Txintxarri Abesbatza

Just another WordPress weblog

Larunbatean kontzertua Alegin

Larunbat honetan, Ekainak 26an arratsaldeko 19,30tan kontzertu berezia eskeiniko dugu Alegiko Kultur Etxean. Musika tailerreko haurrak, Txintxarri Txikik eta Txintxarrik eskeiniko dugu. Horretarako Loatzo musika eskola partaideek lagunduko digutelarik. Kontzertu desberdina izango, guretzat behintzat bai, ez baigaude oso ohituta hanka, esku eta gerribueltak mugitzen kantatzerako garaian, baina oraingo honetan gure txikienekin batera animatuko gara. Hau [...]  2010/06/23 - 15:03:02

Orfeioaren kontzertu hunkigarria

Joan den larunbatean Alegiako eliza dar-dar batean jarri zuen Orfeoiak eskainitako emanaldiarekin. Eliza jendez beteta, adi adi egon ziren entzuleak kontzertuak iraun zuen ordu terdian donostiarren doinuez gozatzen. Kontzertuaren amaieran, entzuleak zutik jarri eta amaigabeko txalo zaparrada eskaini zieten kantariei. Arratsaldeko zortzietan ireki zituzten Joan Bataiatzailea Deunaren elizeko ateak eta berehala bete ziren eserlekuak. Alegiako eliza [...]  2010/06/15 - 17:17:05

Donostiako orfeoiaren kontzertua Alegin

Donostiako Orfeoiak kantu ezagunez osatutako emanaldia eskainiko du ekainaren 12an , larunbatean, Alegiako Joan Bataiatzailea Deunaren elizan, iluntzeko 20:15etan. Kontzertua gure 50. urteurrena dela eta antolatu dugu. Duela hilabete batzuk jarri ginen alegiarrak harremanetan Donostiako taldearekin; kontzertu bat emateko eskaera egin eta Donostiako Orfeoiak oniritzia eman zigun Alegian kantatzeko proposamenari. Larunbateko kontzertua irekia da, sarrera dohainik [...]  2010/06/08 - 13:18:02

Eskerrik asko, Zazpi Astoren Gainean bertso taldeari!

Lehenago ere esan dugu 2010a urte berezia dela guretzako, koruak 50 urte bete baititu eta hori ospatzeko prestaketa lanetan baikabiltza. Berezitasun horregatik-edo, emozioak pil-pilean ditugu aurten, eta joan den larunbatean Intxurre elkartean izandako bertso bazkarian gainezka egin ziguten aspalditik barruan gordeta ditugun sentimenduek. Alegiako Zazpi Astoren Gainean bertso taldekoek Txintxarri abesbatzakoontzat idatzitako bertsoez ari gara. [...]  2010/04/19 - 09:40:03

Etorri gara Portugaldik bueltan !!!

Duela egun batzuk itzuli gara Portugalgo lurretatik. Berrogeita hamargarren urteurrena ospatzeko sei eguneko bidaia egin dugu Portugalera eta joan den ostegunean kontzertua eskaini genuen bertako Evora herrian. Autobuska jende izan gara, hau da 54 pertsona. Duela hilabete batzuk jarri ginen harremanetan Coral Evorarekin. Portugalgo abesbatza hori arduratu zen apirilaren 1ean eskaini genuen kontzertua antolatzeaz. Hotel Convento [...]  2010/04/08 - 12:52:03

PORTUGALERA !!!!

Aste Santuko egunak Portugalen emango ditugu Txintxarri Abesbatzak. Portugalgo bazterrak bisitatuko ditugu sei eguneko bidaian, eta bide batez, emanaldia eskainiko dugu Evora herrian, bertako Coral Evorak antolatuta. Portugalgoa izango da gure abesbatzaren 50. urteurreneko bidaia. Txintxarri Abesbatzak Coral Evorarekin duen harremanetik sortu da kontzertu hori emateko aukera. Duela aste batzuk jarri ginen harremanetan bi [...]  2010/03/29 - 15:46:02

Kantuak eta koplak uztartuta Alegiako kaleetan

Alegiako Zazpi Astoren Gainean bertsozale taldeko bertsolariek kopla ederrak bota zituzten bat batean Agate Deunaren bezperako eskean, Txintxarri abesbatzako kideen doinuek lagunduta. Herritarrek ere parte hartu zuten santa eskean. Bi taldeek esperientzia baikortzat jo dute egindako elkarlana. Txikiak elkartuta handi bihurtzen dira, eta horren adibide izan zen atzo Alegiako kaleetan ikusi zen argazkia. Txintxarri eta Txintxarri [...]  2010/02/08 - 12:06:04

Deialdi irekia

50. urteurreneko ekintzetan murgilduta, aurten Santa Ageda Bezperara gerturatzen ari garenez, zuei eta denei gonbidatu nahi dizuegu, gurekin kantuan ateratzeko. Aurten Zazpi Astoren Gainean Bertsozale taldearekin aterako gara. Era berean herriko trikitilariak ere bertan izango dira. Horregatik ahalik eta jende gehien biltzea nahi genuke ospakizun berezi honetara, beraz ostiral honetan, hilak 29 entsaioa iluntzeko 21.00 egingo [...]  2010/01/25 - 22:06:01

ZORIONAK GURI !!!

50 URTE !!! Bejondeigula. 1960. urteko Errege Egunean eman zuen Txintxarri Abesbatzak lehen kontzertua Alegiko zinean. Ordutik gaur egunera arte, gauz asko aldatu dira. Ikusi besterik ez, orduko bi argazki hauek. 2010.a urte berezia izango da guretzat eta era berean, gure inguruan dabiltzan edo zabiltzaten guztientzat ere hala izatea nahiko genuke. Besterik gabe, gaurkoan gure oroitzapena, lehen kontzertu [...]  2010/01/05 - 22:00:04

Eguberriak 2009

Iritsi dira aurtengo Eguberriak. Urtero bezala, Alegin betiko ohitura eta ospakizun berriak tartekatzeko asmoa da. Nola ez, Kultur Batzordeak bultzatu eta antolatutako ekintzak. Hemendik gure eskerrik beroenak luzatu nahi dizkiegu, hainbeste isileko lan egiteagatik. Zorionak ! Hasteko bihar, arratsaldeko 17.30tan, Olentzerori ongietorria egingo zaio Sutarri Dantza taldeak eta Txintxarri Abesbatzak lagundurik. Ondoren, urteroko kantu eskea egingo [...]  2009/12/24 - 01:47:02