Aramaioko albisteak

Aramaioko albisteak

Elurra dela-eta, Marixekan beharrean Ibarra auzoko Izarra elkartean egingo da bertso saioa

Arabako koadrila arte bertso txapelketa ko Aramaioko kanporaketa Marixeka elkartean jokatu behar zen hasieran. Hala ere, azken orduetan bota duen elurragatik antolatzaileek erabaki dute saioa kalean egitea, hau da, Ibarra auzoko Izarra elkartean. Ordua ez dute aldatu, afaria 20:30ean hasiko da. Afalostean hasiko dira bat-bateko zein idatzizko saioak. - Arabako bertso txapelketako lehenengo saioa jokatuko dute zapatuan Aramaion  2012/02/04 - 08:25:01

Garoñako zentral nuklearra ixtea eskatzeko mozioa gaurko osoko bilkuran

 2012/02/04 - 08:25:01

Zapatuko Santa Ageda bezperako ospakizuna bertan behera geratu da

Atzo iragarri genuen biharko Santa Ageda bezperako ospakizuna arriskuan zela eguraldiagatik. Bada, gaur goizean elurrik egin ez badu ere, Bittor Kortabarria Bizente Goikoetxea abesbatzako presidenteak jakinarazi berri digu bertan behera utzi dutela baserriz baserri kantuan irteteko plana: "Baserrietarako bideak oso gaizki daude eta gure artean adineko jendea dagoenez, erabaki dugu arriskurik ez hartu eta ospakizuna bertan behera uztea", adierazi du.  2012/02/04 - 08:25:01

Elurrak bazterrak zuritu ditu

 2012/02/03 - 08:31:06

Aramaixo Basarri Barri, beste edozein herritan abiatzeko moduko ekimena

 2012/02/03 - 08:31:06

Santa Ageda bezperako ospakizuna, eguraldiaren menpe

Aurten ahalegin berezia egin du Bizente Goikoetxea abesbatzak Santa Ageda bezperako tradizioari eusteko. Korotik haratago herritarrei dei egin zieten atzo entsegu orokorrera joateko; abesbatzakoekin batera, 22 bat lagun elkartu ziren guztira. Hala ere, ospakizun beroa eguraldiak hoztuko duela dirudi. Izan ere, eguraldiaren iragarpena ez da batere ona eta Bittor Kortabarria abesbatzako presidenteak jakinarazi du gaur egingo dutela bilera bat kantuan irtengo diren edo ez erabakitzeko: "Eguraldia gaurkoa bada, ez gara irtengo. Ez dauka inolako zentzurik".  2012/02/03 - 08:31:06

Elurragatik egoerak okerrera, bereziki Leintz aldean

Azken ordu hauetan, bereziki Leintz aldean, elurra bota eta bota diharduenez, arazoak dira errepidean. Arrasatetik Aramaiora bitartean, esaterako, ibilgailuak gero eta polikiago doaz, ilarak sortu dira, kateak behar dituzte arazo barik gidatzeko eta auto eta kamioi banak, esaterako, arazoak izan dituzte. Kurtzeta kamioiendako itxita dago. Halaxe berri eman digu Txomin Madinak, lekutik bertatik. Bestalde, Leintz gatzaga erabat itxita dago. & amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;lt;a href="http://www.coveritlive.com/mobile.php?option=com_mobile & amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;task=viewaltcast & amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;altcast_code=66d8ca2867" _mce_href="http://www.coveritlive.com/mobile.php?option=com_mobile & amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;task=viewaltcast & amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;altcast_code=66d8ca2867" & amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;gt;Elurra 2012 & amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;lt;/a & amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;amp;gt; - ARGAZKI GALERIA: Elurra Debagoienean - ARGAZKI GALERIA: Elurra Arrasaten - ARGAZKI GALERIA: Elurra Elgetan - ARGAZKI GALERIA: Elurra Aretxabaletan - Elurrak bazterrak zuritu ditu - Protokoloak martxan, gorabeherarik ez - Bertan behera MUko eskolak - ELAren kale agerraldia bertan behera  2012/02/02 - 13:28:07

'El fuego del amor', duela 80 urte Aramaion antzeztu zen obra gogora ekarri du Velez de Mendizabalek

Jose Mari Velez de Mendizabalek duela 80 urte Aramaion estreinatu zen antzezlan bat ekarri du gogora: 'El fuego del amor'. 1932ko irailaren 8an egin zen, kontzejupen. Emakume Abertzale-Batzak antolatu zuen eta herriko antzezle gazteen ardura izan zen protagonisten lanak burutzea: Lola Azkarraga, Felipa Etxebarria, Jose Mari Azkarraga, Ramon Ormaetxea, Demetrio eta Frantzisko Ayastuy eta Tiburtzio Astondoa. Velez de Mendizalek haren Hots Begi Danbolinak blogaren barruan egin dio erreferentzia antzezlan horri. Artikulu osoa irakurtzeko klikatu hemen .  2012/02/02 - 08:36:04

Arabako bertso txapelketako lehenengo saioa jokatuko dute zapatuan Aramaion

Arabako koadrila arteko bertso txapelketa hasiko dute aste bukaeran. Lau saio jokatuko dituzte, horietako bat Aramaion. Marixeka elkartean izango da, zapatuan, 20:30ean. Afarira joateko txartelak 15 euroren truke eskuratu beharko dira. Izena emateko azken eguna eguena izango da. Interesatuek deitu 688 627 089 zenbakira. Bat-bateko eta idatzizko saioak egingo dituzte. Bat-batekoan Aramaioko Marixeka Vs Urkabustaizko Izarra lehiatuko dira; eta, idatzizkoan, Izarrako neskek! Vs Gasteizko Jagobaren bikingoak taldeak lehiatuko dira.  2012/02/01 - 08:42:01

Maria Izaga: "Adeleren bideoarekin gustura geratu naiz, eta kantu gehiago grabatu eta Internetera igoko ditut"

Astebetean ezagun egin da Maria Izaga gazte aramaioarra Adele abeslari ospetsuaren Someone like you kantua institutuko kantaldian abesteagatik. Musikaz gain, askotariko zaletasunak dituen neskarekin egin dugu topo.  2012/01/29 - 08:55:02

Nabigatu euskaraz