Josu Leokanne

Demokrazia eta independentzia, arrautza eta oiloa

 2011/05/03 - 13:47:02

Alkatia jubilatuei: "jubiletxea handituko dugu, Alkate jarraitzen baldin badut"

 2011/02/23 - 17:51:16

Legea eskuan, onerako eta txarrerako

Legalizazioa eta ilegalizazioa. Aldarri politikoak dira, eta erabaki politikoak dira lege horiek sortzea. Baina legea betetzea ezin da izan erabaki politikoa. Legea bete, besterik ez da geratzen. Gustatu ala ez. Alderdi Politikoen legeak ( ekainaren 27ko 6/2002 Lege Organikoa ) honako azalpena dakar, lege aldaketaren lehenengo arrazoi gisa: El objetivo es garantizar el funcionamiento del sistema democrático y las libertades esenciales de los ciudadanos, impidiendo que un partido político pueda, de forma reiterada y grave, atentar contra ese régimen democrático de libertades, justificar el racismo y la xenofobia o apoyar políticamente la violencia y las actividades de bandas terroristas. Especialmente si se tiene en cuenta que, por razón de la actividad del terrorismo, resulta indispensable identificar y diferenciar con toda nitidez aquellas organizaciones que defienden y promueven sus ideas y programas, cualesquiera que éstas sean, incluso aquellas que pretenden revisar el propio marco institucional, con un respeto escrupuloso de los métodos y principios democráticos, de aquellas otras que sustentan su acción política en la connivencia con la violencia, el terror, la discriminación, la exclusión y la violación de los derechos y de las libertades. Alegia, argi desberdintzea : - Metodo eta printzipio guztiz demokratikoak erabiltzen dituzten alderdiak , nahiz eta marko instituzionala berrikusteko helburua izan - Bere ekintza politikoa gauzatzeko, honakoekin ados dauden edo honakoen aurrean ezikusiarena egiten duten alderdiak: indarkeria, izua, diskriminazioa, bazterkeria, eskubideen eta askatasunen urraketa. Sortu alderdiak printzipio horiek betetzen ditu Sortu alderdiak lehenengo alderdi-motan egoteko bokazio argia adierazi du: - Indarkeria oro errefusatu, ETArena barne. - Kide batek indarkeria errefusatuko ez balu, alderdiaren Estatutuen kontra arituko litzateke, eta hortaz, alderditik kanporatua izan liteke Badirudi, beraz, legearen borondatearekin betetzen duela Sortuk. Utzi daiteke Sortu legez kanpo? Sortu alderdiak indarkeriarekin loturarik duela frogatu daitekeen unean , orduan bakarrik utzi lezake epaileak alderdia legez kanpo, eta une honetan aurkakoa egiten ari dela dirudi. Lege Organiko horren 3. kapituluan zehazten denez, honako kasuetan litzateke: - Zilegi ez diren elkarteak, Kode Penalean tipifikatutako suposizioetan oinarrituta - Modu jarraituan, behin eta berriro eta larriki urratzen dituenean barne-estruktura baten eta funtzionamendu demokratikoen betekizuna Lege Organiko honen 7 eta 8 artikuluetan aurreikusitako moduan. - Behin eta berriro eta modu larrian urratzen dituenean printzipio demokratikoak, edo L.O. horren II. kapituluko 9. artikuluan aipatutako jarreren bidez saiatzen denean sistema demokratikoa ezabatzea, printzipio demokratikoak urratzea edo askatasunen erregimena hondatzea. Alderdiaren ekintzari buruz hitz egiten du 9. artikuluak. Artikulu horren 2. puntuan zehazten dira zeintzuk diren " sistema demokratikoa ezabatzea, printzipio demokratikoak urratzea edo askatasunen erregimena hondatzea " helburu duten jokabideak: - Oinarrizko eskubide eta askatasunak urratzea ; sustatuz, justifikatuz edo errugabetuz honako bietako bat: - 1 pertsonen bizitzaren edo segurtasunaren kontrako atentatuak - eta 2 bazterkeria edo jazarpena honako arrazoietako batengatik: ideologia, erlijioa edo sinismena, arraza, sexua edo sexu-joera. - Indarkeria sustatu, erraztu edo legitimatu helburu politikoak lortzeko edo demokraziarentzako, pluraltasunarentzako eta askatasun politikoentzako beharrezko baldintzak desagertarazteko. - Erakunde terroristen ekintza osatu eta politikoki babestu ordena konstituzionala asaldatzeko edo bake publikoa larriki senetik ateratzeko, beldur klima batean menperatzeko asmoarekin hauetako bat: botere publikoak, pertsona jakin batzuk, gizarteko taldeak edo biztanleria orokorra; edo indarkeria terroristaren eta beldurraren efektuak biderkatzen laguntzea. Eta 9. artikuluaren 3. puntuan, aurreko hiru puntuko definizioa zehazten du 9 azpiataletan: - Dar apoyo político expreso o tácito al terrorismo, legitimando las acciones terroristas para la consecución de fines políticos al margen de los cauces pacíficos y democráticos, o exculpando y minimizando su significado y la violación de derechos fundamentales que comporta. - Acompañar la acción de la violencia con programas y actuaciones que fomentan una cultura de enfrentamiento y confrontación civil ligada a la actividad de los terroristas, o que persiguen intimidar, hacer desistir, neutralizar o aislar socialmente a quienes se oponen a la misma, haciéndoles vivir cotidianamente en un ambiente de coacción, miedo, exclusión