola txikiei. Zergatik merezi dute arreta hezkuntza errealitate ñimiño horiek? Hizkuntzaren ikuspegitik, hiztun kopuru urria izanagatik, herri euskaldunetan euskara bizi-bizirik dago, belaunaldi guztietako herritarren mintzaira izaten da eta ohiko harremanetan erabiltzen da. Herri txiki horiek hizkuntzaren bizitasunerako beharrezkoak dira, Joshua A. Fishmanen hitzetan « demographically concentrated and intergenerationally continuous » («demografikoki kontzentratuak eta belaunaldien artean jarraiak») baitira. Horregatik, « heartlands of minority languages » deitu izan zaie, hots, hizkuntza gutxituen oinarriak. Gurean, Mikel Zalbide euskaltzainak "arnasguneak" erabiltzen du euskara gizarte harremanetan ohikoa duten herri-eskualdeei esateko. Herri euskaldun horietan euskarak bertako mintzamolde eta erregistro jatorrak (hitanoa, soziolektoak...) garbien eta bizien atxiki ditu. Herri txikien ikuspegitik, eskolak bizia ematen dio herriari , haien bihotza eta bizipoza dira. Haurrak herrian dabiltza egun osoan eta eskolak bertako kulturari eta ohiturei eusten die, haurrak bertako kultura ohituretan sozializatuz: inauteriak direla, Olentzero, Orakunde (Ostegun Santuko haurren eguna), Santa Ageda, festak... Eskola txikiek beste eskola eredu bat izan nahi dute. Bestalde, eskolak, zerbitzu gisa, biztanleak herrixkan geratzen laguntzen du. Familien eta haurren ikuspegitik, ikasleak herriari estuki lotutako eskola batean hazten dira, herriaren bizitzan errotuak. Adin desberdineko haurrak biltzen dira ikastalde berean eta horrek elkarreragina eta kooperazioa era naturalean sustatzen ditu. Gainera, eskola txikietan gurasoen inplikazioa handiagoa izaten da. Beraz, herri txikietan eskolak hizkuntzari ez ezik herriko bizimodu, ohitura eta kultura eusteari ere eragiten dio. Jacqueline L. Urla antropologoak eta Jakoba Errekondo nekazaritza-ingeniariak honela idatzi dute Zerain herriaz eta hango eskolaz: « One of the first steps locals took to preserve their community was to create a school in town for their younger children. Keeping children close to their families and neighbours during their early socialization was regarded by residents to be essential for the transmission of local culture, language, and customs as well as the formation of closer life long bonds with their peers ». Hau da, Zerainen tokiko garapen iraunkorrerako lehen urratsetako bat herriko haur txikientzako eskola sortzea izan zen. Izan ere, zeraindarrek haurrak herrian, haien familia eta auzokideekin atxikitzea funtsezkotzat jo dute herriaren kulturaren, hizkuntzaren eta ohituren transmisiorako, baita tokian errotutako bizimodua bermatzeko ere. Herri txikietako edo auzoetako eskolak gure hezkuntza sistemako errealitate kuantitatiboki txikia baina kualitatiboki garrantzitsua dira. Azken hamarkadetan teknologia berriek eskola txikien arteko elkarlana eta koordinazioa erraztu dute. Adibidez, Gipuzkoako eskola txikien sarea 1987. urtean abiatu zen. Irakasle talde bat, eskola txikien balioaz jabeturik, elkartzen hasi zen. Egun Gipuzkoako eskola txikiak 26 dira eta mila bat ikasle biltzen dira horietara. Bizkaian 24 eskola txiki daude. Araban herrietako eskolen arazoei aurre egiteko Landa Eskolen Foroa sortu berri dute. Nafarroan landa eremuko eskolak 79 dira baina hemendik aurrera bat gutxiago. Izan ere, duela aste batzuk amaitu den ikasturtea azkena izan da Nafarroako Mendialdeko Eratsungo herriko eskolarentzat. Heldu den ikasturtean neska-mutiko eratsundarrek Doneztebeko ikastetxe publikora bildu beharko dute. Herriak eskolari eusteko ahaleginak eginagatik ere, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak eskola ixteko erabakia aurrera eraman du gutxienez 5 ikasle behar baitira eskola zabalik izateko. Eskolen itxiera behin betiko izaten da. Hau da, behin itxiz gero eskolak ez ohi dira berriz zabaltzen nahiz eta haur kopurua hazi. Hala gertatu da Eratsundik hurbil dauden Zubieta eta Elgorriaga herrietan (Malerrekan) eta Anizen (Baztanen), baita Arabako Bernedo herrian ere. Herriak bere eskola galtzen duenean, nolabait bizia ere galtzen duela diote.  2011/08/29 - 18:11:08

136. metroan dago galiziera

Hizkuntza ekologiaren diskurtsoa gero eta ozenago aditzen da gurean. Soziolinguistika Klusterrak antolatutako ikastaroa horren gainekoa izan zen ( kronika ederra egin dute Ruben eta Abel lankideek). Galizian ere aditzen da. Eta horren froga Manuel Singalak eta Manuel Bermudezek egindako hurrengo lau bideo labur gaiaren inguruan sentiberatze aldera.  2011/08/01 - 09:52:04

Nabigatu euskaraz