Mahats Orriak planeta
Blog komunitatearen planeta
Santutxuko Inauteriak 2012
From Drop Box 2012/02/08 - 18:37:04
Alizia benetako munduan
Luze eta zabal jardun nuen aurreko testu batean medikuntza paliatiboa eta zinemaren arteko loturei buruz. Literaturarekin gauza bera egiten saiatzeak lan ikaragarria eskatuko zuen, baina zehazki komiki moduan argitaratutakoa aztertzea askoz errazagoa izango zen. Gaur bakarrik lan bat aipatu nahiko nuke, "Alícia en un món real" (Norma, 2010), urte berean katalanez eta gaztelaniaz argitara eman zutena.Lan grafikoa Susanna Martín-ek egin du, eta ideia eta gidoia Isabel Franc-ek, modu autobiografikoan baina umore ukituarekin, hala Woody Allen nola Maitena gogorarazten duena. Franc-ek berak bularreko minbizia pairatu zuen, baita garaitu ere, horrelako trantze beretik pasatutako emakumeek erraz identifikatuko dituzten egoerak deskribatuz. Esaldi bakar batek laburbildu dezake komikiaren egilearen filosofia: "Minbiziaren osteko bizitza ez da lehenago zena... Baina gutxi gora-behera berdina da".Horra neure gomendioa. 2012/02/07 - 21:47:22
Seme bat galtzeaz
Seme bat izan eta seme hori galtzea oso gogorra da: ez bilatu seme hori haren lagunetan. Ez pentsatu haien zimurrak eta haien seme-alabak eta ile zuriak direnik. Zure hildako semea, inon izatekotan, zure hitz egiteko posturan dago, zure ibiltzeko posturan eta zure etorkizunari begiratzeko modu etsituan. Eta etorkizunari begiratzeko modu etsitu horri aurre egiteko indarrean ere badago zure seme galdua.Hirugarren pasartea, liburu hau ("Twist" ) meategi hutsa da! 2012/01/25 - 23:33:07
Rotuladorie
Gitxitten kenduten dostie txapela, jeneralien kajoi baten sartute bixi naz, neure moduko beste hiru, lau edo bostegaz, edo gehidxao igual, ez dakit, kajoien ez dago argirik, kaputxoie ifinitte dekogu ta ganera batzuk zikitu ta aspaldidxen hildde dagozela pentsaten dot. Holan ez dago ez modurik ez animorik inor ezegutu edo haregaz berba egitteko. Oingo denboran ixiten da kaputxoie kentzekoa, eneron. Esku bet sartuten da kaxoien, hartu ta argitarantza eroaten nau. Han kaskoa kendu dosta ta prezidxoak tatxaten ta kanbiaten ifinten nau. 99 tapau ta 59 eskribidu ta holan. Ta aurtengoan zozer barruntau dot, txarra. Igual inoz baino gauze gehiagon prezidxoa tatxau dogula, edo eskribidu dogun numeroa asko txikidxagoa izan dala, edo ... Ez dakitt baina ez dot bibrazino onik euki, tintie zikituten hasi jata. 2012/01/23 - 04:15:07
Bizitza aurretik atzera: Horrela izan beharko zen...
Hasi beharko ginen heriotzarekin, eta horrela trauma hori gaindituta edukiko genuen. Ondoren esnatuko zinen zahar-egoitza batean, egunez egun gero eta hobeto. Gero egoitzatik botako zintuzten ondo egongo zinelako eta lehenengo gauza pentsioa kobratzea izango zen.Gero, lehenengo lan egunean, urrezko erlojua oparituko zizuten. 40 urtez lan egingo zenuen, erretiroa hartzeko nahikoa gazte izan arte. Ordutik aurrera festaz festa ibiltzea, edatea, sexua egitea eta prest ikasten hasteko. Gero eskolan hasiko zinen, zeure lagunekin jolasean, inolako eginbeharrik gabe, ume txikia izan arte. Eta azken 9 hilabetetan lasai flotatzen, berogailu zentralarekin, room service eta abar. Eta azkenean mundu honetatik aterako zinen orgasmo baten erdian.Quino.(Iratxe lagunak bidalitakoa eta blogaren erredakzioan itzulita). 2011/12/26 - 19:12:04
Mendi Minez
