Lardaxkan, Astigarretatik.
goierri beasain astigarreta
Anormalak Beasaingo festetan.
Bart gauean, Beasaingo festetako bigarren ostiralean hartutako irudiak dira azpikaldean dituzuenak. Kalitatea infamea, badakit, baina argazki kamararen bideo funtzioak ez du gehiagorako ematen Bideo sekuentzia eta argazkia Beasaingo Zaldizurreta kalearen atzekaldean hartuak dira, Aldaxka tabernaren aldamenean dauden kontenedoreetan. Bideo sekuentzian Eroskiko plastikozko gurdi bat txikitzeari ekiten diote baliente hauek. Argazkian aldiz, Eroskiko beste metalezko gurdi batekin azaltzen dira. Anormal koadrillea. Powered by b2evolution . 2008/05/12 - 09:02:05
Gipuzkoa Encounter 2.0: Back again.
Ba hori, Tolosako Usabal Kiroldegian Gipuzkoa Encounterraren bigarren edizioa ospatzen ari da ta iaz bezala aurten ere gure trastek dagoeneko ekarri ta instalatu ditugu. 1MB/s.ko kanutoarekin lehenengo gauza Windows-a eguneratzea eta Ubunturen Hardy Heron instalatzea. Powered by b2evolution . 2008/04/28 - 08:57:04
La fuerza de nuestros derechos. Azti, NSFW!!
2008/04/28 - 08:57:04
Txiste batzu
Tolosan ondo pasatzen ari gara ;-) Jarri baflek a tope. Powered by b2evolution . 2008/04/28 - 08:57:04
Goierriko Gatzaren 04 alea: Call for papers!
Goierriko Gatzaren jarraitzaileetako batzuk , Gatzak orain arte jarraitu duen linea editorialean zenbait aldaketa egiteko eskatu didate: Pito batzu sartzeko eskatu didate. Ta beltzak badira, hobeto Bilatzen jardun banaiz ere, Googlen gay edukieko orriak baino ez zaizkit agertzen. Eskarmentu gabekoa naizen seinale Beraz, mezu honen bitartez laguntza eskaera luzatzen dizuet Goierriko Gatzaren irakurleoi: Pito beltzak behar ditut. Alegiko beste alproja horrek eta Andoaingo Zuzenik Gabekoak pito beltzen faltan banago, neroni ateratzeko proposatu didate ta agian animatzen naiz. Bitartean Goierriko Gatzaren 4. alearekin uzten zaituztet, Irati dugu oraingoan portadan. Ta hemen ere .pdf formatoan. Salidorr@s! Powered by b2evolution . 2008/04/21 - 08:54:02
My Girlfriend's Girlfriend
A ze oroimenak! 1996. urtean Type O Negative taldeak plazaratutako October Rust diskatik ateratako abesti baziloia . Garai haietan pedo jartzen nintzenean a tope entzuten nuen horietakoa. My girlfriend s girlfriend She s my girl too Her and me an her and she and me An uncrowded couple are we three Peter Steelek urte pare bat kartzelan bota ondoren berriro bildu dira eta Dead Again diska kaleratu dute. Euskal Herrira gerturatuko balira!! Powered by b2evolution . 2008/04/14 - 08:52:03
Goierriko Gatzaren 03 alea.
Goierriko Gatzaren ale berria kalean da jada. Datorren aste osorako badezute konsolagarri. Olatzen tatuajea hobeto ikusteko sakatu bere gainean. Powered by b2evolution . 2008/04/07 - 08:49:04
NATO Game Over
2008/03/31 - 08:47:12
Goierriko Gatzaren 02 alea.
Aurrekoan bezala, .pdf formatoan ere eskuragarri. Powered by b2evolution . 2008/03/31 - 08:47:12
Goierri Irratia: "Bardo de Orio" Irratia
Aste santuko opor egunak medio, irratia entzuten jardun naiz eta dialean irrati katea berri batekin topo egin dut: Goierri Irratia . Edo berau jotafuego lau egunetan entzun ondoren Bardo de Orio Irratia izen egokiagoa lukena. Tira, Benito Lertxundiren abesti uholdeaz haratago baditu dozena bat perla irrati berri honek musika estiloari erreparatzen badiogu: 80 hamarkako pop oso ona, The Smiths, The Cure, Housemartins, Mano Negra, Hertzainak, Kaxiano, Ruperren bat, Ramonesen besteren bat baina gaur egungo zein irratiretan entzun daiteke Lunaren Bobby Peru abestia?? Euskadi Gaztean, ez prexixamente. Gauza heavyagorik ez dezute entzungo. Ez, Sepultura ez dute jartzen. Porzierto, Housemartinsen CDak akatsa du edo zikina dezute, saltatu egiten baidu. Horrekin batera, irrati onek duen gauzarik hoberena, inongo esataririk ez dagoela da, musika besterik ez. Hala ere, goran luzatutako loturan dionaren arabera, txollo hau segituan amaituko dela dirudi. Astigarreta aldean 107FMan bikain entzuten da. Bizkaia maiteeee - Powered by b2evolution . 2008/03/31 - 08:47:09
