BAZKA

literatura dekoratiboa

Gizartearen eta literaturaren arteko harremanez hitz egingo dugu [Palermoko mahai-inguruan]. Hau da, eztabaidatuko dugu zer neurritan izan behar duen literaturak zibila, zer neurritan arduratu behar duen literaturak gizartearenak ere badiren auziez. Italian oso guri dago gai hau azkenaldian. Italian eta mundu osoan. ( ) Nire ustez, historiak erakusten du ezin dela ez arterik eta ez literaturarik [...]  2008/05/09 - 16:34:07

moztadea

Hogeitaka letrarekin, puntuarekin, komarekin eta beste pare bat ikurrekin ez dago miraririk egiterik. Ahoz esandakoa horren lanabes eskasekin papereratzeak sentsazio hori utzi dit, idaztearen moztasunarena, edo moztadearena. (Iñaki Segurola. Berria, 2008-04-29)  2008/04/29 - 09:45:08

merkatuaren legeak

Kontua da, jaunak, merkatuak legeak irauli egiten dituela, aldrebestu, zapuztu; hau da, txar dena on bihurtzen duela, efimero dena eterno, denborapasa huts dena goi-mailako. Dena homologatzen du, dena berdintzen, zentzu kritikoa eta bilaketaren xarma desegiten. Eta arrasto horietatik kanpora, badirudi ez dagoela ezer, basamortua eta marjinaltasuna baino. Eta hau ere egia da, noski. Baina non [...]  2008/04/28 - 15:42:02

likidazioak

Aurten ere, udaberriarekin, iristen hasi dira argitaletxeetako likidazioak euskal idazleen postontzietara, eta kontuan baldin badugu egileak liburu salduaren %10 jasotzen duela, hau da, kafe bat gutxi-asko liburu bakoitzeko, eta kontuan baldin badugu salmenten beheranzko joera, hortik segi dezakegu euskal idazleak ez duela irrika handiz espero postariaren etorrera, sarritan horri halako depresioak segitzen baitio. ( ) Esanguratsua [...]  2008/04/27 - 15:36:02

aldaketak eta berrikuntzak

Bere garaian ere editoreekin batera behar ziren aldaketak aztertu eta egin ziren. Euskadi Literatura sarien deialdi irizpideak eta baldintzak eurekin adostuta daude. 2008ko deialdia iazkoaren arabera egin da, baina hurrengoan berrikuntzak izango dira. Utikan manifestua bidezko iruditzen zait, hala ere, idazle eta itzultzaile gehienek balorazio positiboa egiten dute Euskadi Literatura sariei buruz, beharrezkoak ikusten dituzte. [...]  2008/04/21 - 15:05:05

irakurleei entzuten

Azkenaldian emandako hainbat hitzalditan, oso antzeko eskaera egin didate adin eta mota guztietako irakurzaleek: liburu biziak eta dinamikoak sortzea, mesedez. ( ) Horrek ematen du zer pentsatua. Idazleok beti gabiltza kexu, gutxi irakurtzen dela-eta: ez ote da noiz edo noiz ez diegula entzuten irakurleei? Zain ditugu eta! (Fernando Morillo. Nire uste harroan bloga, 2008-04-11)  2008/04/21 - 15:05:05

Myles Joyceren bigarren urkamena

Oier Guillan Ez dira hilabete asko pasa Irlandan egon nintzenetik. Dublinen lagun baten etxean ostatu hartu eta Belfastera ere joan ginen, ezinbestean, turismo politikoa egiteko xedea ezin ukaturik. Sinn Feinen dendan pegatina parea erosi, Bobby Sandsen poesia liburua, Picassoren Guernica jasotzen duen muralaren aurrean argazkia atera, Fidel eta Brigada Internazionalisten parean Eta etxera gustura. Edo. Zertan ari [...] 7d  2008/04/21 - 15:05:05

nolabait esateko

Hori ez da administrazioaren lana, epaimahaikideek hartutako erabakia izan da. ( ) Administrazioak idazkari lana egiten du, nolabait esateko. Hartzen diren erabakiak argitaratutako deialdiarekin bat datoz, baina administrazioak ez du besterik egiten eta epaimahaiak esaten badu hau gazte literaturan kontuan hartzekoa dela Epaimahaiaren epaiarekin batzuetan ados zatoz eta beste batzuetan ez. (Miren Azkarate, Eusko Jaurlaritzako Kultura [...]  2008/04/21 - 15:05:05

idaztearen plazera

Gaztelera txikitako hizkuntza dut, oinarrizkoa, eragiketa matematikoena, errezoarena, guztiz barneraturik dudan zerbait da ( ) Nik gozatu nahi nuen testu hori osatzen [La fiesta en la habitación de al lado] eta hein batean plazer horren barruan sartzen zen gazteleraz idaztea ( ) Gogoan dut azken aste hauetan Juan Luis Zabalak Joan Mari Torrealdairi egin dion elkarrizketa. Laguna [...]  2008/04/21 - 15:05:05

literatura marjinala

Euskal literaturan idazle asko dago, eta merkatuaren legea jarraituko bagenu, idazle asko sobran legoke. Badago batere saltzen ez duen idazle multzoa eta merkatuaren legearen kontrakoa da hori. Liburuak saltzen ez badira, arazoak sortzen ditu argitaletxeekin eta batez ere norberaren buruarekin. Hiruzpalau urte liburu bat idazten igaro eta gero, oihartzunik gabe pasatzen bada, injustua da. Baina, [...]  2008/04/21 - 15:05:05