ITURRI (H)ONETIK

Debabarreneko Ibaiarte bloga

Debabarrenaren garapen iraunkorrerako bloga Debegesak martxan jarri du. Bertan Deba ibaia, adindunen egoera, energia berriztagarriak, enpresen berrikuntza, kutsadura eta beste hainbat gaiez eztabaidatzeko txokoa izango da. Herritarrak bere iritziak, kexak, iradokizunak utzi ditzakete bertan. Ibaiarte blogean sartzeko egin klik hemen.  2007/10/24 - 09:10:03

Marraskilo Tour 2007

Larun bat honetan urriak 27 Marraskilo tour mendi martxa burutuko da Soraluzeko mendietatik zehar. 37 kilometroko ibilbidea izango du eta Irure, Txurruka, San Andres eta Ezozi auzoetan barrena joango da eta Krabelinaitz, Kurutzebakar eta Atxolin plaentxiar paraje ederrak igaroko ditu. Hemen daukazue ibilbidearen perfila: Animatu eta partehartu! Partehartzeko deitu 943 75 10 29 telefonora astearte eta ostegunetan 20:00etatik 21:00etara edo mezu bat bidali plaentxia@gmail.com posta elektronikora.  2007/10/24 - 09:10:02

Bernardo Atxagaren webgune berria

Euskal idazleak webgunea dauka atxaga.org. Webgunean bera ezagutzeko hainbat atal aurki ditzakegu biografia, argazkiak, albisteak... Bere idatziak irakurtzeko aukera eskaintzen digu web orriak. Baita bere bibliografi oparoa ere. Astean behin bere blogean idatziko du gure idazle ospetsuenak ere. Bere blogera sartzeko egin klik hemen.  2007/10/24 - 09:10:02

Jose Maria Setienek liburu berria argitaratu du

Jose Maria Setienek liburu berri bat kaleratu du "Un obispo ante ETA" . Bertan ETAren inguruko gogoetak eta bakegintzarako eman beharreko pausoak azaltzen ditu. Honen inguruan EL PAIS egunkariak Setieni eginiko elkarrizketa argitaratu zuen igandean 2007/10/21. Elkearrizketa irakurtzeko egin klik hemen .  2007/10/24 - 09:10:01

Nabigatu euskaraz