bi katu
Katu pare bat ez da inoiz isilik egongo, komeni ez bazaio, behintzat.
Europa gotorleku
Katakumea pelota-partidua jokatzen ari den bitartean ni gero ikusiko dugun kontzerturako girotzen ari naiz. Beste hainbaten artean Asian Dub Foundation-ek joko du eta ikaragarrizko gogoak ditut talde hau entzuteko; batez ere kantu hau: Urtarrilean Logroņon entzun nituen eta berriz entzuteko gogoz geratu nintzen. Musika dantzagarria, aldi berean indartsua eta letrak ere indartsuak. Aipatutako kantuan Fortress Europe [...] 2008/05/03 - 15:39:03
Ogame
Interneten dagoen dohako estrategia jokua da ogame. Bertan erregistratu eta segituan zure planeta antolatzen hasteko aukera duzu. Unibertsoa aukera dezakezu eta gero serbidoreak unibertso horretako galaxiaren bateko planeta bat emango dizu. Aukera zabalak eskaintzen ditu, aliantza bateko kide egin zaitezke edo zure aliantza propioa sor dezakezu. Interesgarria izan liteke Txintxarrisfera aliantza sortu eta unibertsoa konkistatzea. [...] 2008/04/27 - 21:10:03
Behingoagatik, musikalegi.
Bai, Xilberren baimenarekin musikari bat gomendatu nahi dizuet. Micah P. Hinson du izena eta Gaur (Bilbon) eta bihar(Durangon) Euskal Herrian ikusteko aukera izango dugu. Bakarlaria da izatez, baina taldearekin ibili ohi da gehienetan eta imaginatzen dut oraingoan ere talde eta guzti etorriko dela. Tipo berezia da Micah hau, eta gaztea. Baina ez dizuet gauza gehiagorik kontatuko, txintxarrisferan [...] 2008/04/16 - 14:11:05
Basamortutik bueltan
Azkenean basamortutik bueltatutakoan ari naiz idazten, bertatik idaztea ez baita erraza izan. Denbora etsai izan dugu egin nahi izan dugun guztia egiteko, eta estu ibili gara egin nahi genuena egiteko. Bildu, bildu gara bertakoekin, baina poliziak, gendarmeriak eta militarrek ahal duten guztia egin dute norekin bilduko ginen jakiteko. Izatez, Marokoko gobernuak ez du nahi Saharauiak [...] 2008/04/13 - 13:57:01
Urtebete galaxian!!
Bai, bai duela urtebete sortu zen bikatu bloga. Tontokaletixen eta balerditiken berri izan eta gero nire bloga sortzea okurritu zitzaidan. Anaiari komentatu eta biok zerbait idatziko genuela hitz eman genuen(kar kar kar!!) Blog Alegitarra izanik ere, Derryn sortu zen Foyle Roadeko udal liburutegian, izan ere txintxarrisferako galaxia oso haundia baita!! Hau da sorreraren istorioa, [...] 2008/03/27 - 18:35:27
Hiru hitz oporrak hartu aurreko egunean
1.- Atzo St. Ptarick s eguna ospatu zuten Irlandarrek. Irlandarren urteko egun nazionala da egun hau eta egun honetan denka berdez jazteko joera dute, baina joera haundiagoa dago kristoren mozkorra harrapatzeko. Goizean desfileak egiten dituzte eta bazkal ordurako jendea Pub-etan sartzen da erori arte. Gaur egun Irlandar ez direnek ere ospatzen dute, festa egun mundial bat [...] 2008/03/18 - 17:36:26
Basamortura bidean
Katolikoen aste santua atarian dugu, eta mezatara joan eta Los 10 mandamientos 20. aldiz ikustea baino ideia hobea delakoan Sahara aldera goaz datorren astean. Hilaren 20an, basamortuaren eta itsasoaren artean dagoen lurralde aldera joatekoak gara 4 lagun. Urteak daramatzate Saharauiek Marokok kolonizatuta daukan lurra beraiena dela esanez, edo hobeto esanda, Sahararrak gaur egun Marokok ustiatu, agortu [...] 2008/03/11 - 22:57:22
Itxura aldaketa
Pufff!! Bikatuko blog zahar hau!! Post berdina beti eta berrikuntzarik ere inoiz ez dute egiten!!! Denda eta taberna guztietan bolo-bolo dabilen kontua da hau, izan ere Txintxarrisfera Alegiako Google-en Tabernaren ondoren hitzik bilatuena bihurtu da . Komunikabide haundienek ere izan dute Txintxarrisferaren oiartzuna eta erreportaia egin zuten fenomeno honen inguruan. Hori dela eta Bikatukook itxura [...] 2008/03/07 - 03:13:20
Rebel songs
Irlandan egon nintzenean izan nuen rebel songs deritzaien kantuen berri. Kantu hauek Irish Folk-aren barruko estilotzat hartzen dira eta beraien ezaugarri nagusia Irlandako askapenaren aldeko propaganda egitea izan da. The troubles bezala ezagutzen diren garaietan ere asko zabalduak izan ziren kantu hauek I.R.A-ren aldeko propaganda egiteko. Oso letra zuzena dute eta kantu politak [...] 2008/03/05 - 02:05:37
Eguberriak III
Eguberriak denontzat dira egun bereziak, lagunekin biltzeko, parrandak egiteko eta baita ere dena posible dela sinesteko(eguberrietan egia esaten da beti). Ba gaur A.K.O-ko egutegiak banatzen ari ginela herrian gora eta behera genbiltzala Bazurkako industriguneari buruzko berria entzun dut. Nonbait Apattako(Imperio Tolosano) industriguneak inguruko enpresak ase ditu eta Alegiakoak ezin du etekinik atera industri aldetik, hori [...] 2007/12/28 - 19:59:09
