UEU365
Udako Ikastaroetarako proposamenak bidaltzeko aukera
40. Udako Ikastaroak eskainiko ditu aurten UEUk, ohikoa den moduan proposamenak bidaltzeko aukera ireki dugu. Hona aurtengo Udako Ikastaroen ezaugarriak: 1 - Datak: 2012ko ekainaren 25etik uztailaren 20ra bitartean. 2 - Tokiak: Eibar, Baiona eta Iruñean. 3 - Ikastaro laburrak: 10/15 ordutakoak, 2/3 egunetan ematekoak. 4 - Jarduna: goizez soilik edo goiz eta arratsaldekoa. 5 - Izaera: teorikoa, teoriko+praktikoa edo praktikoa. 6 - Aurrez aurre edo on line emateko aukera dago. Proposamenak: - Epea: 2012ko otsailaren 20a arte. - Bidali beharrekoa: ikastaroaren gaia, behin-behineko izenburua eta tokia. - Nora: i.iciar@ueu.org helbidera. - Proposamen guztiak aztertuko dira eta erantzun egingo da. - Antolaketa osoa gidatua da. Deialdi hau UEUrekin lan egiteko interesa daukan edonori irekita dago. 40. urteurrena ospatzeko proposamenak ere ongi etorriak izango dira! Informazio gehiago: Irati Iciar (Udako Ikastaroen arduraduna) 943 82 14 26 i.iciar@ueu.org 2012/01/23 - 15:21:01
Txillardegi laguna joan zaigu
UEU ren ibilbidean zehar ondoan izan dugun lagun bat joan zaigu, Txillardegi. Hizkuntzalaritza Sailean lanean buru-belarri ibiltzeaz gain, sailburu ere izan genuen. Gizon polifazetikoa: ingeniaria, politikaria, hizkuntzalaria, irakaslea, euskararen aldeko militante nekaezina, abertzalea txapeleraino. 2000. urtean bere omenez liburu bat argitaratu zuen UEUk: " Txillardegi lagun-giroan ." Berak hainbat idatzi izan zuen gurean, berari zor geniona eskertzeko berataz aritu ginela. Liburua euskaldun miresgarri bati egindako omenaldia da, maitasun handienarekin gauzatua. Lagunek lagunari opatua, adiskideari adiskideek eskainia. Hona hemen 1982ko udako ikastaroetan UEUtaz idatzi zuena. Inguma datu basean ere aurkituko duzue euskarazko bere produkzio mardularen lagin bat. Azken egunotan, interneten dolumin, adio eta eskerron mezuak biderkatu egin dira. Blog xume honetan ere badaukazue aukera zuen mezuak agertzeko. Eskerrik asko guztiagatik! 2012/01/16 - 11:38:05
Partida izendun osoa kendu dio Hezkuntza Sailburuak UEUri
Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) agerraldi baten bidez Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburuak UEUren zuzeneko dirulaguntza osoa kentzea salatu du. Egoera honek UEUk bere jardueraren azterketa sakona egitera behartzeaz gain, egiturazko murrizketak ere ekarriko dituela adierazi du elkarteak. Hala ere, UEUk tinko azpimarratu du erabaki politiko honek ez duela bere jarduera etengo eta lan egingo duela bere bazkideen, instituzioen eta gainontzeko eragileen babesa jasotzen, orain arteko bere ekarpenak aurrera jarrai dezan. Prentsaurrekoan UEUko Zuzendariek hartu dute parte: Lore Erriondok, Xabier Isasik, Mikel Aizpuruk, Kepa Altonagak eta Martin Orbek. Etortzerik izan ez badute ere, UEUko gainontzeko Zuzendariek ere sinatu dute agiria: Karmele Artetxe, Inaki Irazabalbeitia, Aitzpea Leizaola eta Baleren Bakaikoa. Ikusi hemen prentsa oharra . 2011/12/23 - 16:27:07
Euskal Wikipediaren edizio-maratoia Durangoko Azokan.
2011/11/23 - 16:40:01
Irakas(l)ari. UEUn irakasle aritzeko datu basea.
