Musikazale
Euskal Musikari buruzko bloga
Ebrovision 2010 jaialdia ate joka dator
Ebrovisioneko jaialdirako egun gutxi falta dira, jada badakizkigu talde guztiak eta antolakuntzak esan duenez, 10. urteurrena izan da zenbait sorpresa ere izango ditugu. Hona hemen, egun bakoitzean izango ditugun taldeen zerrenda: Irailak 16an, Osteguna: The Wave Pictures Stay Haddock s Orphans Chema Rey Irailak 17an, Ostirala: Lori Meyers Ivan Ferreiro La Habitacion Roja DeVito Second L.A Dj Amable eta Dj Optigan1 Irailak 18an, Larunbata: The New Pornographers The Heavy Love of Lesbian We Are [...] 2010/09/02 - 07:00:05
Interpol - Barricade klip ofiziala
Interpol irailaren amaieran izango ditugu Donostiako Anoetako zelaian, hona hemen beraien azken diskako aurkitu dugun Barricade abestiaren klip berria. WPvideo 1.10 Download! 2010/09/02 - 07:00:05
Hondarribiko Jaiak 2010 - Kontzertuak
Udako oporrak bukatzear ditugu musikazalen, baina hala ere milaka herrixka dabiltza oraindik jai-giroan gure inguruetan; hemendik egun gutxietara Hondarribiako Jaiak izango ditugu eta guk jada badakizkigu zein kontzertu izango ditugun. Hona hemen kontzertu zerrenda: Irailak 4, Larunbata 23:30etan Bentan @ Dios Salve A La Reina (Queen taldeari omenaldia). Irailak 6, Astelehena 22:30etan Bentan @ Disko Jaia. Irailak 8, [...] 2010/09/02 - 07:00:05
La Pegatinaren Euskal Herriko kontzertuak
Talde batek zuzeneko ikaragarriak egiten baditu La Pegatina dugu, talde batek zuzenekoak maite baditu La Pegatina dugu, eta dirudienez Euskal Herrian zuzenekoak ematea ere gogoko dauka, zeren berriro ere hemen ditugu ate joka. Hona hemen Euskal Herrian zuzenean ikusteko aukerak: Abuztuaren 6an, ostirala @ Baionan (Iparralde) @ Fiesta & Sol Jaialdia. Abuztuaren 17an, asteartean @ Ondarrun (Bizkaia) [...] 2010/08/05 - 07:11:02
Lobo Electrico eta Surfin Kaos, Getarin
Ostiralerako kontzertua geldirik egotea ezinezkoa den horietakoa izango da; uztailaren 30ean Lobo Electrico eta Surfin Kaos taldea ibiliko baitira Getariko Ketarri tabernan gaueko 23:00etatik aurrera. Birritan ikusi izan ditugu bi taldeak oholtza gainean, eta gaur egun Euskal Herriako taldeei kriston zuzenekoak dituzten taldeak direla esateko moduan gaude. Getarin dantzatzeko prest? 2010/07/29 - 07:13:12
Txapel Reggae 2010 Jaialdia Armintzan
Klasikoa jada Euskal Reggae panoraman, Txapel Reggae jaialdia badator berriro ere Armintzara; uztailaren 17an, larunbata ospatuko da, kontzertuak 22:00etatik aurrera hasiko dira eta 6:00ak arte musutruk dantzatzeko aukera izango dugu. Musikaz gain, beste ekintza batzuk egongo dira, hona hemen egitarau osoa: 11:00 - 13:00 Skate ikastaroa 16 urte baino gutxiago duten gazteentzat @ Musika BSO Sound. 12:30 [...] 2010/07/22 - 07:16:06
Mantisa - Elkarrizketa
Mantisa ez da talde berria, datei erreparatzen badiegu behintzat; 2004an sortu ziren Zarautzeko herri surferoan, Deloreanen herri berdinean. Baina beraiek egiten duten musika guztiz ezberdina dugu, HardCore panoraman - Euskal Herrian behintzat - nahiko ezagunak ditugu; ez daramate denbora gehiegi beraien diska berriarekin baina ez dute dudarik han eta hemengo oholtzetan kontzertuak eskeintzeaz, bizirik dagoen [...] 2010/07/22 - 07:16:06
Madalenak 2010 - Muro Rock
Aurtengo urtean aldaketak egon dira Oreretan, kontzertuak ez dira ohiko lekuan ospatuko baina hala ere, kontzertu ederrak antolatu dituzte; Diputazio Plazan aurkitzen da kokagune berria. Uztailak 24 larunbata: Desertu Hok Boogie Van The Dirty Pink Ladies iturria | madalenetako kontzertuak | 2010/07/22 - 07:16:06
Hondarribia Blues Festival 2010
Urtero indar gehiago dauka Hondarribian antolatzen den, Hondarribia Blues Festival, aurtengoa V.edizioa izango da baina badirudi zenbait urte gehiago eramaten dituztela jaialdi hau antolatzen bertara hurbiltzen diren musikariei so eginez gero; primerakoak guztiak. Hala ere, hoberena jaialdiak izango duen egitaraua erakustea izango da: Uztailaren 8an, osteguna: Ongi Etorri Festa: Jaialdira etorritako artista gonbidatuekin (guztiontzat zabalik) - Rio Bidasoa [...] 2010/07/15 - 07:19:03
Doctor Deseo Donostian
Badator berriro ere Doctor Deseo Donostiara, oraingoan uztailaren 15ean, osteguna, Karmengo Jaiak aitzaki direla. Ez hori bakarrik, Donostiako portuan, Zea Mays eta Blaka taldeak izango ditugu bilbotarrekin batera; seguru Zea Mayseko Aiorak ere, abestiren batean parte hartuko duela Francis eta taldekideekin, ohikoa baita bere presentzia talde bizkaitarraren zuzeneko nahiz diskoetan. 2010/07/15 - 07:19:03
