Asier Etxaniz

Urrutira gabe

Arrazoi bila

Joan den igandean, egunkaria irakurtzen ari nintzela, Zergaitik ikasi euskera? eskutitzarekin egin nuen topo. Galdera ederra, pentsatu nuen. Kontuan edukita denok dakigula (hegoaldean behintzat) gaztelaniaz, zegaitik ikasi euskara? Batuz-en, AEKren, Deustuko Unibertsitateko Euskal Irakaslegoaren, IKAren eta Maizpideren izenean sinatzen zuten.  2008/10/02 - 12:18:06

Muskurutxuko Sorginak

Diputazioak gure herria txoribistan (content/view/1212/1/) jarri duela eta, jolasean hasi naiz bere orrietan. Badago aukera bilaketak egiteko, eta dena txoribistan izan ez arren, gure inguru hau oso osorik dago argazkitan emana.  2008/09/26 - 11:39:04

Elgoibarko Zinemaldia

Badira hilabete batzuk, Barreneko agerkari digital honetan, gure herrian zinemari egiten zaion jaramon urria azpimarratzen jardun zutela. Titularrak ere halakoxeak, Azken 5 urteetan erdira jaitsi da zine-ikusle kopurua Herriko Antzokian (content/view/219/11/), Zine ikusle kopuruak behera egiten jarraitzen du (content/view/759/1/), Antzerkia zinea baino osasuntsuago (content/view/769/11/). Ematen ziren (eta ez ziren) datuei erreparatuz, ikus zitekeen konklusio ezberdinak ere atera zitezkeela. Hala ere, gai hau (ez titularretan bakarrik) behin eta berriro platerera atera beharrak, susmo txarra eragin zidan, edo hobe esan, beldurra. Kazetari hauek interes pertsonalen bat dute gurean zinerik ez dadin izan, edo inoren aginduz dihardute izan lezakeen eragina neurtzen. Tira, gehiegi maite ditugula Herriko Antzokiko zine emanaldiak, arrazoi txatxuok tarteko, gabe utz gaitzaten.  2008/09/18 - 22:57:08

Praileaitzetik dator notizia

Herenegun hitzaldia eman zuten Javi Castro eta Diego Mendozak Praileaitzeko egungo egoerari buruz. Azken hilabeteetan aldaketa nabariak izan dira bertako harrobiearen ustiaketan, une honetan ibaia inguratzen duten lurren lehenengo 100 metroak ezin baitira ikutu, kobazuloa babesean geratzen delarik. Honako argazkian klik eginda ikus daiteke babes eremua gutxigorabehera.  2008/07/04 - 03:27:03

Prentsaurrekoak

Potere handia du prentsak. Esan daiteke bera dela direnak eta ez direnak bereizten dituen galbaea. Aitatzen bazaituzte existitzen duzu, aitatu ezean, kontatu zure ipuinak beste bati.  2008/06/27 - 12:40:06

Eurobision

Errusiako kortean frantsesez hitzegiten zuten garai batean, edo hala irakurri izan diegu bertako idazleei. Aurten, Eurobisioneko lehiaketa irabazi dute errusiarrek ingelesez.  2008/06/20 - 01:37:07

Elgoibarko plana

Lehendik ere entzuna nuen nonbait, gure herri honetan saihesbide bat zirela egitekoak, bai eta Etxeberrirako bide berri bat ere, orain daukaguna baino erosoagoa. Berriok iristen zaizkizu, gero ahazten, eta konturatzerako, etxeko atarian dituzu kamioi eta hondeatzaileak zarataka atzera bueltarik gabe.  2008/06/13 - 13:05:04

Loteria

Gaur umoreko nago. Loteria tokatu zait.  2008/06/03 - 00:08:03

Hizkuntza Diplomatikoa

Elgoibar euskara bidean dela diosku Garara bidali gutunean Gotzon Garatek. Bertan, herrian euskararen alde jardun eta batez ere euskara landuz destakatu dutenak aitatzen ditu horren erakusgai. Egia, herri honetan asko ari dira euskararekin lanean, era berean asko dira euskara suspertzeko asmoarekin sortu lantegietan dihardutenak, hala nola, Ikastolan, Elgoibarko Izarran, Udalean, euskaltegietan, euskera teknikari gisa bestelako enpresetan eta abar.  2008/05/29 - 05:42:05

Tranbia

Lehendik esana zuten (hemen) (http://www.elgoibarren.net/content/view/309/11/) eta badirudi hala izango dela, Ermua eta Elgoibar bitartean "tranbia" izango dugula aukeran ordulaurdenero aurki. Lan horren xehetasunak falta ziren eta gaur plazaratu dituzte, hemen (http://www.euskotren.es/euskotren2/portada/eus/1615) irakurri ahal izan dugun moduan. Ez dakit hau plan orokorrago baten lehen zatia izango den gerora osatzekoa; gustora jasoko nuke argitasunen bat honen gainean. Pozteko moduko berria iruditzen zait, baina lehengo astean idatzitakoaren (http://www.elgoibarren.net/content/view/922/39) hariari jarraiki, etsigarria ere bai, poz erdi.  2008/05/26 - 11:25:06