UEUren jarduera akademikoan irakasle gisa lanean ziharduen profesional taldea kudeatzeko datu base bat sortu zen. Halaber, ikasturte bakoitzaren amaieran UEUrekin lan egin zuen jende mordoxka bat gehitzen zen datu basera. Hortik abiatuta... zergatik ez ireki izen ematea eta bertan bildu UEUrekin lan egin nahi duten pertsonak? Honela sortu eta garatu zen Irakas(l)ari datu basea. Funtzionamendua - Gurekin lan egiteko interesa daukan edonork eman dezake izena. - Ezinbesteko baldintza da euskalduna izatea (UEUren jarduera guztia euskaraz delako). - Datu basean izena emateak ez du ezertara konprometitzen ez UEU ezta izena eman duen pertsona ere. - Emandako datuak, DBLOa jarraituz, UEUren kudeaketarako soilik dira, ez zaizkio hirugarren bati emango eta datuen titularrak berauek ikusi, zuzendu eta ezabatzeko eskubidea dauka. - Izen ematea urte osoan irekita dago , hemen: http://www.ueu.org/ueu/lan-egin Ikastaroetarako deialdia Irakasleak behar direnean, deialdia posta elektronikoz egiten da. Ikastaroa emateko prest dauden irakasleen artean egokienaren hautaketa UEUren irizpide akademikoen arabera egiten da. Hautaketa honetan kontutan hartzen dira UEUko bazkideak, eta laguntzeko gure Aditu Ebaluatzaileengana jotzen dugu. Urtero 4/5 deialdi orokor bidaltzen dira (Udako Ikastaroak, Garatu ikastaroak...) eta, kasuan kasu, ikastaro jakinetarako deialdi laburrak ere beste horrenbeste. Denborarekin, datu basean dauden pertsonek -eta beraien inguruan daudenek- osatutako irakasle sare mardula sortu da eta urtero aberasten doa. 2006an hasita, gaur egun 516 pertsona biltzen dira datu basean. Informazio gehiago: Irati Iciar Etengabeko Prestakuntzako arduraduna 943 82 14 26 i.iciar@ueu.org 2011/11/23 - 10:40:04
Nola bihurtu ditzakegu gatazkak positibo?
Gatazka eguneroko bizitzaren parte da. Etxean, lanean, ikastetxean... gizarteko edozein leku eta egoeretan, egunero, egin behar izaten diegu mota guztietako gatazkei aurre. Gatazka txiki zein handiak izaten ditugu bizitzan zehar. Eta gatazka horiek kudeatzeko bideak ere anitzak izan daitezke, eta beraz, baita gatazka horien ondorioak ere. Nola bihurtu ditzakegu gatazkak positibo? Nola lortu ditugun gatazkak bortitzak eraikitzaileak izatea? UEUk Gatazkak bideratzeko estrategiak ikastaroa antolatu du. - Helburuak: gatazkei erantzun egokia emateko tresnak landuko dira: haserrearen kontrola, modu asertiboan jokatzeko teknikak, bitartekaritzarako pausuak... Horrez gain, eskola jazarpena eta ziberbullynga ere landuko dira, hauen prebentziorako zein konponbiderako gakoak landuko dira. - Metodologia: praktikoa. - Irakaslea: Aintzane Gascon, DBHko irakaslea eta Berako Toki-Ona institutuko Bizikidetza Batzordeko arduraduna. - 12 ordu. - Datak: abenduak 3 eta 10 (bi larunbat) - Baionan, Baionako Unibertsitatea IUT . Matrikulazioa zabalik! Informazio gehiago: Joseba Manterola 05 59 25 60 56 (hegoaldetik 00 33 559 25 60 56) iparraldea@ueu.org 2011/11/15 - 18:36:08
Ezagutu MS Word behar ez duten itzulpen-tresnak.
Azken urteetan ordenagailuz lagundutako itzulpen-tresnen erabilera areagotu egin da, ezinbesteko tresna bihurtzeraino. Ikastaro honetan, ordenagailuz lagundutako itzulpen-tresnen artean, Microsoft Wordetik kanpo dauden aukera batzuk aztertuko dira. UEUk Ordenagailuz lagundutako itzulpena MS Word gabe: Wordfast Pro, Anaphraseus eta OmegaT ikastaroa antolatu du: - Abenduaren 3an, larunbata. - 9:00-14:00 ordutegian. - Iraupena: 5 ordu. - Baionan, Baionako Unibertsitatean IUTen . - Irakaslea: Elena Garcia Berasategi, Eleka Ingeniaritza Linguistikoa enpresako teknikaria eta hizkuntza-teknologietan aditua. Ikastaroa arrakasta handiz egin da aurten Udako Ikastaroetan Eibarren eta horregatik Baionan beste saio bat egitea erabaki du UEUk. Hona informazio osagarria: - Elena Garciari udako elkarrizketa. - Bizkaie aldizkarian elkarrizketa. Izen ematea zabalik! Informazio gehiago: Joseba Manterola 05 59 25 60 56 (hegoaldetik 00 33 559 25 60 56) iparraldea@ueu.org 2011/11/15 - 18:36:08
Estresa: XXI. mendeko gaixotasuna.
