Kalejiran - Eskohitza.com
Imanol Andetxagaren blogeko artikuluak
SAN PEDRUAK EDO SAN SEBASTIANAK?
2008/09/15 - 09:00:03
Datorren urteko SanPedruetarako gutxiago falta da.
Aurtengo SanPedruak pasata balorazioen ordua iritsi da. Nire ustetan nahiko maila itxurosoa erakutsi dute aurtengo jaiek. Hala ere datorren urteko jaiei begira bada hobetzerik. Aurtengo SanPedruak pasata balorazioen ordua iritsi da. Nire ustetan nahiko maila itxurosoa erakutsi dute aurtengo jaiek. Hala ere datorren urteko jaiei begira bada hobetzerik. Ziur naiz askok eta askok, gauza asko faltan bota dituztela. Denontzako asmatzea ez da batere erraza izaten eta erresena kritikatzea da. Onduen egiten duguna hori da. Kritikatzea. Ezer egin gabe dena hankaz gora jartzea. Antolatzeko eta eskaintzen dien ekintzetan parte hartzeko ez dugu sekula astirik izaten. Edozein aitzakik balio du. Horregatik eta aukera dugulako, kultur azpibatzordietan parte hartzera animatu, ideiak eman, proposamenak egin, antolatu … . Taldean edo bakarka., edozein alorretan dago zeregina.(Ez bakarrik kulturan.) Nagikeria alde batera utzi eta animatu herria dinamizatzen eta herriari bizia ematen. Ze herri dugu? Ze herri nahi dugu? Gure esku dago nahi dugun herria lortzea 2008/09/15 - 09:00:03
