Auggie
Iturriza Jauregia. Korreo 27. 20400 Tolosa.
Street style blogak
Interneten jendearen parteahartzea gero eta haundiagoa da edukiak gehitzeko garaian, duela urte batzutatik hona irakurle/ikusle soil izatetik irakurle/ikusle + idazle/sortzaile izatera pasa gara sarean. Gero eta errezagoa da edukiak gehitzea eta elkar-trukatzea sarean. Orain jendeak berak sortutako musika, argazkiak, marrazkiak, ideiak gero eta gehiago igotzen ditu sarera. Sarea informazioz josia dago, filtroak behar ditugu interesgarria [...] 2010/03/04 - 22:15:11
Religion Spring/Summer 2010
Hasi da Auggiera denboraldi berriko arropa iristen, tartean Religion etxekoak, bideo hontan agertzen den zenbait gauza salgai izango dugu Auggien. 2010/02/19 - 19:59:05
Nora Izagirre ETBko Errazu saioan
Atzo, igandea apirilak 5, Iban Garatek aurkezten duen Errazu saioa moda munduari eskeini zioten. Erreportaian Nora Izagirre atera zen. EITBri bere saioak webean jartzea kostatzen zaiola ikusita Nora ateratzen den bideo zatia ekarri dugu webera. 2010/02/19 - 14:04:05
Nora Izagirre Gaztezulo aldizkarian
Azkenaldian ez dugu ia posteatzen gure blogean, bueno bloga ireki genuenetik ez gara egunero idaztekoak sekula izan. Eta badirudi zerbait idazten dugun aldiro Nora Izagirre diseinatzailearekin duela zerikusia. Gauzak ondo dihoazkionaren seinale. Aldi hontan Gaztezulo aldizkarian egiten diote elkarrizketa eta azaleko argazkia ere euskal diseinatzailearentzako da. Bale, ez da Vogue aldizkaria, baina aldizkari txiki hontan [...] 2010/02/19 - 14:04:05
Diseinatzaile berria Auggien, Gori de Palma
Diseinatzaile berria daukagu Auggien. Bere ordezkaria, Juanito Piquete, dendan azaldu zen kolekzioa erakustera eta egiten zuen lana ikusita konbentzitu gintuen. Gori de Palma Mallorcan jaio zen 1976ean. Bere webeko bio atalean dioenez haseratik kolore beltzaren inguruan oinarritu omen du bere lana. Gure dendan daramagun ildorako egokia, ez? Nahiz eta azkenaldian inoiz baino koloretsuago gauden. Horretaz gain afterpunk, [...] 2010/02/19 - 14:04:05
Marta Terán diseinatzaile bilbotarraren bideoa Fashion TVn
Sarean genbiltzala Marta Teránek Bartzelonako Gaudí Pasarelan egin zuen 2004-2005eko udazken-neguko kolekzioaren aurkezpena aurkitu dugu. Kolekzio hau Auggie denda ireki aurrekoa da, eta hor agertzen den arroparik ez daukagu dendan. Baina Marta, gure dendan diseinatzaile garrantzitsuenetakoa denez ona ekarri dugu bideoa. Bideo originala: FTV 2010/02/19 - 14:04:05
Merkealdia %50ean
2010/02/19 - 14:04:05
Haize Berria sarirako hautatu gaituzte
Noticias de Gipuzkoa egunkariak Stylo bere gehigarriaren bidez Haize Berria izeneko sariak antolatzen ditu urtero. Aurtengoa hirugarrengo edizioa da eta moda munduari eskeinia dago. Sail ezberdinetan denda eta diseinatzaile gipuzkoarrak hautatu gaituzte, tartean, guk dakigula, Nora Izagirre diseinatzaile lasartearra, Noventa Grados eta Minimil Donostiako dendak. Sari banaketa datorren osteguna 29 Donostiako Maria Cristina hotelean izango [...] 2010/02/19 - 14:04:05
Ipoda Alejandrarentzat
Atzo zozketatu genuen gure bezeroen artean Ipod Nano bat. Irabazlea Alegiko Alejandra izan zen. Berehala pasa zen dendatik jasotzera. Zorionak Alejandra eta probetxu atera Ipodari. Aurki beste zozketa bat jarriko dugu martxan. Proposamenak onartzen dira. 2010/02/19 - 14:04:05
Eusko Jaurlaritzak gaztelera eta Internet Explorer erabiltzera behartzen gaitu
Dendari bakoitzak merkealdi garaiaren hasera eta bukaera markatzen duen orri bat jarri behar du dendaren kanpokaldean bistan. Orri hori Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak ematen du. Gauzak errazteko aplikazio bat jarria dute web bidez. Erabiltzailea eta pasahitza sartu ondoren, dendariok soilik ikus dezakegun orri batean gaztelera erabiltzera behartuak gaude. Nahiz eta hizkuntza aldatzeko esteka [...] 2010/02/19 - 14:04:05
