Mikel Olaizola
Azpiarmonixak lagata
Desorientatuta
Haurrek helduak izan nahi dute, helduek jubilatuak, jubilatuek gazteago, eta gazteok … gazteok ez dakigu zer izan nahi dugun. Bizi osoa ikasten (ejem) pasa ostean, guztia aldatuko duen erabakia hartzeko eguna hurbiltzen ikusten duzu, gero eta gertuago. Egutegiak traizionatu egin zaitu berriro: Ekaina bertan dago, eta beldurra eragiten dizu horrek, etorkizunaren mugek klaustrofobia. 2009/02/19 - 11:43:01
Aitzakia ederra
Modan dago alternatibo izatea, nahiz eta ez dakidan modan dagoena alternatibo izan daitekeen. Baina bai, lehen munduko aberatsok oso guayak gara batzuetan. Kontzientzia zuritzeko izango da akaso, baina, gabonetan oraindik eta guayagoak gara, jasanezin bihurtzeraino. 2009/01/09 - 13:16:03
Negu hurbila
Izutu ez zuen negu hura heldu da, gure artean da dagoeneko. Txoriak gordeleku bila dabiltza hotzak, noraezean. Eta gure bazterrak elurrez zurituak esnatzen dira lanbro artean ezkutatuta. Izutu ez zuen negu hura heldu da, tamalez … 2008/12/12 - 11:36:01
Ukalondoei
Eskuek asko esaten digute pertsona baten inguruan, sinbologiaz betetako atalak dira niretzat. Elkartasuna adieraz dezakete, fereka sentikorrenak egin; edo haserretu, indarra erakutsi ukabilaren forma hartuta. 2008/11/11 - 04:39:04
Azkena, ipurdi gizena
Ikastolatik atera ostean haurrak ez dira orain plazan lehen adina jolasean aritzen. Ingelesa, futbola, musika, dantza … Beste hainbeste ordu askotan beraiei gustatzen ez zaizkien arloetan. Etorkizunerako prestatzeko omen … 2008/10/03 - 18:33:03
Kartografiaren merchandisinga
Gaur geografiako klasean mapa mundien inguruan jardun dugu berbetan. Guretzat guztiz arrunta da Europa lurraren erdigunean agertzea, baina badakigu jakin herrialde denetan ez dutela mundua berdin ikusten. Amerikarren mapak (http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/4/40/World_map_blank-Americas_centred.svg/800px-World_map_blank-Americas_centred.svg.png) gogoratu ditugu, eta neurekiko pentsatu dut zeinen egozentrikoak diren yankeeak. 2008/09/16 - 04:48:01
Gauaren tranpetan
Astean zehar badirudi inor gutxi ateratzen dela kalera gauetan, denok etxean gaudela lotan edo parean tokatutako azken zaborra ikusten. Baina, argi artean nonahi agertzen dira itzalak; espero ez den tokietan azaltzen da bizitza, desertuan bezala. 2008/07/23 - 17:44:02
Egutegia
Esnatu, jaiki, dutxatu, esnatu. Gosaldu eta arrapataka ikastolara, bidean doazen besteekin nahastuz, inurriak bezala. Prakamotxetan edo aterkipean, beti motxila bizkarrean hartuta, eguneroko lanen pisuari ahal bezala eutsiz. Egunero berdin, egun denak desberdin izan arren; azkenean zein egun den ere berdin zaizularik, oporrak iristeko zain beti. Beti berdin … 2008/05/30 - 11:48:04
Eskerrak ematearen lana
Esker txarrekoak gara gero, esker txarrekoak eta memoria gutxikoak. Kosta egiten zaigu atzera begiratu eta norbaitek behin egindako lana ikustea, baloratzea. Beti hor egon dela iruditzen zaigulako, inork inoiz lehen pausoa eman behar izan zuela oroitzen ez dugulako, akaso. Eta ez gara konturatzen bide beraren pausoak garela gu ere, aurrera baino begiratzen ez dugunak tamalez, atzekoaren beldur den ziklistak bezala. 2008/05/26 - 11:25:04
Gaztelako euskaldunak
Asteburuan Valladoliden izan naiz Haritz dantza taldearekin dantzan. Bertako Euskal etxeak gonbidatuta, asteburu bikaina pasa dugu. Eta konturatu naiz, guretik urrun egonda euskaldun izaten jarraitzen dutenek sekulako meritua dutela. Diasporako euskaldunak, eutsi gogor! 2008/05/26 - 11:25:04