o privación básica de las libertades y, en particular, de la libertad para opinar y para participar libre y democráticamente en los asuntos públicos. - Incluir regularmente en sus órganos directivos o en sus listas electorales personas condenadas por delitos de terrorismo que no hayan rechazado públicamente los fines y los medios terroristas, o mantener un amplio número de sus afiliados doble militancia en organizaciones o entidades vinculadas a un grupo terrorista o violento, salvo que hayan adoptado medidas disciplinarias contra éstos conducentes a su expulsión. - Utilizar como instrumentos de la actividad del partido, conjuntamente con los propios o en sustitución de los mismos, símbolos, mensajes o elementos que representen o se identifiquen con el terrorismo o la violencia y con las conductas asociadas al mismo. - Ceder, en favor de los terroristas o de quienes colaboran con ellos, los derechos y prerrogativas que el ordenamiento, y concretamente la legislación electoral, conceden a los partidos políticos. - Colaborar habitualmente con entidades o grupos que actúen de forma sistemática de acuerdo con una organización terrorista o violenta, o que amparan o apoyan al terrorismo o a los terroristas. - Apoyar desde las instituciones en las que se gobierna, con medidas administrativas, económicas o de cualquier otro orden, a las entidades mencionadas en el párrafo anterior. - Promover, dar cobertura o participar en actividades que tengan por objeto recompensar, homenajear o distinguir las acciones terroristas o violentas o a quienes las cometen o colaboran con las mismas. - Dar cobertura a las acciones de desorden, intimidación o coacción social vinculadas al terrorismo o la violencia. Egia esateko, ez ditut irakurri Sorturen Estatutuak ( PDF batean daude Garan ), baina bai adierazpen politikoak, eta ez dirudi Alderdi Politikoen Legea urratzen dutenik inondik ere . Horretara, edo Sortu onartzen dute, edo Alderdien Legea aldatu besterik ez da geratzen. Zergatik eramango du Gobernuak eta Ministeritza Fiskalak epailearen aurrera? Alderdi bat legez kanpo uzteko prozedura Alderdien Lege Organikoaren 11. artikuluan zehazten da: - Gobernuak eta Ministeritza Fiskalak egin dezakete eskaera epaileen aurrean - Kongresuak edota Senatuak erabaki dezate Gobernuak eskaera egin behar izatea. Aurretik esan dudana lojikaz eta zentzuz legea irakurrita ikusten dudana da, zintzotasun osoz eta nire iritzia albo batera utziz. Honako hau berriz, nire suposizioa da, eta irakurketa politikoa. Espainiako Gobernua egoera politiko larriago batean egongo litzateke eskaera hori bere borondatez egin beharrean, Kongresuak edo Senatuak behartuta egingo balu. Alderdi Sozialistak Gobernua izan arren, Senatuan PP da alderdi indartsuena ( 262 senataritik 122 ). Horretara, inteligentea iruditzen zait PSOEren egoeran badaezpada epaileen aurrera eramatea. Nik uste zaila daukatela egoera berri honen aurrean Sortu legez kanpo uztea, baina epaileen aurrera eraman beste erremediorik ez duela Espainiako Gobernuak, epaileek esan dezaten Sortu legezkoa den ala ez. Bestela, PPk behartuko du Gobernua, eta Gobernuak epaileengana jo beste erremediorik ez du izango. Hala bada, espainiar gizartearen aurrean justifikazio zaila izango du PSOEk, eta oso erraz esan ahal izango du PPk horrelako zerbait: " PSOEk legeztatu nahi izan du Batasuna, epaileen aurrera joan da baina guk exijitu diogulako, bestela ez ziren joango ". "Los mismos perros con distinto collar" Zenbait politikari esaten ari dira ez direla fidatzen, " betiko txakur berberak " direla. Jakin badakigu, guztiok, Sortu eta legez kanpo utzitako Ezker Abertzalea esparru politiko berberaren ordezkari direla. Baina Ezker Abertzaleak egin du espainiar Estatuak exijitu diona, baita Batasuna erakundeetatik kanpo uzteko sortutako legea betez. Fraga txakur bera zen Francorekin eta Zuzenbide Estatuarekin. Baina onartu egin zituen ustezko Zuzenbidearen Estatuaren joko-arauak, eta horixe bera egin du Ezker Abertzaleak. Zein da, bada, arazoa??? Alderdien legearen alde mintzatu gabe -ez bainaiz horren aldarririk egiten, argi gera bedi- soluzio estratejiko bakarra ikusten dut espainiar Estatuarentzat: legea urratzen den momentuan erakundeetatik kanporatzeko erramintak sortu ditzala, Eusko Legebiltzarrean izan zuen EHAKren kasua errepika ez dadin. Horrek izan dezake zentzurik juridikoki, baina Sorturi legez eratzen ez uzteak ez du ez hanka ez buru, legea eskuan hartuta. Ikuspuntu politiko demokratiko batetik zaila da ulertzen Alderdien Legea. Baina ikuspuntu juridikotik ezinezkoa da azaltzea Sortu legez kanpo uztea. Horregatik, ilegalizazioaren aldeko aldarri guztiak, politikoak dira goitik behera: " los mismos perros con distinto collar " beharrean, ea nor den gai arrazoi juridiko bat emateko, Sortu legez kanpo uzteko. Intereconomiako hizlariak ez dirudi eztabaida horretan sartu nahi dutenik.  2011/02/10 - 18:35:11

