Ilargipetik - Eskohitza.com
Leire Urzelairen blogeko artikuluak
Free, free, free...
Tibeten askatasun aldarrikapena eta Eskoitzako mozio etikoa. Antzekotasunik ote inon? Oin danok gaz Tibeten askatasunan alde. Free Tibet, free!! Eta hala ere hor jarraitzen dou gure interes ekonomikoengatik Txinan inbertitzen. Txinatik datozen erropak erosten. Txinan eindako zapatilekin korrika itxen. Txinan eindako lapikoekin babak prestatzen. Free-free ta merke-merke batez-be!! Ze axola nondik eta nola datozen? Ze axola hain urrun dauden langileen eskubideek? Ze axola besteen askatasunak? Baina hori bai, jendeaurrean ta prentsaurrekoetan: Free Tibet, free!! Hori da gure herriko mozio etikoan kontua bezala. Hemen danok gaz herrixan alde ta askatasunan alde. Ze politxa!! Danok errespetatzen dou herriaren borondatia. Baina, badaezpada, hor doia "mozio etiko" bat, free-free!! Herritarron borondatearen kontra. Beste nonbaiten hartutako erabaki baten izenian(???). Botere gose asegaitza!! Hipokresi mozorrotua!! Ta jendiak hanka luze lo eiten jarraituko dau. Hori da hori osasuna. Free-free!! Zergatik? Ilargipetik amorratuta. Free Ino, free!! 2008/09/15 - 09:01:00
