Amuitz
OLERKIAK, ARGAZKIAK ETA BESTELAKO BURUTAZIOAK
Sasiakaziak
Loratu dira berriro ere sasiakaziak, maiatza guztietan bezala gure mendiak zuri leun batez estaliz. Inork landatu gabekoak, bere indarrez barreiatu diren landareak dira sasiakaziak, sasi landareak, sasitan hazten direnak naturaren zaintza hutsez, ustekabean harrapatzen gaituztenak apirilaren amaieran, maiatzaren hasieran. Oteek negua horitu zuten bezala, sasiakaziek zuriz estaltzen dituzte gure bazterrak udaberriaren erdian, inork eskatu gabe, [ ] 2013/05/14 - 04:45:02
Ortzadarra
Ortzadarra agertzen de noizbehinka eta denbora gutxi iraun ondoren poliki lausotzen da zeruan. Baina guk haren koloreak xurgatzen ditugu esponja batek maitaleen azaleko ura xurgatzen duen moduan, hondartzako hondar aleek gorputz bero eta ernatuak bustitzera hurbiltzen den itsas olatu bakoitzaren azken tantak atxikitzen duten bezala. Eta hori eginik ortzadarra hutsik lagatzen dugu, biluzik, zuri-beltzez jantzita [ ] 2013/04/25 - 01:30:15
Unibertso guztiak
Orduan jada ez zara zu ez zaudelako hemen, Orduan ez zara inor, edozein zarelako, edonon. Uste zenuen unibertso berri bat erakutsiko nizula, infinituraino hedatutako kosmosa. Baina ez duzu halakorik behar, inondik ere, nahikoa duzu lila sorta haundi bat hartu etxe ondoko eskaileretan, aurpegiera otzanaz egon, eta zure baitako pasabide luzeetan zehar betirako galdu. Ez zara [ ] 2013/03/23 - 17:51:04
Zeruko urdina
Hamam batean bezala, agian, sabaia zuri, eta handik zeruaren argia, hitz bat eztarrian, hitz bat esan nahian eta inor hura aditzeko prest. Gorputz osoarekin adierazi nahi dena mingainean jarrita, egia eta gezurra batera, munduan izandako egi guztiak eta baita gezur guztiak ere. Dagoeneko gaindituak geratu dira lurrean sustraituriko zuhaitz sendoa, uretan dabilen ontzi bakartia, suak [ ] 2013/01/10 - 02:53:21
Ia magalean
Haizea hartu biriken ahalmen osoz, besoak zabaldu ezker eskuin eta den-dena utzi, abandonatu beldurrak, ahaztu egitekoak, desegin kateatzen nauten loturak. Haizea utzi pixkanaka eta bihotzaren taupadak aditu, Bere arnasa ere entzun nezake, bere besoak alderik alde, bere bihotza niretzat. Mendi magalaren ertzean zelai berdean etzanda, haize gardenak inguratzen nau, eta betetzen, izadiaren erdian atzematen dudala [ ] 2012/12/03 - 04:49:01
Eramana, ekarria
Eraman dut beti nire barnean sua, badaramat orain ere. Ikusi dut eguzkia nire gainean, nire aurrean, sugar beroak lurra epeltzen, bidea erakusten, txinparta berriak sortzen. Ekarri dut niregana ahal izan dudanean eguzkiaren indarra. Indar hori horrekin honaino iritsi naiz eta hemendik abiatuko edonora, nire barneko sua pizturik dagoen artean. 2012/11/04 - 22:27:02
Ura eta argia
Banaka ipini ginen itsaso zabalaren alde banatan; lehertzen diren olatu guztiek madarikazioa badute baitan abesti alai guztiek negar eginarazten duten bezala, baina gure arteko lotura apurtzeko jarri genuen ozeano osoa ez zen nahikoa izan, eguzki laranjaren argitan, etenik gabeko astindu lizunak gerarazteko. Banaka ulertu genuen hitzak ezin direla itzuli, olatuek ezin dutela atzera jo, eguzkia [ ] 2012/09/27 - 04:39:09
Sustraiak
Lana baino gogorrago dirudi goizean altxatu eta mundura atxiki, zangoen odol gorria mugiarazi oinak sendo jarri ondoren lurraren gainean. Baina ez da gogorragoa zutitu eta arnasa hartu, samurragoa baizik, arroken indarra sentitu gorputzean gora, unibertsoaren egonkortasuna norberaren sendotasunaz orekatu eta zuhaitzen sustraien modura lur azpian bizitza hedatu handik elikatu ahal izateko. Ez da lana, eguneroko [ ] 2012/08/15 - 22:24:11
Ia gaurik ez
Ez zegoen ia gaurik txapero hark begirada lizuna bota zizunean gona motzez jantzitako eta makillajez estalitako neska potoloari poltsa lapurtu aurretik, ez zegoen ia gaurik trabesti handi hark karaokea zuzentzeko ahaleginak egiten zituenean barra gainean, eta itsas gizon bortitzak down sindromea zuten lagun mozkorrak jipoitzeko mehatxua izkina guztietatik zabaldu zuenean, ez zegoen ia gaurik hamabost [ ] 2012/06/26 - 18:44:08
Orain
Aukera galtzen utzi zenuen eta orain, keinu uzkurrez bere txantxak gogoratzen dituzu, bere eskuak zure gorputzaren gainean, bere irribarre zabala eta bere algarak, zabalagoak gau alaien ostean, zure belarrietan entzuten dira orain, beste basoetan, iritsi ezin dituzun beste urbazterretan bilatzen ari dela susmatzen duzunean, orain, badakizunean zure denbora, berea, lertxun dardaratien hostoekin batera ur gainean [...] 2012/05/17 - 09:19:04
