Odolaren mintzoa

Santi Leoneren bloga

Il racconto dei racconti (Ipuinen ipuina)

Lego Movie-n, nortasunik gabeko protagonistaz galdeginda, haren lankideek zera erantzuten dute: “Urliaz galdegin bazenit, irri batekin erantzunen nizukeen; Berendiaz galdegitera, uau! erranen nizukeen; baina bertze hura aipatuta, nire erantzuna meh! da, ez dit deus ere sujeritzen”. Sam Raimi, James Wan edo Peter Jackson aipatuz gero, irribarre eginen nuke, baina Matteo Garrone eta zinema fantastikoa paratuko []  2016/04/26 - 09:13:03

Reality (Errealitatea)

“–Kontadazu zure proiektua. “–Nire filmean, telebista aparatuak gaizto bihurtzen dira, eta, horren ondorioz, jendea ergel bilakatzen da telebista ikusten duelarik. Baina adiktiboa da, eta zenbat eta ergelagoa izan, orduan eta denbora gehiago pasatzen du telebista ikusten, eta orduan eta ergelago bilakatzen da “–A, zientzia fikzioa!” Zientzia fikzioa. Hori txiste bat da, Quentin Dupieux zuzendariaren umorearen []  2016/02/23 - 12:03:06

The Green Inferno (Infernu Berdea)

The Green Inferno-ko kredituen akaberan, Italian 70eko eta 80ko hamarkadetan egindako kanibal azpigeneroko film guzien zerrenda eskaintzen digu Eli Rothek: Sergio Martino-ren La montagna del dio cannibale (1978), Ruggero Deodato-ren Cannibal Holocaust (1980), eta Umberto Lenzi-ren Mangiati vivi! (1980) edo Cannibal Ferox (1981), bertzeak bertze. Filma bera, bertzalde, Deodatori dago eskainia –Per Ruggero irakurtzen dugu []  2016/02/16 - 07:10:02

The Human Centipede [The Final Sequence] (Giza ehunzangoa [Azken partea])

The Human Centipede [The Final Sequence] trilogia baten hondar alea da. Ospea gorabehera, lehendabizikoak nazka handiagoa ematen zuen kontatuta, ikusita baino; bigarrenak, berriz, bai, ezin kontatuzko nazka ematen zuen. Biek, hala ere, bazuten zer edo zer: lehenak, giza ehunzango bat egiteko ideia ero hura; bigarrenak, josteta metazinematografikoa, eta, bertzalde, dena are ilunago eta asaldagarriago bihurtzen []  2016/01/19 - 12:05:04

Tales of Halloween (Halloweengo ipuinak)

Lauretan hogeita hamar minutuan hamar film labur, hamarrak Halloween egunean girotuak: horra abiapuntua. Eta emaitza ez da batere txarra. Atalez osaturiko film guzietan gertatzen den bezala, Tales of Halloween ere ez da borobil-borobila, baina problema ez da, nire ustez, kalitatea –atal gehienak kalitate bertsukoak dira–, baizik eta, nola erran, barietate falta. Elkarren antzekoak baitira kapitulu []  2016/01/13 - 07:08:04

A Girl Walks Home Alone At Night (Neska bat etxera doa bakarrik, gauez)

“Begiak biltzen ditudanero, kolore biziz margoturiko altzairuzko amiamokoak ikusten ditut lurrean pikoka []. Eta eremu arrea, ostertzerainoko lekaro soila”; horrela hasten da Iñigo Aranbarriren Zulo bat uretan nobelako 10. kapitulua, eta horrela hasten ahalko litzateke A Girl Walks Home Alone At Night (Neska bat etxera doa bakarrik, gauez) Ana Lily Amirpour zuzendari estatubatuar-irandarraren lehen filmaren []  2016/01/05 - 08:32:04

Tokyo Tribe

Harkaitz Canoren Twist nobelan, bi pertsonaia –ez naiz oroitzen zein, buruz ari naiz– arteari buruzko mintzaldi batera joan dira, eta, halako batean, batek zera galdegin dio bertzeari: “Asko falta da?” Zineman, edo DVDak ikusten ditudalarik, behin baino gehiagotan gogoratzen naiz Twisteko pasarte horretaz; Sion Sonoren Tokyo Tribe filmean, 40. minutuaren bueltan hain zuzen ere. Eta []  2015/12/29 - 09:42:03

Turbo Kid – Donostiako Beldurrezko Astearen gaineko oharrak

Turbo Kid-en, etorkizuna 1997. urtea da; keinu sinple horren bidez, hasmenta-hasmentatik erakusten digu bere izaera film –erran dezagun deblauki– zoragarri honek, 80ko hamarkadako ekintza eta abenturako zinemari omenaldia baita: Mad Max-etik hais eta The Goonies-eraino, Indiana Jones edo Escape from New York filmetarik pasatuz, tarteka lehenagoko erreferentziaren bat harrapatzea posible bada ere, hala nola Soylent []  2015/11/08 - 12:26:43

Stung (Eztenkatua) – Donostiako Beldurrezko Astearen gaineko oharrak

Neurri batean, Stung film zintzoa, ez baitu inor engainatu nahi, argi baitago zer eskaintzen duen eta norendako: mamorro erraldoiak, txiste merkeak eta, batez ere, odola eta erraiak. Goreazaleek tarte on bat pasa dezaten eginiko filma da Stung, bertzelako asmorik gabe. Baina hori onartuta ere, aitortu behar da erdipurdikoa dela Benni Diezek zuzenduriko film hau. Efektu []  2015/11/06 - 12:39:04

German Angst – Donostiako Beldurrezko Astearen gaineko oharrak

German Angst, Beldurrezko Astearen programak egoki itzultzen duen bezala, beldur alemana da, Alemaniatik heldu den beldurra –hiru zuzendarietako bat, Michal Kosakowski, poloniarra den arren, berak Donostian azpimarratu zuen bezala–. German Angst kontzeptu bat ere bada, alemanek berezko omen duten beldur mota bat definitzen duena –beldurra, adibidez, etorkizunari–, eta beldur horrek dakartzan zalantza eta erabakimen falta; []  2015/11/05 - 12:50:05

Nabigatu euskaraz