Gaur egun gure inguruneak estresatu egiten gaituela esatea ez da berria. Halaber, tentsio horrek sortzen dizkigun desoreka eta gaixotasunak ez dira ahuntzaren gauerdiko eztula. Tentsio fisiko eta emozionalek eragin zuzena daukate gure bizimoduan eta horri aurre egiteko botika eta erremedioez gain, estrategia mentalak eta emozionalak oso garrantzitsuak dira. Estresak ze eragin duen gugan eta zein gaixotasun sortzen dizkigun ezagutzea oinarrizkoa da gero aurre egiten jakiteko. Estrategia mentalak eta terapia naturalek lagunduko digute oreka emozionala eta osasuna berreskuratzen . Honen inguruan ikasi nahi baduzu, ondoko ikastaroa zure interesekoa izango da: Estresa: tentsioak ulertu eta kudeatu eta osasuna berreskuratu. - Helburuak: Estres fisiko eta emozionalaren oinarriak eta sortzen dituen gaixotasunak ezagutu. Horrekin batera, osasuna eta oreka emozionala berreskuratzeko erremintak irakatsiko dira: estrategia psikomentalak, sendabelarrak, aromaterapia, elikadura egokia. - Baionan , azaroaren 26an. Egun bakarreko saioa da, 9:00-18:00 ordutegian emango da. - Irakaslea: Itziar Salegi , Naturopata, aromaterapeuta, musikoterapeuta. Terapia Naturalen irakaslea. - Izen ematea irekita dago. Informazio gehiago: Joseba Manterola 05 59 25 60 56 (hegoaldetik 00 33 559 25 60 56) iparraldea@ueu.org 2011/11/10 - 13:30:05
Nork ez du zalantzarik izan Curriculum Vitae-a, instantziak, txostenak edota gutun
ofizialak idazterakoan?
Lan bila gabiltzanean, zein lanean gaudenean, hainbat dokumentu idatzi behar izaten ditugu, eta askotan zaila egiten zaigu bakoitzari formatu egokia ematea. Nork ez du zalantzarik izan Curriculum Vitae-a, instantziak, txostenak edota gutun ofizialak idazterakoan? Idatzi hauetako bakoitzak ezaugarri eta egitura propioa du. Idatzitakoa zuzena, egokia, eta batez ere, eraginkorra izatea nahi baldin badugu, oso presente izan beharko ditugu idatzi bakoitzarekin lortu nahi dugun helburua, eta hartzailea, besteak beste. Gai hau lantzeko UEUk Adituen idatziak ikastaroa antolatu du Iruñean. Larunbat goiz bitan, eta modu praktikoan, eguneroko jardunean idatzi behar izaten ditugun idatzien inguruko hainbat baliabide, estrategia eta antolaketa-egitura ezagutzeko aukera izango dugu. Hau da, gehien erabiltzen diren profesionalen arteko idatzien egitura egokia eta zuzena menderatzeko ikastaroa izango da. Irakaslea Fernando Trebol Unzue izango da. UEU kidea, psikologian doktorea eta NUPeko irakasle laguna da, besteak beste. Ikastaroari buruzko informazio gehiago nahi baduzu: Adituen idatziak: Kudeaketarako Curriculum Vitae, Eskutitza, Oroitidazkia, Txostena, Agiria eta Instantzia idatziak nola egin behar diren. - Tokia: Iruñea, Jaso ikastola - Datak: azaroak 19 eta 26 - Ordutegia: 9:00-14:00 - Izen ematea irekita. Informazio gehiago: Xabier Lozano Eciolaza 948362563 nafarroa@ueu.org 2011/10/27 - 16:36:06
Babestu pribatutasuna zure datuetan eta komunikazioetan.
Gaur egun teknologia berrien hedapena dela-eta, gero eta gutxiago erreparatzen diogu gure pribatutasunari: ordenagailua, telefono mugikorra, bankuak, sare sozialak... batzuetan ez daukagu oso argi nola egin behar ditugun gauzak, seguru egoteko norbaiten laguntza behar dugu. Pasahitzak gorde, disko gogorrean atal sekretuak sortu, telefono mugikorretik mezu zifratuak bota, ordenagailuan egiten ditugun eragiketa arruntenak seguru egitea, nabigazio pribatua... Gai honetan sakondu nahi baduzu, ondoko ikastaroa zure interesekoa izango da: Teknologia berriak eta intimitatea. Nola babestu pribatutasuna zure datuetan eta komunikazioetan. - Azaroaren 5etik 12ra. - Eibarren, Markeskoa Jauretxean. - Izen ematea irekita. Informazio gehiago: Mari Karmen Menika 943 82 14 26 markeskoa@ueu.org Ondoko ikastaroak ere zure interesekoak izan daitezke: - Geogebra. Matematika lantzeko software librea. - Moodle 2.0-ren oinarrizko erabilera. - Linux erabiltzen hasi: Ubunturako sarrera. 2011/10/21 - 18:46:05