Ergelkeri feministak parekidetasunaren defentsan

Parekidetasunaren alde nago, ez naiz feminista (zerbait izatekotan, maskulinista) eta ez daukat feminismoaz hitz egin beharrik parekidetasuna defendatzeko. Ez zaizkit gustatzen "gizonei" bidalitako mezuak, eta horri erantzunez idatzi dut hau. Sekula eztabaidatu behar izan dut niri ez zaidalako tokatzen sukaldean aritzea, erosketetan joatea edo harrikoa egitea, gizon jaio nintzelako. Ez zidaten gimnasia erritmikoko ikastaro batean parte hartzen utzi nesken gauza zelako. Eta gainera kontu hauekin oraindik ere barre egingo didate lagunek. Aspertu xamar nago feminismoaren diskurtso hedatuenarekin. Aspertu xamar, gauzak normaltzeko, "Emakumearen mahaia" eta Andretxea bezalako anormalkeriak egiten direlako herriz herri, eta ematen duelako gainera horrelako ekimenak txalotu behar ditugula parekidetasunaren mesedetan. Nola hurbilduko gara gizonak "Emakumearen Mahaia" deituriko erakunde batera? Ez al dugu ba, horrelakoen defentsarekin, parekidetasuna emakumeen kontu bihurtu? Baiezkoan nago. Imaginatzen du inork "Gizonaren mahaia" Udal baten diruz eta ekimenez antolatuta? Hori bai, "Emakumearen mahaia" delako horrek bat egiten dut LGTB harrotasunaren egunarekin . Mingarria zait, injustiziak bi aldeetan eman eta ematen direlako. Biolentziaren errepresentazioa genero maskulinotik etorri da, eta horregatik parekidetasunez bizi nahi dugun gizonok guri ez dagokigun karga horri egin behar diogu aurre. Aski da.  2010/11/25 - 23:29:03

