Baby lo on era uzten

Bisita gidatu zikina

Laguna, neska (garrantzia du detaileak) bajoiakin zegoen. Lur jota. Gure etxera etorri eta bisita gidatua egin nion. Zikina. Terapeutikoa. Hautsez betetako zokondoak ,ondo ezagutzen ditudanak, erakutsi nizkion banan banan. Nire Lotsa eta bere Bajoia atera egin ziren eskutik helduta. Alde! Lasaiago bizi gara.  2012/02/09 - 11:35:10

Hil arte bizi

Antzerkia. Ondo pasatu genuen, Lizeo antzokia bete-beteta. Arrakasta. Koloretsua, bizia, euskaraz aberatsa, bizkorra, arina, jatorra, hizketan entzutearekin gozatzeko modukoa. Aktoreak bi: Iker Galartza (itzultzailea, dotore) eta Joseba Usabiaga. Eta aktoresa: Sara Cozar. Lan ona. Gaia: interesgarria. Desioa, desio anitza, triangelua, eta baita adiskidetasuna, zeloak... Are interesgarriagoa izan zitekeen. Ausartagoa. Posesioa, propietatea eduki, jabetasuna eman. Bukaera: penagarria. Desio anitzean hasi eta amabirgina, zeruan bukatzen duen emakume martiria. Ez hanka, ez buru, egunerokoan "n" aldiz pizten den desio mozorrotua, edo desioak matrimoniora egiten duen bide labana, muturreraino eraman eta amatasunez disfrazatu beharra. Ze amatasun mota berezia: norberak zainduko ez duen haurra, haurraren desiorik sentitzen ez duten bi "aitei" enpaketatua. Eta ama martiriaren izen bera jarri gainera: Maria. Ezkerrak ez dela sinesgarria; bestela makinatxo bat diru gastatuko zukeen terapietan benetan horrela sortutako alaba Maria birjina, desioz garbiak. Ezkerrak ez dela sinesgarria. Alu "aluak" ematen dizkion buru hauste gezur eta manipulaziorako aukerak. Ongi etorri, biodesioaniztasun. Agur, Ama Maria bajina.  2012/01/22 - 02:49:09

PNV "gestio txarra"

Busturialdeko Ur Patzuergoak ez daki gabonetako paga extra bertako langileeri ordaindu ahal izango deutsien. Gestio txarra esan eta aurrera, mutilak, tenpleu! Eta nor izan da, ba gestioaren ardura euki dabena? Sortu zanetik eta orain hiru asterarte, beti-beti PNVk. Auditoria bat egingo jakola? Zer esanik be ez, derrigor egin behar! Apurka-apurka bagoaz ikasten. Diruz ondo dabizen enpresak be adrede egiten dirala usteldu, besteren batek merkeago erosi dagian. Kasu honetan, Bilboko Ur Partzuergoa da atzean dabilena. Baina, gestio txarra egon dala eta... ezin dosku eskuetatik eskapa. Geure sudur puntan pasa dana hurrunago joan ezkero zergaitik ez da pasako ba? Hiru hilerik behin eskotean, etxeek eta udalek ipinten dogun dirua, hobe urre-urretik eta ondo ikusteko moduen geuk goberna. Ez da kontu barria. Noizko denporan entzuten gendun Jabier Bilbao Ibarrangeluko PNVko alkate ohiak, Ur Partzuergoko gerente izatearren 600.000 mila peseta kobratzen zituela, besteon aldean dirutzak! Emon be ez eban emoten, ba, holako puesto baterako eukingo ebanik prestakuntza. Beran ostean sartu zan gerente barriak Aitor Arriolak, 48.000 euro! kobratzen dauz urtean, aurrekoak baino gitxiago, bere esanetan. Asi ke... atara kontuk!  2011/11/16 - 14:41:08

Independentzia feminista

Altsasu 2011eko argazkian , gizonezkoak nabarmen dira gehiago emakumezkoak baino, lehengo erakuslerroan izan ezik. Euskal Herriaren independentzia feminista izango da, edo ez da izango, independentzia. Beste dependentzi bat baizik.  2011/10/28 - 09:43:02

Estututua

"Duela 32 urte abiatutako bidea estua da, eta beharrezkoa da zabaltzea gure herriaren borondatea muga bakartzat hartuz". Carlos Garaikoetxea, lehendakari ohiak, Edurne Begiristain.en Berriako artikuluan . Esta.tutua, estadu tutua. Estu.tutua, tutu estua. Estadu tutu estua. Estuegia, ezin traga.  2011/10/26 - 13:55:06

Gaia Herria

 2011/10/11 - 14:15:03

Min bizia

"Tumoreak diagnostikatzeko makina berria" erosi zuten Osakidetzan eta diagnostikatuko ditu bai, makina bat diagnostikatu ere. Horretarako da eta! Nork asmatu duen ezetz asmatu! Eta asmatzeko dirua nork jarri duen... Nik jakin ez dakit, baina behi horren errapeari esne asko ateratzen ari zaiola ta nago.  2011/10/09 - 01:27:04

Rothschild kalean

Gure etxe-etxekoak dira betidanik Rothschildarrak. "Zer uste dozue ba? Rotxilen boltsie dekozuela?" gure birramuma Madalenaren sasoiko esaldia. Astean pare bat aldiz gaurko amumak be errepikatuko duena. Berria n irakurri diot zeozer. Ane Irazabalek dio Israelgo Tel Aviv.etik: " Rothschild kalean... " ezdakit zer eta badakit nor. Kalean? Kale gorrian? Halako poltsa euki eta orain kalean? Horixe omen da oraingo Kali Yuga sasoiaren ezaugarria. Dena nahasmena... ...eta aukera! "Hik bultza gogor hortikan/ ta bultza nik hemendikan/ ikusiko dek, nola-nola/ laister eroriko dan". Eutsi goiari!  2011/08/12 - 09:04:02

Erresumaa Batuan gosetea

"Ez dute jatekorik lapurtu, markako arropa baizik", dio Jose Mari Pastor rek Berrian. "Kontsumo gosea . Gure sistemak piztu du gose hori eta orain ez da hura asetzeko gai ... Laguntza sozialak murrizten ari dira. Laguntza horiekin gazteek Tesko edo Sainsbury's supermerkatuetan erosteko beste diru dute, baina diru hori ez da nahikoa kontsumo gizartean herritar sentitzeko". Apokalipsiseko zaldunetariko bat.  2011/08/12 - 09:04:02

Baginaren bakarrizketak

Ispasterren, jaiak, Santiago, (denboraz kanpoko eguna), euria parra-parra kanpoan eta frontoian epel-epel, bero-bero esango nuke... Baginaren bakarrizketak. Antzerkia, eta, harrigarria, jendez gainezka! Zoragarri! Barré! Hau bai hau ekarpena Aitzibar Garmendia eta Ainhoa Garaiena! Euskal Herriko larru media altxatzeko modukoa. Osakidetzak antolatu beharko luke, debalde. Edo EVEk, energi berriztagarrienetan berriztagarriena.. Biba, Bob, biba!  2011/07/26 - 07:12:04

Nabigatu euskaraz