sukaldean.com

Etxeko sukaldean egiteko errezeta bikainak

AZA BIRIATUKO ERAN

1 Aza 2 saltxitxa lodi ala 4 normal (freskoak, harategikoak) 1 Xerra urdaiazpiko, lodi xamarra, zati txikitan egina. 1 tipula 2 porru 50 gr gurin 1 Koilarakada olio gatza piper beltza Azaroan izaten dira Biriatuko jaiak, eta tripotx deitutako odolki txiki batzuen konpainian jaten dute plater hau. Arkume odolez egindako odoloste modukoak izaten dira, beste inon ikusi ez ditudanak. Baina batere gabe edo beste [...]  2011/11/19 - 11:44:03

PATATAK LABEAN ESNEGAINAREKIN

1 5 kg egosteko patata on Litro erdi esnegain likido (edota esnea) Gatz apur bat Patatak labean esnegainarekin cc-by-sa: hec Kostako zaizu hau baino plater eginerrazagoa topatzea eta, gainera, arrakasta ziurrarekin, bai helduen artean eta zer esanik ez etxeko txikienekin. Ia edozein haragiri laguntzeko erabil dezakezu, alboan zerbitzatuta. Zuritu patatak eta jarri xafla ahalik eta mehenen moztuta labean sartuko dugun ontzi [...]  2011/10/30 - 11:25:10

BAKAILAOA LABEAN

- Ondo beratutako lau zati eder bakailao - Oliba-olioa sei goilarakada - Hiru baratxuri atal xerratan eginak - Ozpin parrastada bat (bi goilarakada, edo) Gutxi izango dira hau baino prestakizun errazagoak gure sukaldean. Bakaliaoa saltzen digun Lezoko emakume batek kontatu dit esanez, eurek askotan egiten dutela igandeetan, lanerako gogo handirik ez dutenean eta sukaldea zikindu nahi ez dutenean. Hara nola: Bi [...]  2011/09/13 - 11:52:15

Tomate zopa hotza

Kilo t erdi tomate heldu (litro bat likido lortzeko adina) Bi hosto albaraka edo basiliko 60 gr. azukre Gatz pittin bat Piperbeltz edo zuri apur bat Esnegain likido xorrotada bat Oliba-olio xorrotada bat Ogi zatitxo frijituak. Azken hiru osagaiak ez besteko guztiak irabiagailu edo batidoran sartu eta jo minutu batez. Txinotik pasatu mamia goilara batez estutuz eta likido ahalik gehien eskuratuz, ontzi edo pitxer [...]  2011/09/04 - 11:20:04

PATATAK SALTSA BERDEAN

4 koilarakada oliba olio Tipulin txiki bat, xehatua 4 baratxuri ale Kilo bat patata, zurituta eta zentimetro bateko xerratan zatituta, garbitu gabe, beren almidoi naturala gal ez dezaten Ardo zuria, baxoerdi bat Arrain salda edo ura Perrexil txikitua Kazola zabal eta baxu batean, patatek hondoa ukitu eta elkarren gainka egon ez daitezen, olioa, tipulina, baratxuria eta gatz pittin bat jarriko ditugu. Su [...]  2010/06/18 - 10:00:02

PATATAK MIKROUHINETAN EGOSTEKO ERA

Oso ongi gelditzen dira eta ez dugu ontzirik zikintzen. Beraz, horrela jokatu ahal izango dugu pataten kutixia bai, baina lanerako gogorik ez dagoenean. Erdi tamainako patatak hartu, garbitu, lehortu eta sardexka batez zulatuko ditugu alde guztietatik. Erretiluan jarriko ditugu zuzenean, platerik gabe, eta indar betean eragingo diogu mikrouhinen labeari, 650 w gutxi gorabehera, 10 bat [...]  2010/06/18 - 10:00:02

PATATAK ERRIOXAKO ERAN

6 patata eder zuritu eta kraskatuak Porru txiki bat, xehatua Piper berde bat, xehatua Piper gorri erdi bat, xehatua Tipula erdi bat, xehatua Baratxuri-buru bat, garbitua Kaiena punta bat Bi piper txorizero Txorizo fresko bat Ura eta gatza Kazola handi bat su eztira hurbildu, bota bertara porrua, piperrak, tipula, gatz zimiko bat, kaiena eta txorizoa puska loditan zatitua. Guztia minutu batez suberatzen utzi, hestebeteetatik urtuko [...]  2010/06/18 - 10:00:02

Erroskilak

400gr irin arrautza bat legamia goilakaradatxo 1 anis likorea 2 goilarakadatxo 150 grama azukre 3 goilarakadatxo glass-azukre 4 goilarakada esne 4 goilarakada olio frijitzeko beste olio Gopor edo ontzi borobil batean arrautza jo eta gehitu berari 4 olio goilarakadak, anisa eta esnea. Dena berdindu arte irabiatu behar da. Orduan azukrea eta legamia gehitu eta segi irabiatzen azken hauek guztiarekin bat egin artean. Apurka gehitu eta [...]  2010/06/18 - 10:00:02

PATATAK NON ETA NOLA GORDE

Txikikeria iruditzen ahal zaio bakarren bati, baina bistarako zorigaitza da patatak lorez eta sustraiz beteak aurkitzea, ernatuak. Eta galera ere bada. Hori ez gertatzeko, patatak babes leku ilun eta lehorrean eduki behar ditugu, ustelarazten dituzten gauzetatik urrun, kipuletatik esaterako. Tipulak eta patatak ezin ezkon daitezkeen lagunak dira. Patatak pausatzen ditugun tokian ona da zapi bat, egunkari [...]  2010/06/18 - 10:00:02

PATATAK LABEAN GURIN ETA BARATXURIEKIN

10 patata handi Oliba olio pittin bat 2 baratxuri-buru, azal eta guzti ezkai adaxka 1 150 g gurin Gatza Patatak zuritu eta zati loditan moztu, luzetara. Patata bakoitza gutxi gorabehera, lodieraren arabera, 8 zati egingo dugu. Uretan pasa almidoia kentzeko, eta lehortu. Zartagin ongi berotu batean, oliba olio pittin bat jarri eta su bizi-bizian salteatu, kolorea emateko justu-justu, gero labean [...]  2010/06/18 - 10:00:02

Nabigatu euskaraz