Sare

This is the description field.

Ez dezagun ahaztu

 2008/02/20 - 03:49:18

Denbora pasatzen denean

Denbora pasa eta denbora pasa eta denbora gehiago pasa, eta zuek nire zerbezekin mozkortuta eta tanborrekin zoratuta.Baina bizi naiz, artean kontrakoa dirudien arren. Egun batzuk triste iratzartzen dira nirean ere, gaurkoa bezala, baina eguna aurrera doan einean eguzki izpiek laino beltzak zeharkatu eta kolore pixkat hartzen dute. Beste batzutan ordea, poza dariot lau haizetara. Eta horrela ematen zaio bizitzari bere nondik norakoa, egun denak berdinak balira nondik nora jo ez genuke jakingo.Gaurkoa egun ezberdina da dudarik gabe. Pantaila aurrean jarri eta hitz batzuk askatzea desafiatu baitiot nire buruari. Buruari eginiko desafioez lortzen ditu batek nahi dituen hoiek. Baina zer gertatzen da zerbait nahi izan, zure esku dagoela ikusi eta lortzen ez denean? Zer esan nahi du? Desafioak ez duela indarrik nere baitan? Edo benetan lortu nahi dudana ez dela? Galduta nabil nahi dudanaren ta ez dudanaren arteko gudan.Putzu sakonagoetan erori baino lehen zer iruditzen nire azken berriak ematen badizkizuet? Ba denok edo gehienok jakingo duzuen moduan, ikus-entzunezko komunikazioa ikasten ari naiz. Bigarren maila. 22an hasiko dira azterketak EHUn. Zezenari adarretatik beti ere! Baina azken aldian enaiz eskoletara asko agertzen, beno asko ez, baterez! Lanean nago Briņasen, Errioxan. Ez, ez naiz ardogintzan hasi, ez horixe. Bertan BBK-k haurrentzat aterpetxe bat dauka eta bertan diardut Bizkaiko eskoletako haurrekin lanean, zinema aste bat deritzon proiektuan. Pelikulak egiteaz arduratzen gara umeekin, beno laburmetraiak. Proiektua polita da eta asko asko ikasten ari naiz, unibertsitateko eskoletan falta den praktikotasuna jasotzen ari naiz. Eta hortan pasatzen ditut asteak. Aste bat, pelikula berri bat, istorio berri bat. Horrek denbora kentzen dit nahi ditudan beste hainbat eta hainbat gauza egiteko, baina gustora nabil.Eta urte berria ondo hasiko zenuten ezta? Nire amak bere blogean ondo adierazten du gure urte berriaren hasiera...baina tira, ondo!Eskutitz hau hemen utziko dizuet irakurgai, hurrengoa noiz izango den ez dakidala. Baina eskertzen ditut biziki zuen erantzunak lagunak!Muxu handi bana!!  2008/01/12 - 16:25:27

Zerbezak eta tanborrak blog beroan

Ez dago zerbeza beroa eta blog hotz bat bezalakorik. Aggghh! Bloga berotuko dut. Eta zerbeza hotza hozkailutik atera. Eta bertsotan erantzungo nuke bai, baina gaitasuna galdu ote dut?! Garaiak ez dira sekula berdinak izango, ez zaharrak ez berriak. Baina zerbeza hotza eta blog beroa dugun artean, ez gara kexatuko.Kitarra jotzen hasi da jendea. Beste batzuk blogean zer idatzi pentsatzen dugun artean. Eta kitarra jotzen aspalditik dakien jendea ezagutzen da noizbait. Harritzen zaituen jendea. Musika oparitzen duen jendea. kitarra soinuak besteokin konpartitzen duen jendea. Ez dut horregatik kitarra jotzen ikasiko. Nahiz eta gustatuko litzaidekeen musika oparitzea noizbait. Kitarra soinu bat ahotsarekin nahastuta. Paperean bildu eta norbaiti irria sortu. Baina ez dut horregatik kitarra jotzen ikasiko. Tanborra bai. Tanborra jotzen ikasiko dut. Musika oparitzeko baino gehiago,ingurukoen buruko mina arintzeko. Ez baitago tanborra jotzen ez dakien baten tanbor-hotsa baino gauza burtukomin saortzaileagorik. Beraz, tanborra jotzen ikasiko dut burukominak eragozteko, eta bide batez, zuk jotako kitarra soinuari erritmo pixkat jartzeko, bion ahotsarekin batera. Eta hori oparituko diogu elkarri. Musika paperean batuta, txartel eta guzti. Tanborra eta kitarra. Eta bion ahotsa. Zerbezari trago bat ematen ez badiozu hoztuko zaizu berriz ere. Eta oraingo hontan, nire bloga berotu da sikiera.  2007/10/29 - 20:01:36

Sar dadila kalabazan...

