.aitxu!
Sopelako euskara elkartea
Santa Ageda-Olariaga
2012/02/05 - 05:32:01
"Dekretuz euskalduntzea" ez da euskalduntzea
Eusko Jaurlaritzak iragarri zigun 2011. urtearen bukaera aldera dekretu bat aterako zuela, herritar batzuei euskara ziurtagiriak emateko: unibertsitateko ikasketak euskaraz egin dituztenei EGAren pareko maila aitortuko die, DBHren erdia euskaraz ikasi dutenei B1 maila, Batxilergoaren erdia euskaraz egin dutenei 2. hizkuntz eskakizuna... Siglen saltsa horren erdian arriskua dugu arazoaren muina zein den ez konturatzeko. Eta arazoaren muina hau da: Jaurlaritzak euskara maila bat aitortuko dio euskara mailarik ez duen jende multzo bati . Sustatu 2012/02/01 - 05:53:04
Agate Deuna
Otsailean, jai ezagun bi ospatzen ditugu. Alde batetik, 3an San Blasak, eztarriko minak sendatzen dituen santuaren omenez. Tradizioaren arabera, kordel fina eraman behar da lepoan bederatzi egunez, etorkizunean eztarriko gaixotasunik ez izateko. Bestalde, handik egun batera, otsailaren 4an, Santa Ageda bezperan , koru ugari Euskal Herriko herrietan eta hirietan zehar ibiltzen dira, santaren abestia kantatzen. Musikaren erritmoa markatzeko, makila luzeekin lurra kolpatzen dute. Zuek, badakizue nor zen Agate Deuna? Hementxe Wikipedian aurkitutakoa.Aterako zarete ? Zein kanta? Herrian elkarte batzuk aterako dira, honako baldintzak bete beharko dituztelarik. 2012/01/31 - 05:59:03
Inauteriak Iturenen
Urteroko errituala bete dute Iturenen, iritsi baitira inauteriak: ardi larruak, ttuntturroak, joareak eta isipuak hartuta, hara joan dira Zubietako eta Aurtizko joaldunak. Argazki gehiago, hemen . 2012/01/31 - 05:59:03
Txillardegi agur eta ohore Donostia
2012/01/31 - 05:59:03
Gartxot filma Sopelako Kurtzion
Igandean , hilak 22 , arratsaldeko 18:30ean Gartxot filma proiektatuko da Sopelako Kurtzio Kultur Etxean .Sarrera dohainik izango da, eta aurretiaz lor daiteke Sopelako Udalean, Larrabasterrako udal bulegoan (Sopelarin) eta Kurtzio Kultur Etxean bertan. 2012/01/21 - 06:58:06
Txillardegi, euskara ikasten nolatan hasi zen
Euskara ikasten nolatan hasi zen Ahotsak.com 2012/01/19 - 07:11:02
Garden Center euskaraz atseginez
2012/01/18 - 07:18:01
Hizkuntza baliatu
"Oraindik ere ulergaitza egiten zait Euskal Herrian aritu nahi duten entitateek hizkuntzaren irizpidea aintzat ez hartzea eta erantzukizunez ez jokatzea. Zergatik ote?.." dio Robe Gutierrezek Zuzeu egunkari digitalean 2012/01/12 - 07:55:13
Sopelako ostalari eta dendarien bloga martxan
SOPELAN EUSKARAZ ATSEGINEZ kanpainarekin jarraituz ostalari eta dendarien bloga atzo martxan hasi zen. Bertan aurkituko dituzue: egitasmoaren helburuak, merkatari eta ostalarientzat baliabideak, egitasmoan parte hartu duten Sopelako merkatariak banan-banan alfabetikoki edo gaika sailkaturik. Laster berriak eta elkarrizketak ere bertan ikusgai izango dira. Beraz blog honetan bezeroei arreta euskaraz prest emateko Sopelako hainbat arlotako profesional, merkatari zein ostalari aurkituko dituzue. Blogaren inguruko zalantzak argitzeko edo proposamenak egiteko jarri gurekin harremanetan edo ondorengo helbidean: URIBE KOSTAKO ZERBITZU MANKOMUNITATEA EUSKARA ZERBITZUA GatzarriƱe 4 Sopelana 94-657.92.79 euskera5@uribekosta.org Halandaze... Sopelan erosketa ona izan! http://egitasmoa.wordpress.com/ 2012/01/12 - 07:55:13
