zazpi astoren gainean

Just another WordPress weblog

Dr Jeiki & Mr Jai

Tontokaletik Dr.Jekill eta Mr.Hyde-n aipamena iritsi zaigunez, guk gure bertsio propioa proposatuko dugu; Dr. Jeiki eta Mr. Jai, aurtengo Ekainaren 13an Durangoko Plateruenea kafe antzokian grabatua. LSD-a eta Speeda, Jeltzaleak eta Bruce Lee, psikopatologiak eta errealitatea Argi ibili!!!  2008/10/21 - 20:38:06

Katamalo

Bihotz Bakartien Kluba azken kontzetuak ematen ari den honetan, Maialen Lujanbiok idatzitako Katamalo bertsokanta dakarkigu. Gu ta Gutarrak taldeak apirilaren 11n Larrabetzuko Gaztetxean emaniko kontzertuan B.B.K izan zen talde gonbidatua, eta besteak beste kantu zoragarri hau eskeini zuten. Irlandar aireak dituen bertsokanta da honakoa, eta ikusiko duzuenez, besteek esaten dutenaz eta uste [...]  2008/10/08 - 13:27:06

Bertso-eskola martxan

Ikasturtea martxan jarri den honetan, bertso-eskolakook ere beste urte batez martxan jartzeko asmoa dugu. Ostegun honetan bilduko gara arratseko zortzietan, gure betiko Intxurre elkarteko ganbaran. Esan gabe doa etorri nahi duen orok ateak zabalik dituela!! Animatu!! Bestalde, haurren bertso-eskola ere laister izango da martxan. Emango dizuegu horren berri ere. Gure bertso eskolako gerrako garraxi bihurtu den [...]  2008/10/06 - 19:17:16

Zinema eta bertsoa

Tontokaletik iritxi zaigun galderari erantzunez, eta aspaldi gure bitakora maitea abandonaturik dugun honetan, udarak ematen duen bizi-pozarekin ea martxa pixkat hartzen dugun. Egia da Alegiako zinema toki aproposa dela. Baina zertarako? Azken aldian herriko kultur ekintza (ia) denak Kultur Etxean burutzen dira. Lekuz Zinema baina handiagoa da, hau da, jende gehiago sartzen da. Ados [...]  2008/07/14 - 11:43:04

Astotxoak larrean

Bukatu da Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa eta gure bertso eskolako gaztetxoak txalotzeko garaie da. Oso nota altukin bete dituzte jarritako helburuak, Alegiako saioan kantatu zutenak, lasai, azkar eta txukun kantatu zuten. Txikien taldeak ez zuen finalera pasatzea lortu baņo ez zen urruti ibiliko eta bada zerbait alegiatik taldea ateratzea bera ere, . Hasi die astotxoak [...]  2008/06/05 - 12:54:04

Entrenamenduko bideoa

Maiatzaren 16an Gipuzkoako Eskolarteko bertslari txapelketa jokatuko da Alegian. Arratsaldeko 4:00etatik aurrera Kultur Etxean. Etxean jokatzen degula eta zazpi astoren gainean bertso eskolako gaztetxoek ateratzea erabaki dute. Eginbeharreko ariketak zeintzuk ziren ikusi eta entrenatzen hasi beharra zegoen. Hemen bertan grabatutako zati bat, sarean espiak baldin badaude eta beldur eszeniko pixka bat sartzeko edo, gainera ez dakite [...]  2008/05/07 - 16:13:05

bertsoplaza.tv

Bertso saio bereziak, eta oso earrak portzierto, jartzen hasi geanez, eta aurreko puske hoietan bi maixu azaltzen baziren, hona hemen bi maixu haundiek batera (eta oso batera) botatako bertsoa Era horretan aprobetxatzen det sarean dagoen beste bertsogune baten proposamena egiteko. Gurean denak jarri ezin ditugunez hemen bertsoplaza.tv ko aukera berria. Egunerokotasunean oinarritzen bada ere, (asteko bertso saioak [...]  2008/04/10 - 19:57:01

Sarasua maixua

Lehengo astean gure txapeldun haundiaren bideo bat jarri bagenuen, oraingo honetan Jon Sarasua maixuaren bertsokanta batekin gatoz. Berau orain dela urtebete grabatutakoa da Gu Ta Gutarrak taldeak Arrasaten eman zuen kontzertuan. Sarasua gonbidatu zuten kontzertura eta ez zitzaien damutu, ez horratio!!! Azken urteetan, zoritxarrez, plazaz plazako jardunetik at egonik, bere jarraitzaile garenok horrelako harribitxiekin [...]  2008/04/09 - 19:52:03

Txapelduna segidillan

Neoastook azken bolada honetan gure bloga ahaztu xamarrik eduki dugula kontuan hartuta, berriro hasi nahi genuke bertsoaren eta bertsozaleon zirrikituak astinduz. Horretarako, zer egokiagoa Iņigok tontokaletik testuinguru ezin hobeagoan (larunbat iluntzean, txikiteoan, nun bestela?!) emandako aholkuak jarraitzea baino; bertsoaren sekretutxoak txintxarrisferan zehar zabaltzea proposatu zigun. Lehen ikasgai bezela hemen Andoni Egaņak segidilla doinu kubatarrean egin zuen [...]  2008/04/04 - 13:28:03

Egunkaria aurrera!

Bost urte egunkaria itxi zutela, itxi zigutela. Guardia Zibilak, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, Euskaldunon Egunkaria itxita, bertako kideak , bultzatzaileak atxilotuta, torturak . Gogoratu nahi ez genukeen baina gogoratu beharreko eguna. Orduko bertsoak ekartzea okurritu zait. Bertsozale Elkarteak argitaratu eta banatu zituen salaketa eta elkartasuna adierazteko. Izenik gabe argitaratu ziren baina oso oker ez banago Jon Sarasuarenak dira, [...]  2008/02/20 - 15:23:23