Propina, zerbitzari batzuek merezi gabe espero duten hori

Egunero joaten naiz tabernara kafea hartzera. Bat, bi edo hiru kafe egunean, ba urtean ez dut jakin nahi zenbat diru xahutzen dudan ditxosozko kafean. Eta gainera propina utzi? Ba, esfortzatu beharko da zerbitzaria... Jakin badakit bizio tontoa dela, etxean eta lanean doan hartu dezakedala kafea amaren edo enpresaren poltsikotik, baina gustora hartzen dut tabernako kafea bazkalostean. Eta ez da merkea. Tabernariari zentimo gutxi batzuk kostatzen zaio nire kafea. Hori ere badakit. Kafe hutsa izotzarekin, gehienetan. Eta izotza ere kobratu egiten dizute toki askotan, dagoeneko kostuaren gainetik margen handiarekin jarritako kafearen prezioari erantsita. Eta hala ere, kafeak eta kafeak, astelehenetik ostiralera egunero bat, minimo. Egoeraren arabera, 5 dira guztira zikindutako ur apur baten truke nire poltsikoa husten didaten Eibarko tabernak. Kafe hobea batzutan, okerragoa besteetan; izotza doan batzuetan, 10 zentimo beste batzuetan. Merkeena kafe hutsa, 1,10 euro, eta ebakia izotzarekin garestiena, 1,30 euro. Horixe kostatzen zaigu kafea, Zapaterok 80 zentimo balio duela uste badu ere. Eta nire bizioa prezio horretan ordaintzeko prest nago, garestia iruditzen bazait ere. Ez naiz propinazalea. Berdin zait protokoloak %2ko propina gomendatzea Espainian , eta hori ez da ezer Estatu Batuetako %15 eta %20 arteko derrigorrezko propinaren ondoan. Protokoloari jaramon egingo banio, kafearen %2ko propina hori 2,5 zentimokoa litzateke, eta hori uztea lotsagarria denez, 5 edo 10 zentimoko txanpona utziko nuke. Horretara, 50 bat euro urtero kafeen propinetan . Propina uzten dut batzutan, subkonzienteak horretara bultzatzen nauenean. Eta, subkonzienteak horretara bultzatzeko, ohartu gabeko kondizio batzuk ematen dira. Adibidez, konfesatuko dut: taberna batean komun oso garbia (etxekoa baino garbiagoa behar du) ikusten baldin badut, ba propina uzteko gogoa sartzen zait, tratu eta produktu ona jasotzen baldin badut. Alegia: komun inpekablea + kafe ederra + tratu bikaina = propina jasotzeko aukera (aukera, besterik ez) Toki batzuetan kanbioak platertxoan jartzen dizkizute, eta horrek nolabait bultzatzen zaitu kanbioak uztera. Baina normalean, toki horietan, saiatzen dira tratu selektoa ematen, dena oso garbi eukitzen... Kafe eskasa motel atera eta kanbioak platertxoan ateratzen dizkidanak nekez jasoko du nire poltsikotik propina bat, are gehiago, kafe katilua jarri didan platertxo horretan lehenago 3 euli ibili direla ikusi dudanean. Eta are gutxiago lortuko du nire propina, horretara uztera bultzatu nahian, 20 zentimoko bi txanpon eta 5 zentimoko 8 txanpon eman dizkidan zerbitzariak. Zerbitzariak hori egiteko lotsarik ez baldin badu, nik ere ez daukat lotsarik platertxotik 10 txanpon horiek banan bana hartu eta nire karterara eramateko. Kamarerari urduri jartzeko astiro-astiro egiteko gogoa ematen dit gainera, eta katxondo jartzen nau pentsatzeak kamarera hor dagoela begira, urduri, bere estrategiak funtzionatuko duelako esperantzaz, txanpon baten zain. Propina ez da eskatzen, ez zuzenean ez zeharka. Propina jasotzeko ekintzen bidezko argudioak behar dira. Propina lortu egin behar da. Eta horretarako lan ondo egin behar da, bezeroak espero duena baino hobeto , gainera.  2010/10/08 - 03:09:04

