Boligrafo gorria

Batez ere kultura. Noizean behin iritzi mohikanoak.

Larrutuko zaituzte bideo hau ikusten ez baduzu

Badira gauzak antolatzen dituzten pertsonak. Eta badira antolatutakoak iragartzen dituztenak. Azken horien artean, bada talde bat bideo-promozionalak egiten badakiena ere. Bueno, ba ahaztu, ze hau ez da bideo promozional bat, edo ez hori bakarrik behintzat. Literaturia izango da Zarautzen maiatzaren 19tik 21era eta, hitz egin dezagun lanak merezi duen terminoetan, ikus-entzunezko obra honekin iragarri dute. []  2016/05/09 - 21:09:03

Prince hilda aurkitu zuten eguna: errealitateak Tarantino gainditzen duenean

Telefonista: 911, non da zure larrialdia? Identifikatu gabeko gizona: Kaixo, em, zein den hemengo helbidea? Bai, anbulantzia bat behar dugu oraintxe. Telefonista: Ados. Identifikatu gabeko gizona: Konorterik gabe dagoen norbait daukagu. Telefonista: Ados, zein da helbidea? Identifikatu gabeko gizona: Em, Princeren etxean gaude. Telefonista: Ados, norbaitek helbidea ezagutzen du? Begiratu dezakezu ea badagoen inguruan postontziren []  2016/04/25 - 15:10:02

‘Mr Robot’ telesailaren bigarren denboraldirako motorrak berotzen

Uztailaren 13an hasiko da, iragarri dutenez, Mr Robot telesailaren bigarren denboraldia. Iaz sorpresa atsegina izan zen mundu erdiko seriezaleentzat eta, azken kapituluarekin izan ziren problematxoak gorabehera, seguru nago asko kapitulu berrien zain egongo direla. Momentuz denboraldi berriaren promozio bideo bat sareratu dute Haendelen Sarabande ezagunaren doinuz lagunduta –oso Kubrick detaile hori–. Dagoeneko protagonistak lehen denboraldian []  2016/04/21 - 16:48:03

Atxiloketak eta semantika

Badirudi Tortura hitza marra gorri batez ezabatuta agertzen den mural bat dela astearte goizean Burlatan egin dituzten atxiloketen kausa. Alegia, salatzen den ekintzaren egilea seinalatu ere egiten ez duen margolan batengatik eskuburdinekin atera zaitezke etxetik, Guardia Zibila iraindu duzulakoan. Badakigu euskal gatazka izan denaren narratiba lehia politikorako tresna dela azken urteetan, baina errelatoa eta antzeko []  2016/04/19 - 11:42:05

The Avalanches bueltan dira, momentuz zuzenean

Notizia duela bi egunetik dabil alde guztietan: The Avalanches elektronika taldea zuzenean entzuteko lau aukera izango dira uda honetan, horietako bi Bartzelonan, Primavera Sound ahalguztidunaren baitan, ekainaren 3an eta 5ean. Beste bi zitak urrunxeago dira, baina inguruotan ere ez dira gutxi kanpora lan bila joandakoak, eta akaso: Londresko Field Day ekainaren 12an edo Byron Bayko []  2016/04/15 - 13:21:04

Kultura unibertsalak ez du zertan hizkuntza nagusien peajea ordaindu

Esplikatu behar ez diren arrazoiengatik, parean tokatzen zaizkidan bakoitzean interesez irakurtzen ditut Paco Letamendiak idazten dituenak eta atzo ez zen gutxiagorako izan: “Construir la independencia” izeneko artikulu sakona publikatu zuen EHUko irakasleak Gara egunkarian eta hari interesgarri asko dauzkan mataza dela iruditzen zait. Horietako gehienak handi geratzen zaizkit, baina artikuluak ukitzen duen azken puntua kulturari []  2016/04/13 - 14:11:06

Euskararen kontrako debaldeko publizitateaz gogait eginda

Twitter publizitatea erakusten hasi da telefonoko aplikazioan eta, lehenago Facebookekin egiten nuen bezala, nire buruari lana ematea erabaki dut: agertzen zaidan patrozinatutako eduki bakoitza X botoia sakatuz kentzen dut, sare sozialok kudeatzen dituztenek jakin dezaten ez nagoela prest edozein lekutara laguntzen nauen pantailatxoa batere interesatzen ez zaizkidan edukiz beteta edukitzeko. Baina nire ahalegin guztiak alferrikakoak []  2016/03/15 - 07:56:03

BIG festibalak merkatu segmentutzat hartu gaitu

Miarritzeko BIG festibalaren aurtengo edizioan ariko diren lehen taldeak ezagutu ditugu martxoko lehen egunean eta mota horretako beste jaialdi askok azkenaldian eman duten sentsazioa berresteko balio izan du. The Chemichal Brothers, The Libertines, Prodigy… Oraingoz ezagutzen ditugun kartelburu nagusiak nire adineko jendeak –Y Belaunaldia– nerabezarotik ezagutzen ditu. Ideia bat egin dezazuen, internet gabe bizi ginen []  2016/03/01 - 16:19:03

Epaile frantziar baten galderak ETAko militante baten aurrean

Gallimard argitaletxea bezalako eskaparatea eduki arren, eta kontatzen duen istorioa oso gurea izatearen despit, euskal prentsan ari garenon aurretik nahiko oharkabean pasa zen François Sureauren Le chemin des morts eleberri laburra 2013ko rentrée literaire hartan –Jon Garmendiak Garan egindako elkarrizketa hau da aurkitu dudan erreferentzia bakarra–. Horrelakoetan ohikoa denez, gaztelaniara itzuli dutenean (Periférica, 2015) hasi []  2016/02/29 - 16:31:02

Amoranteren bostekoa

Gauza onak besterik ez genituen entzun berari buruz, hori esan genuen duela aste pare bat Iban Urizar Amoranteri buruz. Baina bera ez genuen entzun zuzenean ordura arte. Eta a zer nolako espektakulua galtzen ari ginena: Niño de Elche entzutera joan zirenetako asko kokotsa zintzilik utzi zituen –beste batzuk bitartean antolatu zuten mintzodromoaz nahiago dut ez []  2016/02/18 - 18:17:05

Nabigatu euskaraz