"Zergatik neurtu bizitza urtetan eta ez ilusio gauzatuetan edo urratutako bidearen dotorezian? Zergatik neurtu mendiak metrotan eta ez edertasunean?" Ramon Olasagastik mezu gako hau idatzi zuen "Mendi Minez" liburuan (Elkar, 2007) Felix Iñurrategiren bizitza eta heriotzari buruzko atalean. Liburuak hamazazpi mendizaleren istorioak jasotzen ditu, tartean Felixena. Guztiek pasio hura zeukaten, eta denak bizitzaren estimulu nagusi zuten leku berean heriotzak harrapatu zituen, mendian alegia. Toki hobeagorik ez, bestalde, pentsa dezakegu.Izan ere, heriotzak non eta zelan topatuko gaituen oso garrantzitsua eta kezka iturria da gutako askorentzat. Sarritan adierazten dugu desio hori, momentua iritsiko denean bat-batekoa izatea, arin eta konturatu barik, sufritu barik. Are gehiago, non nahi dugun izatea ere inportantea izan daiteke geuretzat. Etxean senideen artean, edo erietxean "ondo zainduta" edo jaioterrian edo ... Ez da gauza bera.Eta horixe bera norberarentzat ez ezik maite ditugunentzat ere gura izaten dugu. Unea iritsiko denean ez dugu nahi amak edo senarrak gorriak ikustea, batik bat heriotza aurreikusten dugunean, minbiziak edo beste gaixotasun anker batek jota daudenean. Heriotza ona edo txarra edukitzea axola zaigu, noski, baina bizitza "ona" eduki izanak herio gaizto, goiztiar edo ulertezin bat leun dezake. Horixe bera kontuan har dezakegu Felixen kasuan. Eta horixe bera aintzat hartzen dut neuk aitaren kasuan. Kontsolamenduz baino gehiago konbentzimenduz.Amaitzeko, beste liburu eder baten aipamena egin nahi dizuet, "Los 14 de Iñaki" (Jorge Nagore; Saga, 2011) hain zuzen ere. Bertan, irakur dezakegu Iñaki Otxoa de Olzaren heriotza ekiditeko lagun talde handi batek egindako esfortzu epikoaren istorio liluragarria. "Huts" egin zuten, ezinezkoaren aurka borrokan ibili ziren agian, baina maitasun testigantza ikaragarria utzi digute.Felix, Iñaki eta beste hainbat mendian hil dira. Eta bai, axola du non. Eta zelan. Eta axola dute gauzatutako ilusioek eta urratutako bidearen dotoreziak ere. Axola ez dute izango ba? 2011/11/24 - 07:36:07
2010/02/03 - 14:23:04
Iraunkortasun ezaren aurkako kanpaina
Iraunkortasun ezaren aurkako kanpaina sutsua nabaritu daiteke nonnahi. Haatik, ez du luze irauten. 2010/02/03 - 14:05:03
Azkenengo kontuek, edo iguel ez
Esan dostie Bertonen zeozer kanbiauko dala hametik aurrera. Ez dakitt zer kanbiateko asmoa deukien, baie hau eskribiduten daurienak kanbiaten fazile ez dalez, ba, iguel momentue da bizimodue kanbietako ta Bertonekoak zer kontaten daurien noperak kontau beharrekoan Bertonekoeri kontateko noperari kontau dotzezenak, edo Bertonekoeri kontau dotzezienak noperak kontateko, edo noperak Bertonekoak kontau dauriezenak kontatien kontuek egin ta kontue pasateko, edo kontuek itxi ta konturatuteko kontue ez dala beti kontu-kontari ibiltie, edo... egin kontu. Kontuek kontu, kontuen hartu kontatekoak ta ez kontatekoak kontaten zenbet urte emon doguzen kontaten hasite, kontue ez dala makala, ta kontuen hartu biherko dogule zeuek be ze kontaten dozuen, ta kontaten badozue kontuon kontue galdu dozuela, ba iguel beste kontu batzuetara dedikau biherko dogu, edo iguel ez. Total alperrik da, datorren hilien be zer kontatue egongo da, ta Bertonekoak kontaten segiduko daurie, kontuek eskatuten joango nakie bestelan. Baie, pazientzia apur bet euki, ta hartuixue hau Berton hau, ta leidu gauze handidxek leiduten direzen modure, degustaten ta gustue hartuten, ze, hametik aurrera kontuok beste gustu bategaz etorko direz, baie ahiztu barik oin artekoon gustue! Urtietan gustu handiko txakoline emon dau mahatsorridxek, baie ordue da kosetxa barridxe atateko. Ta hori ardaoa urteten danerako degustaziñoa dekogu preparata lagunen artien. Han egongo gara hau koluna firmatu dogun guztidxok, ta geugez ordenadore traduktorie, txakur periodistie, perretxiko fotografoa, bezino praktikantie, peregrino finlandesa ta Begoñeko iturriko bitxo siamesak. Probauko dogu txakolin barridxe, ta kontauko dotzegu. Bittartien segidu oingo hileko kontuek leiduten. Firmaute: inposiblie emoten dau, baie hau oin arte firmau dogun guztidxok eskribidu dogu. 2010/02/02 - 01:43:09
Mintegiko argazkiak
Hemen dituzue mintegian hartu ziren argazki batzuk. Ikusteko edo mezuren bat ilustratzeko behar badituzue, arazorik gabe erabil ditzakezue. 2009/12/18 - 12:30:06