Sozialistek aldarrikatutako flexibilitatea ez da ageri halakorik eskatzen zaienean

 2010/09/28 - 03:57:06

12 urteko mutilek kanpaiak jotzen dituzte

Valentziako guraso batzuen kexa irakurri dut, bere seme-alabei sexuari buruzko zenbait galdera egin dizkietelako, institutu bereko DBHko 4. mailako ikasleen lan baterako. Bada garaia tabuak apurtzeko. 12 urteko neska-mutilek badakite... - Zer den paja bat egitea . - Zer den txortan egitea. - Zertan dantzan sexu anala. - Emakumeek hilerokoa izaten dutela. Eta gainera, adin horretako genienek, kanpaijotzea praktikatu ere egiten dute. Edo duela 10 urte gauza arrunta zen (niretzat) behintzat. DBH osoan zehar, Eibarko La Salle ikastetxean, sexologia irakasgaia eman genuen. Notarik gabe, beste barik, gure hezkuntzarako garrantzitsua zelakoan. Eta gure zalantza guztiak azaleratzeko aukera izaten genuen. Buruan sartu zizkiguten ideia-zabor guzti hori kanporatzeko aukera. Eta sexuaz naturaltasunez hitz egiten irakatsi zigun Ernesto Gomez irakasleak. Edo saiakera egin zuen, behintzat. Eta nik, eskertu egiten diot. Valentziako 4. DBHko ikasle batzuek inkesta bat egin dute , horrelako galderei erantzuteko asmoz: - Non egin dute amodioa gehiagotan. - Non jo dituzte kanpaiak gehien. - Sekula popatik eman edo jaso duten. - Ea zergatik beltzek zakila handiagoa duten. - Zergatik emakumeei umorea aldatzen zaien hilerokoa dutenean. Guraso batzuk kexatu egin dira. Ikastetxeko zuzendaritzak, ikasle-talde horren inkesta kendu ondoren, Hezkuntza sailarekin jarri da harremanetan eta honek neurriak ('cartas en el asunto') hartuko dituela esan du. Guraso hauek uste dute bere seme-alabek gauza guzti horiek zer diren ez dakitela, ala? Ikastetxe honek hobe luke bere ikasleei sexuaz lasai hitz egiten irakastea, ea horrela hain inkesta inozoak planteatzeko beharra sentitzen ez duten. Baina badirudi, hori baino, bide errepresiboek berriro ere hezkuntza-beharren gainetik jarriko dituztela hezkuntza arduradunek. 'Así va el país'. 2009ko maiatzean idatzia, ez dakit zergatik gaur arte publikatu gabea.  2010/09/22 - 04:25:20

