balerditik

Udalik gabeko Herriak.

Txiri tour 2010 bideoa

Hona hemen aurtengo txiri tour-aren bideoa. Txiri (pitiflautikos) Tour 2010 from bedaio3000 on Vimeo.  2010/03/10 - 15:36:04

Talai dantzariak Bedaion

Urtero bezela, aurten ere Bedaiora hurbildu dira Amezketako Talai dantzariak. Otsailaren 18n izan ziren eta Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitzakoak bertan izan ziren bideokamararekin, eta Euskaltubera igo dituzte irudiak. Eskerrikasko! euskaltube.com bideoak | Izenburua: Talai Dantza | Erabiltzailea: Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza  2010/03/08 - 10:16:01

Txiri Tour 2010

Sargardozaleen komando itinerantea prest dago, 4. urtez jarraian, Bedaio, Amezketa eta Alegiko sagardo probaketa ibiltaria egiteko. Martxoaren 6ean izango da. Aurten hiru sagardogile gehiago batu dira, bata Bedaioko Larrañetakoak eta bestea bi Alegiko Errotakoak. Beraz, Bedaion 4, Amezketan 1 eta Alegin 7 kupel dastatzeko aukera izango dute gutxiñetik. Apertitue ta egarrie ikitzeko to iazko irudiak!  2010/03/04 - 23:17:04

Argindarra sortzeko tramankuloa

euskaltube.com bideoak | Izenburua: Argi indarra sortzeko tramankuloa | Erabiltzailea: bedaio3000 Lanbat atsaldeko 5.3oetatik, jai illuntzeko 8.30ak harte. Montxo Armendarizen filmean ez bezela, hemen, Bedaion 27 ordu egon gara asteburuan argirik gabe. Ala ere, Eletxe baserrian, Josebak eta badute argindarra sortzeko tramankulo bat. Ez da generadore arrunta, traktoreari eransten zain generadore bat da. (220/330 V -> 66/38 A) Honi [...]  2010/03/01 - 12:15:05

Barrikotea

Bihar larunbata, Otsailak 27, urtero legez, barrikotea izango degu Artubi Elkartean. Hau da 2010. urteko lehenengo ekitaldia. Agenda osatu ala, emango degu beraren berri, bitartean ondo pasa! TXXXXXOOOOOTXXXXX!!!!!!!  2010/02/26 - 13:10:06

Teknologia berriak, internet, etxean, familian

Izenburu honekin antolatu du Alegiako Udalak, informazio eta komunikazio teknologia berriei buruzko 2. hitzaldia. Lehengoa wifiak osaunean izan ditzakeen arriskuen inguruan izan zen. Izenburuak garbi erakusten du hitzaldiaren nondik norakoak. Guraso, heldu, nerabe, gazte, agure, nahiz irakasleei zuzendua. Hizlaria, Patxi Gaztelumendi informatzaile, kazetari eta blogaria (besteak beste) izango da. Noiz: Martxoak 3, asteazkena, arratsaldeko 6etan da hitzordue. Nun: [...]  2010/02/24 - 13:44:02

Iñauterik gañen die

Kontuatu bare jun da ilbeltza ta iñauterik gañen ditteu. Aurten ere, astelen eguerdian (otsaillak 15) Amezketako txantxoak ibilliko dira herritik berain dantzekin txokoak alaitzen. Argazkia dantzan.com Santa Ageda bezperako eskebatzea sustrai andikoa zan. Illunabarrez, gazte talde bat txistulari ta koplaria berekin auzoko baserri-etxeak zear or ibi- lliko zan. 1931 arte iraun zuen Santageda [...]  2010/02/10 - 11:54:02

Herriz herri

Azkenaldian, normaltasunez ikus dezakegu hainbat aldizkari eta egunkarietan, eskualdeko herriei, nola auzo tituloa ematen dieten. Eta bitartean (ez det esan nahi gaizki dagoenik ojo!), Elx (Païssos Catalans) irakurri dezakegu. Urrutikoa aitortu eta bertakoa ikusi ez? Etxekolanak egiteko ditugu bai. Hain zalla egiten zaigu gurea aitortzea, eskualdetik kanpo ikusitako kartel batek bultzatu nau hau idaztera. Goierriko merkatal [...]  2010/01/19 - 12:13:02

Bedaio Facebooken, Facebook Bedaion.

Sare sozialek egundoko harrakasta izaten ari dira azken urte hauetan, indartsu dabilen bat Facebook degu. Ez dakit zein den arrazoia, baino funtzionatzen duela nabarmena da. Atzo gauean sortu nuen Bedaiotarrak munduan, Bedaio mundura! (A village around the world) taldea eta dagoeneko, 12 ordu besterik pasa diren arren, 17 kide ditu talde honek. Zuk ere parte [...]  2010/01/08 - 15:25:02

Teknologia berriak herri ttikietan

Gar arratsaldean, Euskadi Irratiko, Mezulari saioan parte hartu degu, alde batetik Patxi Gaztelumendi, Larrabetzuko blog komuntiatearen gañean hizketan, eta bestetik neoni haritu naiz Bedaiori buruz. Egie esan, nahiko motza geratu da elkarrizketa, aipatu gabe gelditu dira, wikian martxan jarritako auzolan digitalak adibidez. Bedaioko bideak, musikariak, Ahotsak.com-ekoekin elkarlana Bedaio kontu-kontari, Bedaioko mapa librea eta bai [...]  2009/12/30 - 23:56:02