Hariz josi zituen eskumuturrak eta orkatilak. Larruz lepoa. Linoa soinean. Azal beltza azpian. Dizdira begiradan. Oroitzapena. Oroitzapenak. Hainbeste. Azkena ez. Ez zen azken garagardoa izan hura. "Azkena hiltzen garenean!" zioten guztiek. Ez zen azkenik inoiz. Hurrengorik ere ez akaso. Baina azkenik ez. Gaur. Bihar urrun zegoen, zertarako pentsatu biharrean. Gaur itxarongo zuen. Bihar berak itxaron beharko zuen. Garagardoa eskuan. Edo michea. Micheak ordituko zuen. Zain zegoela ahazteraino. Gaur, ez bihar. Presak ihes egin zion presaka. Nora? Ez zekien, baina presak presaka egin zion ihes aspaldi. Ordutik ahaztua zuen. Bere barrutik aterea zuen. Urrun ihes egin baitzion presak. Eta berak ez zuen biharko egunik presaren atzetik presaka joateko. Gaur bai. Baina gaur nahiago zuen egon. Juanito Alimaņas kantatzen zuten. En su mundo vive atracando Juanito Alimaņa. Eta Pedro Navajas. Salsa!! Dantza egin zuten tanborrek eskuak lehertu arte. Zerbezatxoaz asetuz egarria. Bitartean hariz eginiko artisautza saltzen zuen. Gau hura egina zuen. Mila izarreko ostatu xume hartan egingo zuen amets. Hondarrak estali arte. Eta onena, ez zela azkena izango. Ez. Azkena hiltzen garenean. Agian orduan ere ez. Ez zen azkenik. Beraz, topa ezkerrarekin, errepika dadin.  2007/10/09 - 18:21:12

Let''s make music...

Pum, pum, pum... Riki-raka-riki-raka... Pam, pam, pam.... Batzutan zein errexa dirudien musika sortzeak...ta ze zaila egiten zaidan neri!! Irakasle bat behar dut, tambor hotsa sortzeko. Erritmoz. Baina ze ondo pasatu genuen!  2007/09/22 - 04:50:04

eta han non harria!

Eta harria ere topatu dugu...nola ez. Ze edertasun...harria eta herria, zaharra nahiz berria, beltza edo gorria, akaso, batzutan urria, bestetan larria, baina beti bizigarria, guztiz pixgarria.Eta guztia lagun giroan, aurpegian barria, hori da adiskidetasunaren saria. Halere "pendiente" larregi utzi ditugu, bai hemen, bai han, denean...baina harriak emandakoberotasunak merezi izan du, beste behin.  2007/09/22 - 04:50:04

Begiko azkura

Begiko azkurea ez zait joaten, inondik inora. Lastima, krema miragarria hor utzi izana. Bestela, moskitoek ez gaituzte hain gaizki tratatu. Los zancudos no nos picaron demasiado papito! Akaso Erikak ez du gauza bera esango. Bere odola antza denez goxoagoa da. Guretzako repelenterik onena da Bera.IIhintzak berriz bere herriko festak faltan bota ditu. Eta botako ditu. Baina hori dela eta ez da moskitoetaz gehiegi kexatu.Niri ordea begiak asko pikatzen dit. Nivea pote oso gastatuko dut martxa honetan. Eguraldiagatik izango da akaso. Auskalo. Baina begiak asko pikatzen dit.Ihintza eta Erikakin bizi naiz, Maribelenean. Edificio Don Leoncioko alokatutako apartamentu batean. Maribel eta bere alaba gurekin bizi dira. Beno, gu bizi gara beraiekin. Ateak beti zabalik daude Maribelenean. Orokorrean Zeako herritxo honetan ateak beti daude zabalik. Bizilagunen arteko joan-etorriak, sartu-irtenak...Kakalardoen sartu-irtenak, inurrien laisterketak eta apetonamenduak, txorien txorrotxioa ohe gainean...eta zer ez! Ateak zabalik guztientzat.Irati eta Iratxe, berriz, beste herritxo batean bizi dira. San Franen. Beraiek beste zentro batean lan egiten duten arren, asteburuetan elkartzen gara beti.Gure zentroan gauzak bere horretan darraite. Lilianak beste erorketa bat jasan du, eta bere beso elbarria oraindik eta minberago geratu da.Gabrielak kafeagatiko borroka armatuan(bere azkazal, ukabil eta hortzak arma gogor) jarraitzen du. Kontuz!Quinterori tratamentua aldatu diote, zentrotik ihes egiten jarrai ez dezan. Bera zaintzea Beobia-Donostia prestatzeko entrenamentu egokia izan dezaket.Etabar, etabar, etabar...Baina lasai...guztia ez da eta lana hemen. Laister nator gehiagorekin...  2007/09/18 - 10:29:05