 2010/08/13 - 07:18:05

Denborak jarriko du EA bere tokian

2007ko uztaila zen eta egin berri zuten PSOEk eta EAk Udal legegintzaldiko akordioa. Mertxe Garate zen EAren aurpegi publikoa, eta EAko gazte batzuekin berriketan jardun nuen gau osoa akordio honen inguruan eztabaidan. EAko gazte horientzat ez dira hiru urte hauek alferrik joan. Gehiengo absolutua eskuratu zuen PSOEk Eibarren 2007ko Udal hauteskundeetan: 21 zinegotzitik 11. Iñaki Arriola zen orduan Alkate, eta hark ez zuen bakarrik gobernatu nahi izan. Arrazoiak arrazoi, hiru akordio lortu zituen, eta horietatik lehenengoa izan zen Eusko Alkartasuna. Sanjuanak pasa zirenerako adostuta zuten guztia, baina uztailean eman zuten ezagutzera akordioa. Eusko Alkartasunako hiru gazterekin iritzi trukaketa izan nuen, gau ia oso batez. Eta, hitzarmena irakurri gabe, honako balorazioa egin nien: 1 - Uste dut ona izango dela herriarentzat , dinamika batzuk aldatzea lortzen baduzue; 2 - uste dut errendimendua atera dezakeela EAk , bere txikitasunetik gauzak egiteko ahalmena erakusten badu; 3 - eta batez ere, uste dut la ostia dela PSOErentzat . EAko gazte horiek ez zeuden ados , eta argumentu batzuk eman zizkidaten. - EAren programaren %80a onartu zuen PSOEk. - Industria eta merkataritza kartera lortu zuten, gai indartsua Eibarren. Gainera, konfidantza itsua zuten euren lehenengo zinegotzian: Mertxe Garate. Gogoan dut nola 2007ko maiatza partean pintadak agertu ziren Eibarko kaleetan: Mertxe alkate! Eusko Alkartasunako gazteak ari ziren ordurako EArenak propio ez diren dinamikak hartzen, baina batasun giroa antzematen zen Udal politikak zehazteko garaian. Gazte Abertzaleak taldekoen babesa zuen Mertxe Garatek. Politika orokorraz ere hitz egin genuen. Ibarretxe Plana ez zela sekula egin izan Jaurlaritzan EA egon izan ez balitz. EAJ eta EA elkarrekin zeuden orduan Legebiltzarrean, 2005ean Ibarretxe buru zutela koalizioan aurkeztu ondoren. 2007ko hauteskunde horietan koalizioa alde batera uztea erabaki zuen EAk Udal eta Foru hauteskundeetarako, eta horretaz jardun genuen. Nik ez dut Eusko Alkartasuna politika egiten bakarrik ikusten. Atomizatua dago abertzaletasuna, eta nire ustez bi aukera egon beharko dute: Ezker Abertzalea eta EAJ . Kitto, ez da egongo besterik. Eta hor bilatu beharko du EAk bere etorkizuna... EAko gazteak ez zeuden ados. Hauteskundeetara bakarrik aurkeztu beharra zutela, erakusteko zein indar izan zezakeen EAk, benetan EAJren politikan eragiteko indarra izan zezan. "Josu, denborak jarriko du bakoitza bere tokian". Udal legegintzaldian zehar aldaketa gutxi nabaritu dut nik Udalaren lan dinamiketan, 2007ko uda hartan espero nezakeen haize berririk ez da egon gure herrian. Are gehiago: areagotu egin dira bronkak han eta hemen (Txonta, Erisono, Errebal...). Baina EAko gazteek jarraitzen zuten EAren jarduna defendatzen ... 2009ko uda iritsi zen arte. EAko asko eta askok alderdia utzi eta Alkarbide sortu zuten , gero Hamaikabat izango zena. Eta tartean zeuden Eibarko bi zinegotziak. Hitz politik ez dute izan harrezkero Mertxe Garaterentzat. Bere jardun politikoa kritikatzeaz gain, akusazio pertsonal gogorretan sartu dira EAkoak komunikabideen bitartez. "Ante la incultura que nos regala dicha concejala con su testimonio, propio de una persona sin personalidad y que se deja llevar por los intereses que toda la ciudad de Eibar conoce, tras más de diecinueve años en dicho Ayuntamiento sin proyección alguna más que la de seguir hasta su jubilación." La Mirilla (El Diario Vasco) Hamaikabatek jarraitzen du Eusko Alkartasunaren 2007ko hauteskunde programa bete nahian, eta Eusko Alkartasunak Udalaren jarduna kritikatu besterik ez du. Orain bai, Errebalen beste batzuk duela bi urte t'erditik kritikatzen duguna kritikatzen dute eurek ere bai. Mertxe Garate 19 urtez izan baldin bada zinegotzi, horietatik 16 Eusko Alkartasunaren izenean izan da. Eta gogoan dut nola 2007ko uztail hartan Mertxerentzat txaloak besterik ez zituzten gaur egun Eusko Alkartasunan jarraitzen dutenek. Ez du zinegotzirik EAk Eibarko Udalean, eta ez dut uste lortuko duenik 2011an . Legez kanpo dagoen ezker abertzaleak sekula aurkezteko aukera baldin badu, agian EAkoak hor integratuta joango dira, eta orduan itzuliko dira Udaletxera. Legebiltzarrean 75 legebiltzarkidetik bakarra dauka EAk, eta ikusiko dugu zer izango duen etorkizunean. Denborak jarriko du bakoitza bere tokian, esan zidaten duela 3 urte EAko gazte hauek. Eta bai, hori uste dut nik ere.  2010/07/29 - 08:17:04

2009ko hauteskundeetako emaitzak errepikatuko balira 2011an

 2010/07/27 - 08:24:06

Nabigatu euskaraz