Berbak dantzan
Eibartik Gasteizera elurretan
2012/02/08 - 13:30:03
Santa Ageda eskian
Gaur otsailak 5 ditu, Santa Ageda Eguna da. Bezperan ez, baina egunean bertan, Eibarko baserrietako neska-mutil gazteak eta ez hain gazteak elkartu dira usadio zaharrari berriro eusteko. Urteak ziren santa-eskia egiteari laga zitzaiola. Baserrietan, atean jaso ditugu, emozioz beteta. Eibarko baserrietako bizilagunek asteburu betea izan dute. Atzo, koko-marruak dantzan Arrate bailaran. Gaur, Santa Ageda eskian, Gorosta-Mandiola-Arrate bailaretako baserri batzuetan. Mandiola Gainekoa baserrian, kopla kantari Orbe baserritik gora hasi dira. Ezkarei, Agarre biak, Azaldegi biak, Naiorbe biak, Sagarbitsa, Azpiri, Mandiolak, Itturrua, Nebera, Ixua, Pagola, Altza, Akondia, Krabelin, Kantabria... eta seguruenik, ahaztu ditudan beste batzuk. Guztira, 22 bat baserri; kontatu didatenez. Dios te Salve. Ongietorri. Jaunak zorion diela, legearekin kunpli dezagun Santa Ageda Eguna. Kantatzen zuten kantariek; eta Narbaiza eta Meabebasterretxea bertsolariek koplak eskaintzen zizkieten etxekoei, Baltzola anaien trikitiak lagunduta. Gisasolako Jonek poltsa pasatzen zuen eta trikitixa doinu artean hurrengo baserrira abiatzen ziren. Barre eta negar malko txikiak ere ikusi ditugu han eta hemen. Iragana orainarekin topatzen den une hori hunkigarria izaten da. Eta esanguratsua, oso esanguratsua. Gure etxeko bi txikiek ez dute nahikoa izan Azpirin entzundakoekin eta kantatutakoekin ,eta hurrengo bi baserrietara joan gara gu ere haiekin. Datorren urtean gehiago!!! Urte askotarako eta eskerrik asko! 2012/02/06 - 02:14:22
Agur eta ohore, Juan Luis
2011/09/26 - 14:59:07
Ortzadarra eta lainoa
Batzuetan gertaera politak ikusten dira hemen goitik. 2010/10/28 - 00:54:07
goxo-goxoa
Alaba Izaro jaio zenean bost minutu lapurtu nizkion egunari bere etorreraren berria lau haizetara zabaltzeko. Alaba Maule ere etorri da eta hari ere zor diot lerrotxoren bat edo beste. Demasa da. Negar mordo bat egin dut Maule jaio zenetik hona. Askotan nekeagatik, beste askotan hormonen-dantza izugarriagatik eta, gehienetan, zoriontasunagatik. Zorioneko sentitzen naiz begiratzen diodan bakoitzean eta zoratu egiten naiz irribarretxoa eskaintzen digunean. Demasa da momentua. Maule jaio aurretik banuen beldur txiki bat nire barruan. "Izango al dut maitasun nahikoa bientzat?", galdetzen nion neure buruari. "Maitasuna infinitua da" esaten zuen hark arrazoia zuela pentsatzen hasita nago. Ez dago hitzik goxotasunaren neurriez aritzeko. Goxoa da usaina, goxoa irriparrea, goxoa negarra, goxoak zaratatxoak, goxoak-edo mukiak, goxoa loa, goxoak esnatzeak, goxoak lokartzeko orduak... zortzi kilo lodituta nago goxotasunaz (hori hain goxoa ez bada ere). Ongi etorri Maule! 2010/10/26 - 01:25:04
Urteurrena
2009/02/03 - 21:28:03
San blas zale txikiak
Ikasi dut gaurkoan. San blas txiki-txiki batzuk jarri ditut mahaitxo batean. Ikusteko. San Blas Eguna dela gogorarazteko. Apaintzeko. Klasea eman dut eta San blas txiki bat falta zela iruditu zait. Baina ez diot kasurik egin. Konturatu orduko beste bat falta zen. Han aurkitu dut san blas zale txikia, san blas txikia jaten, txoko batean, gustura. San Blas horiek ez zirela jateko esan diot. "Eta zertarako dira orduan?", erantzun dit bere euskara ikasi berrian. Eta arrazoia du. Zertarako dira san Seguruenik ez zuen san blasik aurretik sekula probatu. Orain gutxi heldu da Euskal Herrira. Baina gustatu zaizkio, eta asko. ;-) Ikasgai polita eman dit gaur nire ikasleak. Demasak dira txiki hauek. San blasak eta san blas zaleak. Ikasi dut gaurkoan. Oinarrizko lehentasunen aurrean bestelakoek ez dute larregi balio. 2009/02/03 - 21:28:03
Ez nau izutzen negu hurbilak
Aspaldi ez dut idatzi. Aspaldian, denbora bizkorregi pasatu izan da nire paretik eta ez du gelditzerik nahi izan. Edo ez diot gelditzen utzi, ez dakit. Baina atzo gauean gelditu egin zen; berriro, une txiki batez. Mikel Laboa joan zaigula berandu jakin nuen, arratsalde partean. Halako kasuetan, inpultsiboki bilatzen ditut zendu diren horien CDak eta liburuak. Haiek entzuteko edo irakurtzeko azken aukera izango banu bezala, antsietatez-edo. Atzo, Mikel Laboarenak bilatu nituen eta entzuten jarri, inpultsiboki beste behin. "Ez nau izutzen negu hurbilak uda beteko beroan dakidalako irauten duela orainak ere geroan..." Mendi puntan bizitzeak elurra (egiten duenean) bertatik bertara ikusteko eta sentitzeko aukera ematen dit. Atzo, lehiotik elurrari begira nengoela, Mikel Laboak bere azken eguna aukeratu egin zuela iruditu zitzaidan. Ez zuela batere beldurtzen negu hurbilak eta, iraungo duela geroan, betiko. Eta denbora gelditu egin zen une batean; lehenak-orainak-geroak bat egiten duten momentu horietako batean. Gure kulturako zatitxo batek beste forma bat hartu duela pentsatu nuen gero: " amets betezko loa baitakar behin betirako hiltzeak ". Agur, ohore eta amets goxoak. 2009/01/14 - 10:13:09
Zorionak amama!
Gaur urteak betetzen dituzu amama! Gogoratu naiz.Teknologia berriak zauden lekura helduko balira... gaitzerdi. Urteek ez dutela zure argia itzaldu esan nahi nizun. Oso present zaudetela. Laztan bat zure ez dakit zenbagarren urtebetetzean. Beste muxu bat aitxitxari! Eta egin ezazue dantza egun polit hau ospatzeko, elkar ezagutu zenuten erromeria hartan egin zenuten bezala. 2009/01/14 - 10:13:09
Errutinen ederra
2009/01/14 - 10:13:09