Lehen kontaktua

Venezuelak ez nau blogalizatu. Guztiz kontrakoa, desblogalizatu egin nau. Hainbeste kontu kontatzeko eta hain espazio gutxi hemen berauek pausatzeko. Herrialde honetara eginiko bisita aurrera doa. Gustora gabiltza chavista eta ez-chavista artean. Salsero, merengero edo bayenatero artean. Gure mutxatxitoen artean. Mutxatxitoekin egiten dugu lan. Hala deitzen diegu hemen lan egiten dugun zentroko neska-mutikoei. Urritasun psikikoa dutenen zentro batean gaude. Gogorra da unetan bertan egotea. Denetarikoak daude: maitagarriak, ez hain maitagarriak, isilak, eskandalosuak, serioak, irribartsuak... Denetarik dago gure Velereoan.Kontu gehiagoz bustiko zaituztet berriki, baina bitartean begira-begira nola gabiltzan argazki bidez...http://www.flickr.com/photos/ihintza_agirretxe/  2007/09/18 - 10:29:04

Bostak eta ni han

Bostak ditut nirekin. Bostek sentiarazten didate. Bostez gozatzen dut. Bosten beharra dut. Bostetan sinisten dut. Bostekin bizi nahi dut. Batzutan onerako, beste batzutan ez hain onerako. Txarrerako ere bai sarritan. Baina beti bost. Errealitateari ihesi doanak beraiekin eten eta han urruneko galaxian berriz pizten ditu, zerbait hobeagoaren bila.Nik itzalita ez nituen arren, su emango diet berriz ere. Ez erretzeraino noski, pizteraino soilik. Beraien beroaz sentitu, sufritu, tristetu, suntsitu, harritu, mugitu, zuritu, gorritu, lasaitu, amestu, pozoindu, kontatu, kontutu, kantatu, sumatu, maitatu, gozatu, horditu, umeldu....Banoala bostak motxilan sartuta. Kulero batzuk ere. Eta sandaliak. Eta krema. Boligrafo bat edo arkatza. Nahikoa. Minigona ere? Txaketarik ez. Aspirinak. Pintzak, nola ez. Ez zait dena sartuko. Beno banoa, bostak eta ilusio pila bat hartuta. Beste guztia? Ez da ezinbestekoa.  2007/09/18 - 10:29:04

Hiru, bi, bat...

Hiru aste geratzen zaizkit hiru hilabeterako Venezuelara abiatzeko. Euskal Herria atzean utziz, lagunak, familia eta nire herria ozeanoaren beste aldera ikusteko. Artean hiru azterketa geratzen zaizkit. Ez naute bereziki estutu lauhileko honetan azterketek. Bizitzan une guztiak berdinak ez direla guztiok dakigu, eta nik une honetan ez diet eman orainarte eman izan diedan garrantzia ikasketei. Horrek ez du esan nahi atzean uzti ditudanik, ezta gutxiago ere!Zuei nire berri emateko gogoa nuen aspaldidanik, baina nagikeriak garaitzen nau lauki txuri honen aurrean jartzen naizen aldi oro. Gaur, ikasteko nagikeria idazteko nagikeriakin borrokan hasi da. Eta zuen laguntzaz, badakizue nork irabazi duen guda.Venezuela. Nere jomuga esan zidatenetik nonahi ikusi eta entzuten dut herrialde honen izena. Venezuela. Itxura ona dauka, ezta? Chavez dela eta ez dela, Euskal Selekzioaren partidua dela, ez dakit noren ezkonbidaia dela, errefuxiatu hura han izan zela, baten amonaren anaia hangoa dela...Dela...dela...venezuDela.Eusko Jaurlaritzak emandako beka baten bitartez egingo dut bidaia. Meridako estatura noa, Zea izeneko herritxo batera, Andeen besarkada freskoa jasotzera. Bertan GKE batekin egingo dugu bat. Saprendeh. (Yo creo ke saprende mucho!) Urritasun psikikoa duten pertsonekin lan egingo dugu boluntario gisa. Ni fisio bezala noan arren, nirekin batera psikologo bat eta kazetari bat ere joango da. Oraingoz ezer gutxi dakigu bertan egingo dugunaren inguruan, baina gogotsu nago. Burua hortan dudala. Nola kontzentratu hortaz biharko azterketako apunteetan?Kafesne bat gailetekin hartuko dut, ea motibatzen nauen.  2007/09/18 - 10:29:03