Ustekabe Fanfarrea

Fanfarre Ustekabe | Txaranga de Eibar

Si buscas txaranga en Google debería de salirte esta página

Y qué cosas, tal vez no sea éste el primer resultado pero a nosotros nos da igual. Ya que en el SEO no parece que estemos acertando demasiado, pues hemos vuelto al papel, que estabamos necesitados de tarjetas de visita, y hemos aprovechado para poner ahí el resultado que debiera dar Google. A ver si [...]  2012/02/06 - 20:36:09

Donostiako danborrada, euripean

Pasa den ostiralean estreinakoz jo genuen Donostiako danborradan, blogean bertan jakinarazi genuen bezala. Gauerdian hasi eta goizaldeko 3rak pasata bukatu genuen aktuazioa, goitik behera bustita. Prentsa-oharra bidali genuen eta gaur albistea azaldu da El Diario Vasco eta El Correo egunkarietan. Etakittok, bestalde, bere Facebookean eman zuen honen berri. Bidalitako kronika ekarri dugu hona (gaztelaniaz): Ustekabe, [...]  2012/01/24 - 18:37:03

Donostiako danborrada ostegunean, estreinakoz guretzat

Ostegun gauean Ustekabe fanfarreak Donostiako danborradan parte hartuko du, estreinakoz bere historian, gauerditik aurrera 3 orduz danborrada bati Sarriegiren doinuak jartzen. Ez da, egia esateko, lehen aldia Donostiako danborradan parte hartzeko aukera daukaguna, baina gure agendek ezinezko egin izan dute ikasketak eta lana direla-eta. Aurten, berriz, osteguna izanik eta asteburu ataria dela-eta, animatu egin gara [...]  2012/01/17 - 20:56:04

Gabonetako emanaldia ostegunean, Eibarko kaleetan

Ustekabe fanfarreak Eibarko kaleak alaituko ditu datorren ostegunean, hilak 22, Gabonak direla-eta egingo den hiru orduko kale animazioaz. Aktuazioa, ohiko bilakatu den bezala, Estaziño kaletik hasiko da eta bertatik abiatuta Untzagarantz abiatuko da fanfarrea, horretarako Estaziño, Errebal, Julian Etxeberria eta Toribio Etxebarria kaleak zeharkatuz. Kalejira eta kale animazio hau arratsaldeko 18.30etan hasiko da, esan bezala, [...]  2011/12/20 - 20:58:03

Kalejira larunbatean: sanandresak eta kilometroko txistorra

Udan jairik jai ibiltzen garenez, udazken hasieran egin ohi ditugu oporrak, eta Sanandresekin ekiten diogu ikasturte berriari. Halaxe izango da aurten ere: krisiak aurrekontuak gogor jo arren, Txirrindulari Elkarteak berriro ere egingo du kilometroko txistorra larunbatean, eta guk ere hor egon nahi izan dugu. Horretara, larunbat arratsaldean kalejira bat egingo dugu arratsaldeko 7etatik aurrera. Ohi [...]  2011/11/25 - 01:59:03

Euskal Jaia Errioxan larunbatean

Duela 6 urtetik hona urtero Euskal Jaia antolatzen dute Castañareseko kanpinean (Errioxa). Euskal Herritik kanpo badago ere, kanpinean dauden lagun gehienak euskaldunak dira, baita kanpinaren jabeak, eta 2005. urtean San Inazioekin batera Euskal Jaia antolatzeari ekin zioten. Aurtengoa zazpigarren edizioa izango da, datorren uztailaren 30ean, larunbata. Euskal jaia Errioxan! Sekula Ezkaraira joan izan direnek ezagutuko [...]  2011/07/26 - 12:02:05

Asteburuko aktuazioak: Zaldibar eta Mungia

Joan den asteburuan Elgetako jaietan izan ondoren, oraingoan Bizkaira salto egingo dugu bertan udako aktuazioekin jarraitzeko: Zaldibarko jaiak 2011ko uztailaren 8a, ostirala Iaz egin genuen bezala, aurten ere Zaldibarko jaietan izango gara, arratsaldeko 6etan hasi eta 3 orduz. Egitarau osoa Zaldibarko Udalaren webgunean duzue. Mungiako jaiak 2001ko uztailaren 9a, larunbata San Kristobal jaiak direla eta, [...]  2011/07/07 - 21:48:03

Ustekabe, Elgetako jaietan

Ustekabe fanfarrea aurten ere Elgetako jaietan izango da, laugarren urtez jarraian Data: 2011ko uztailaren 2a, larunbata Ordutegia: 11.00-14.30 eta 17.00-21.00 Jaia: Herri Eguna, Ferixa Nagusixak 2011 Emanaldia goizeko 11etan egingo den diana batekin hasiko da, ordu erdi geroago, 11:30etan, hamaiketakoa egiteko herriko plazan. Indarrak hartu ondoren, kalejira egingo dute musikari eibartarrek bazkalordura arte. Eguerdiko 14:30ak [...]  2011/07/01 - 17:19:04

Udako egutegia hasita

Udako egutegia Sanjuanetan ireki zuen Ustekabe fanfarreak, urtero lez, San Juan eguneko Eibarko umeen danborrada alaituz. Aurtengoa 10. danborrada izan da, eta Ustekabek eramandako kamisetetan erakutsi zen hori, 10 urteak ospatzeko bereziki diseinatutako kamiseta moreekin. Eibarko Danborradaren antolatzaileei eta Eibarko Udalari ere gure esker ona adierazi nahi diogu, hasieratik Ustekaberen aldeko apustua egin baitute, eta [...]  2011/07/01 - 17:19:04

Korrika, Ustekabe ere euskararen alde

Azken urteotan bezala aurten ere lekukoa hartuko dugu Korrikan. Aurtengoan Eibarko erdialdean egokitu zaigu lekukoa eramatea: San Andres pasealekuan. Kutxaren bulego aurrean hartuko dugu, eta El Corte Ingles semaforo aurrean pasako diogu lekukoa hurrengoari. Testigua Aimar Goenaga perkusionistak eramango du Ustekaberen izenean, 1476. zenbakiarekin, eta aurreikusten denez, ordu kapikuan: 21.12 inguruan. Korrika. Eibar, 21.11. San [...]  2011/04/11 - 19:25:14

Nabigatu euskaraz