Kondaira -- Artikuluak

Kondaira aldizkariko azken berriak.

Historia eta fikzioa: Karlomagno Euskal Herrian VIII-IX. mendeetan / Ikerketa berriak Euskal Herriko historian: metodologia aitzindariak eta berrikuntza historiografikoak

 2008/01/11 - 01:19:12

Trantsizioa Euskal Herrian: zapalkuntza frankistatik Estatutuaren onarpenera (1975-1979)

Trantsizioak aldaketa ugari eta sakonak eragin zituen Hego Euskal Herrian, eta Espainiar Estatuan oro har. Lan honetan urte horietan Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan gertatutako prozesu nagusiak azaltzen dira, batez ere, irizpide politikoa jarraituz. Pluralismo politikoan, ETAren paperean, aurre-autonomian, Gernikako Estatutuan, Nafarroaren bazterketan eta beste hainbat gaietan sakontzea izan da helburu.  2007/12/19 - 02:55:18

El mundo alemán de Einstein

 2007/11/06 - 09:07:12

Uncommon People: Resistance, Rebelion and Jazz

 2007/11/06 - 09:07:11

La Revolución Norteamericana

 2007/11/06 - 09:07:11

Orientalismoa XIX. mendean: Ekialdea mendebaldetik

Napoleonek Egipton hasitako konkistekin europarren ekialderanzko joera hasi zen. Fenonemo honek agerpen estetiko bat izan zuen: orientalismoa. Artearen historiatik abiatuz, europarrek Ekialdeaz sortu zituzten irudiak eta ikuspegiak aztertzen ditu artikulu honek, hiru korronte bereiziz: XIX. mende hasierako "Napoleonismoa", XIX erdialdeko "Orientalismo idealizatua", eta azkenik erromantikoek landu zuten "Orientalismo errealista".  2007/11/06 - 09:07:10

‘Revista de las Provincias Euskaras’ (1878-1881): Euskal Pizkundeko aldizkari bat Gasteiz eta Madril artean

Ezaguna da 1876 urteko Foruen galerak pizkunde euskaltzalea eragin zuela: Iruñeko Arturo Campion eta ‘Revista Euskara’, edo Donostiako Jose Manterola eta bere ‘Euskal-Erria’ aldizkaria loraldi horren protagonista ospetsuenetakoak izan ziren. Ez da hain ezaguna, ordea, pizkunde horrek Araban ere izan zuela agerpenik. Artikulu honetan Gasteizen sortutako ‘Revista de las Provincias Euskaras’ aldizkaria aztertu da (1878-1881). Publikazio hau Fermin Herran arabar idazle eta mezenas masoiak sortu zuen eta bertan Seiurteko Demokratikotik zetorren Gasteizko kultur giroa eta foru abolizio osteko euskaltzaletasuna uztartu ziren. Artikuluak, beraz, aldizkariaren analisia eskaintzen du, bere kolaboratzaileak, edukiak, errezepzioa eta Gasteiztik Madrilera eginiko ibilbidea arakatuz.  2007/11/06 - 09:07:10

Euskarazko historiografia (I): aurrekariak eta lehen pausoak (XVI-XIX mendeak)

Artikulu honetan euskarazko historiografiaren hastapenak aztertzen dira. Horretarako XVI. mendean hasi zen euskarazko prosa idatziaren ildoari segitu zaio XIX. mendera arte, haren baitan historia generoko lanik egin ote zen ikertuz. Era horretara zenbait aitzindari xume aurkitu dira: Etxeberri Sarakoa, Egiategi, Iztueta, Hiribarren, etab. Eta haien produkzioaren testuinguru soziokulturala eta mugapenak azaltzeko saioa egin da.  2007/11/06 - 09:07:09

1929ko Depresioak eta New Deal-ak argazkilaritzan izandako eragina

Artikulu honetan 1929ko Depresio ekonomikoak AEBko argazkigintzan izan zuen eragina aztertzen da. Horretarako, lehenik, krisiaren ezaugarri ekonomiko, sozial eta politikoak aipatzen dira, arreta berezia eskainiz depresioa gainditzeko asmoz Roosevelt presidenteak garatu zuen New Deal politikari. Ondoren, New Deal politikaren testuinguruan, 1935-1944 urteen artea, gizarte errealitatea islatzeko asmoz administrazioak kontratatu zituen argazkilari batzuren lanak aztertzen dira, bereziki Walter Evans, Jack Delano, Ben Sahn eta Dorothy Lange-renak. Hola artea, eta zehazki argazkilaritzak, garaiko errealitatearekin duen harremana ikusten da; ez soilik une historikoa islatuz, baita kontzientziazio eta propaganda elementu gisa garaiko errealitatean eraginez.  2007/11/06 - 09:07:09

Gozogintza Gasteizen XVIII. mendean

Gozogintzaren historia orokorretik abiatuz, jarduera honek XVIII. mendeko Gasteizen izan zuen agerpena lantzen du artikulu honek. Lehenik Europako eta Euskal Herriko elikadurak izandako bilakaera eta eboluzioa aztertzen da, bereziki Aro Berriko eraldaketei arreta eskainiz (Amerikatiko eta Asiatik heldutako produktu berriak, etab). Ondoren Gasteizko gozogintzan ziharduen gremio boteretsuaren gorabeherak ikertzen dira.  2007/11/06 - 09:07:09