Kevin Heredia

Hor al hago, Kevin?

ARGIA ALDIZKARIAN ELKARRIZKETATU NAUTE

Zuek zarete kartzela batean zaudetenak, ez ni Unai Brea Kamioi-gidari ijitoa. Literaturaz idazten du astero Berrian, sekula autograforik sinatu ez duen honek. Non zinen 2007ko iraila aitzin? Prentsako orrialdeetatik kanpo. Alegia, ia-ia ezereza dei diezaiokegun eremu batean, informazioaren ilunpean, munduaren %95a bezala. Langilea, euskalduna, literaturan aditua. Ijitoez neukan estereotipoa hautsi didazu! Ba ohitu beharko duzu makurtzen eta zatiak biltzen, ze estereotipoak [...]  2009/07/31 - 00:54:03

HITZ EGIN BEHAR DUGU

Esan zidan Maribelek. Listo, pentsatu nuen nik, akabo itsasertzeko paseoak, fini ilunabarrak. Bukatu dira ebakuntza-gelako zirriak, Vicodin bidaiak, esku-ohe lasterketa klandestinoak. Adio amodioa. Aurpegian ikusi zidan: «ez, mozolo, hiru aste eman dizkidate ospitalean; nora joango garen hitz egin behar dugu». Ufa. Hau lasaitua. Abuztuko hodeirik ez zerumugan. Izan zitekeen Castro Urdiales, edo Apatamonasterio, baina Menorca [...]  2009/07/28 - 19:33:03

EGIN KONTU

Hilabeteak hemen liburuak aipatzen: nobelatzarrak, poemak, antzerki-saioak Batzuetan nire grinak bultzatuta, beste zenbaitetan besteren (Maribelen, Armijoren) laguntzari esker. Inoiz irakurtzearen kontrako argudioez mintzo izan naiz halaber, baina betiere irakurritako liburu bati edo besteren bati buruz berbetan. Nire zutabea, finean, ez dakit ez ote den irakurtzearen apologia. Izenburua ere halakoxea du, Irakurlearenak. Aste honetan nire buruari [...]  2009/07/14 - 11:59:02

LUCKY

Urezko denboraz idatzi nuen lehengoan, baina sargori honekin garagardozkoa bihurtzen ari zait. Hain zuzen ere, hirugarren kaña husten ari naiz Losadaren esperoan, eta badirudi laugarren bat ere beharko dudala. Itzulpenekin nenbilenean kexu zen, ez nintzela zulotik irteten, aitontzen ari nintzela. Langabeziara itzuli naizen honetan, ordea, ez dut lortzen lagunarekin ganorazko hitzordu bat finkatzea, ezta gitarrarekin [...]  2009/07/06 - 14:26:02

UREZKO DENBORA

Maite kontuak ekarri nahi dizkizuet asteon hona. Ez, aitzitik, Maribel, erretxindu egin baitzait, antza: anonimotasuna exijitu dit, ez duela gurea publiko egiterik nahi. Joan omen zaiola inor, eztarriko min txatxuren baten aitzakian, ea bera ote den Kevin Herediaren zera, galdezka. Ez nuen sekula imajinatuko zutabe honek oihartzun hori izan zezakeenik. Baina bai, ni ere gerarazi [...]  2009/06/29 - 22:25:05

LITERATURZALEAK

Esaldi arrunta ematen zuen, baina eman dit zer pentsatua Maribelek joan den astean aipatu zuen zerbaitek. Zehazki, «gustatzen zait literatura segitzen duen jendea ezagutzea» esaldiak. Astea hitz horiei bueltaka, eta ez dut ondorio garbirik atera. Gauez, ohea menestra bat, begiak bildu ezin, garuneko xomorroren batek jaurtitzen zidan itauna. «Eta hiri, Heredia, gustatzen al zaik?». Eta [...]  2009/06/22 - 08:32:06

MEDIKUARENEAN

Ia Berriako arduradunekin hitz egin behar izan dut aste honetan, zutabea ezin idatzi nenbilela eta. Astelehenean ondoezik ailegatu etxera eta halaxe egon naiz ia aste guztian, kalenturarekin. Aitor dut ez naizela oso mediku zalea, hilzorian ez bada nekez noala ni medikuarenera. Baina azkenean amore eman behar izan dut, batez ere Telleria jaunaren ekinaren aurrean. Bada, joan [...]  2009/06/17 - 19:54:07

KAPELAPEAN

Eskua kokotsean, ezerezari begira, kapela jantzita ikusten nauzu, goiko argazkian [oharra: Berria-ko zutabeetan agertzen den hori]. Baina ez naiz kapela kalean eramaten duten horietakoa. Etxean bakarrik egoten naiz kapelapean, irakurtzen-eta. Ez dago horretarako zergati berezirik, gustatzen zait eta kito. Jakina, ohitu egin naiz, eta orain kapelarik gabe ezin. Ohe-kontuetan ere, antzeko zerbait (baina hori, beste [...]  2009/06/08 - 06:56:05

DESERTUKO TRABESIA

Gertatu zait, Super Mario Benedetti finitzearekin bat, poesiari heldu diodala atzera. Boladak izaten dira. Halako maitasun-gorroto bat, amodioa bainoago, amorrodioa. Besterik irakurtzen ez dudan garaiak ditudan legez, desertuko trabesia batera abiatzen zait poesia, noizean behin. Hemen aipatu izan dut inoiz poetarik, Philip Larkin, esaterako, Francis Ponge, beste batean, Wallace Stevens handia, noski. Beraz, ezin esan [...]  2009/05/31 - 18:07:06

SUPER MARIO

Nintendo bat etxerako eskatzea, hori hori asko eskatzea zen 12 urterekin. Asko eskatzea zen etxea bera, artean roulottean bizi ginen-eta; kilker-killer-ek ez ziguten lo egiten uzten udan; neguan, itoginetatik sartzen zitzaigun euritan dutxatzen ginen. Baina Nintendoaz ari nahi dut. Eduki ez nuen Nintendoaz. Eskolakoren batek etxera gonbidatzen ninduenean baino ikusten ez nuen Nintendoaz. Eta Nintendoaz [...]  2009/05/25 - 11:29:06