Gotzenetik

Just another WordPress weblog

Idi probak

Gaur San Blas eguna ospatzen da Euskal Herriko hainbat lekutan. Abadiņoko festa eguna oso entzutetsua izan ohi da gure artean. Bai bertako peria eta baita ere bertako herri kirol probak. Azken hauen artean daude, harrijasotze proba, pelota partiduak eta gauean ospatzen diren idi probak. Idi probaz entzutean, ezin izaten dugu ahaztu, Gotzenen idi apustu zale [...]  2010/02/03 - 16:24:03

URTEBETEKO LANA

Urtebete bete dugu gaur, postak idazteko martxa hartu genuenetik. Nahiz eta aurreneko posta Azaroaren 8an idatzi, hura proba moduko bat izan zen eta gero gure Ibusg maisuaren laguntza izan arte, ez genituen motorrak martxan jarri 2009.ko Urtarrilaren 26a arte. Hau da, gaur justu urtebete. Gotzenek dauzkan urte pilarekin alderatuz, ezer gutxi, baina urtea betetzeak [...]  2010/01/26 - 12:46:03

Behorretara elurretan

Asteburu dotore honetan, gure inguruak elur manta baten azpian zurituta azaldu zaizkigu. Gotzeneko eguneroko martxa aldatu egiten dute, honelako eguraldiek. Hau da, batez ere etxe aldeko lanak egiten dira. Baina kanpo aldean dauden abereak ezin dira ahaztu. Igande goizean, Aldabako zelaietan zeuden behorrek jateko ezer gutzi izango zutela eta, traktorea hartu eta bertara joan ginen. Atzekaldean, [...]  2010/01/11 - 22:58:02

Gabiroia etorri da

Aste honetan, oilo etxera joan ginenean, bertan gabiroia zegoen sartuta. Dirudienez negu hotzaren eraginez. Ahulduta zegoenaren itxura eman genion harrapakariari , eta jaten ematen saiatu. Hau da torrotxoriak harrapatu genituen eta berari eman, ea horrela jan eta indartzen zen. Lumatu egin zituen baina jateko imintziorik ez zuen egiten. Azkenean, ondorengo bideoan ikus daitekeen bezala, soltatzen saiatu [...]  2009/12/19 - 17:44:03

Arkumeak datoz berriz

Aurtengo Otsailean izan genituen bezala, arkumeak ekarriko ditugu Gotzeneko ikuilura. Goiko artzaiari ardiak arkume gehiegi izaten ari zaizkiola eta aste honetan ekartzekoa da. Beraz, hilabete hauetan arkumeak egon ohi diren txokoa ez da erabili. Beraz, hautsez eta armiarma sarez josia dago. Gaur txoko hori garbitzen aritu gara ikuiluko bizilagun berriei ongietorria emateko. Erratzarekin ondo ondo [...]  2009/12/10 - 20:22:03

Artaburuak ugari

Artoa gehiago erabiltzen da Gipuzkoan; Gonzalo Percáizteguik ekarri zuen lehenengoz Indietatik, eta gero beste probintzietara zabaldu zen. Ugari datorren alea da, eta San Markos egunetik aurrera landatu behar da. Horren irinarekin ogi handiak eta txikiak egiten dira, eta opil meheak, bero daudenean onak direnak, eta baita ere ogi sendoagoak; eta ohitzen direnez, jende askok gari-ogia [...]  2009/11/23 - 19:14:03

Egiazko negua San Martinez hasten da

Horixe dio esaera zahar batek, eta atzo nola San Martin eguna genuen, Euskal Herrian txerria hiltzen hasteko garaia izaten da. Txerria hiltzeko, hotza nahitaezkoa zen, orduan ez baitzegoen egungo hozkailu eta antzeko sistemarik. Beraz Azaroan hotza handia egiten zuenez garai aproposa izaten zen Txerri Festa egiteko. Gaur eguneko txerri hiltzea oso desberdina da duela urte batzuk egiten [...]  2009/11/12 - 10:37:19

Udazken babarrunetan

Azaroko lehen egunekin batera, udazken bete betean sartu gara, eguraldia dagokionean behintzat. Beraz baratzako lanak ia alde batera utzi behar izan ditugu. Aurreko astean negurako porrua eta aza landatu genituen. Landare gogorrak dira, beraz eguraldi busti eta euritsuarekin aurrera ateratzen dira. Era berean datorren udaberrirako lanak aurreratzen hasi gara: ilarrak eta batxuriak erein ditugu. Hala [...]  2009/11/07 - 18:03:03

Alegiko Nekazal Azoka (II)

Igande goiz hotza izan genuen Alegiko plazan. Eguzkiari kosta egin zitzaion laino artean agertzen eta kosta baita ere plaza berotzen. Baina hala ere giro polita eta beroa jendeak jarri zuen. Jende ugari bildu zen, herritarrek jarritako postu eta animaliak ikustera. Hainbat baratzako produktuen postu zeuden, Eusebioren berdurak, Aldaba Zaharreko gaztak, Lukasen ogia, Peioren sagardoa, Gaztetxoen gaztainak, Errotako taloak, [...]  2009/10/23 - 10:41:02

Alegiko Nekazal Azoka (I)

Igande honetan, Urriak 18, Udazkenean Kulturako III. Nekazal Azoka ospatuko da Alegiko plazan. Bertan herriko nekazari, barazkizaleak etab. izango dira beraien urteko lana erakusgai eta salgai izango dituzte. Gu ere bertan izango gara iaz bezala, Baina aurten ez dugu emango hegazti berezirik ezta oilorik ere, soilik baratzako produktuak. Hasi porruak, arraultzak, letxuga, eskarola, babarruna, pikuak, kiwiak, [...]  2009/10/15 - 01:11:03