2daia, 2zitza
Indonesia
2008/09/26 - 18:44:02
Kanboia
2008/09/04 - 10:43:01
Vietnam
2008/08/19 - 21:19:04
Txina
2008/07/26 - 13:21:05
Japon
2008/06/27 - 15:11:04
Australia
2008/06/09 - 07:43:01
Zelanda Berria (Hego Irla)
2008/06/09 - 07:43:01
Bagoiazela
Aupa gende! Honekin, Bloga estrenatzen dogu ta Bagoiazelaaaaaaaaa! Ta barruan......tximeletak sabelian! Gu bistatik kentzia nahi zebanak, hastia daka ospatzen, urrutiago ezin giņalako juan..... Bueno, ba juan baino lehen patxo potolo bat emon ezin izan detzagunari, hemen lagatzen detzagu haundi haundi bat...MUA ta bueltararte danori. Hurrengo idatzixa auskalo nun, baina urruti seguro. Idatzi hemengo berrixekin.... 2008/06/09 - 07:43:00
Zelanda Berria (Ipar Irla)
Kia Ora! Agindu bezela hemen gaoz denbora larregi pasau aurretik! Zelan juan dia zuen oporrak? Oin ezin esan kontatzeko ezer ez dakazuenik eh? Hemen faltan botatzen ditxugu zuek hor dakazuezenak! Lagunak, sagardotegixak, eskirako planak... Oin Wellingtonetik idazten detzuegu. Wellington, Zelanda Berriko ipar irlaren hegoaldian dago. Aucklanden lur hartu gendun hilan 16xan ta lagun bat ein genduan bertan. 20 urte dakaz ta Kiwixa da, jatorri Japonesa euki arren... berakin bidaiatu dogu harzgeroztik!!! Hona hemen Txime: (Poz pozik, gure adkizizino berrixakin) (Ezkerretik gidatzen, ta leihotik beiratzeko astixakin....) AUCKLAND Hiri exotiko hontara San Patrick egunian llegau ginan, baina festa hontan parte hartu beharrean, Herri Palestinarraren aldeko manifestazinuan bukatu genduan! (Skyline politxa) Hasieran ez igotzia erabaki genduan Sky Towerrera be igo ginan.. ta.... altuerekin lehen harremana euki genduan... (Honek kristalok eutxiko detze pisuariiii...) Museo parke ta kale politxak ikusi genduazen baina Auckland en denbora gehixena gure laguna bilatzen pasau genduan! (Espero Untzagako uxuak honenbeste ez haunditzia!) (Magnum topau genduan handik, ta egarri omen zebilen gainera) BAY OF ISLANDS Behi laguna topauta, hanka ein genduan Aucklandetik iparralderuntz, itsasalde politxak, eta zuhaitz gigantiak topatzera. (Cathedral Cove) (Ederra harrixa hondartza erdixan) (Plaiatik plaiara, tunel naturala.) (Kolore politxa daka hemengo itsasuak) (Songokuren herriko hondartza izango?) (Maorixen elkartetxia. Kontuz, sartzerakuan zapatak kendu, bestela arpegi txarra jartzen detzue ta!) . (Enbor amaigabia) (Maiteminduta ala?) COROMANDEL Peninsula polit hontan, pijo ugari, ta danak bere traktore eta kuatroporkuatruakin barkuak gora ta bera eruaten zitxuen garajetik uretaraino. (Guk ez zekagun ez kutroporkuatro ta ez barkurik, baina gure furgoneta uretan sartu ta baietz horrek baino hobeto ibili) MATAMATA - "HOBBITON" Hobbitonera jun eta beitu ze kiwitzar topau genduan! Bere etxera gonbidau gintuan ta han eon ginan bere ama, anai, hiloba eta familixa guztixakin! Han jakin genduan zeba deitze detzen Zelanda Berrikueri "Kiwi". Inglesez, ahuan kiwi bat dakela eitxen dabelako berba. Eurak jo ta fuego berbetan, ta guk danari baietz! jejejej Oso mutil majua Martin. Backpacker guztixak eurenera konbidatzeko esan zezkuan, asieske konbidauta zaozie. (Edarra tipua gure Martin) ROTORUA Arraultz ustelaren herrixa da hau. Aktibidade bolkaniko asko, ta geyser, lokatzezko potzu etab. ak daude Maroixendako sakratua dan leku honetan. Asko ikasi genduan Maorixeri buruz. (Zu izan zara ez?) (Geyser txaparradia!) (Lurra bizirik) (Txime, Rotoruako bainu etxe ohian) (Zapatak kentzia ahaztu jakun, ta arpegi horrekin beiratu zezkuen. Ongietorri Maorixa! TAUPO Skydiving eda erorketa libriaren munduko hiriburua. Ta gu han. Ta ze eingo? Ba........... Saltoooooooooooooooooooo! ("Ondiokan estomagua txikitzen jata argazkixa ikustian" Hiart) ("Lelengo 2 segunduak akojonauta, baina gero hegan neuala kriston sobradia. Se sale!" Iker) Ze pasada!!! Bisperan furgonetako atetik ensaiuak eitxen.....hori bai izan zala espektakulua. (Hori da hori bizirik egotian poza!) (Eguna ondo amaitzeko, merezitxako afarixa) TONGARIRO - "MORDOR" Mordor izan zan gure hurrengo destinua. Bolkanez betetako parke naturala. (Frodo sumendiruntz) (Samek bidia ez zekan oso argi) (Ta Gollum, goixan eraztunan zain) (lainuen gainetik egualdi ona beti) (Sumendixa surfeatzen) (Errezaua da askoz berunzkua, gorunzkua baino) (8 orduko kaminatia ta gero oinguan be afari ederra) WELLINGTON Zelanda Berriko kapitala. Hiri txikitxo ta lasaixa. Hemendik hartuko dogu Ferryxa hain famatua dan hegoaldeko irlara juteko. (Eguna triste, baina gu pozik ia noiz ferryxa hartuko) (Herriko plazan) Honaino NZko Ipar irlako abenturia. Gero ta beherao, hotz gehixao nabari dou. Hemen udazkena da,guretako 2garren udazkena. Zuek aprobetxau gure partez udaberrixa, guk aurten ez baitogu udaberririk eukiko... Eskerrik asko zuen erantzunengaitxik! Muxu haundi bat dan danori!! Lasterarte! 2008/06/09 - 07:43:00
Patagonia
2008/06/09 - 07:43:00
