Jakin baneki!

Pedro Miguel Etxenike

Aurrerabideaz

Ordenagailuak —behar bada nano-teknologia lagun—, adimenaren misterioa argitzeko aukera emango digu etorkizunean. Aipatu nahi dudan ideia honek, ezin hobeto laburbiltzen du fisikaren eta biologiaren arteko elkarlana. Horrez gain, zientziaren ezaugarri funtsezkoa ere bada ideia hori: progresua. Zientzialari guzti-guztiek irakurri behar lukete zientziaren historia. Hartara konturatuko lirateke zeinen garrantzitsuak diren, beren txikian, bakoitzak egiten dituen gauzak. [ ]  2015/03/05 - 17:51:01

Nanoteknologia (2)

Nano-teknologia, nano-zientziak, nano-egiturak sarri entzuten diren kontuak dira horiek. Zer esan nahi du, ordea, “nano” horrek? Ez da misterio handia: “nano” aurrizkiak neurri jakin baten mila-milioirena adierazten du beti, edozein delarik ere “nano” aurrizkia hartzen duen neurri-unitatea. Hala, bada, nano-metroa metroaren mila milioirena baino ez da. Tartean dauden beste neurri baten bitartez esanda: mikra baten [ ]  2015/03/05 - 17:51:01

Zientzia, politika, gizartea

Zientziaren eta Gizartearen arteko harremanari dagokionez, hauxe da funtsezko kontua: hasi berria den XXI. mende honetako kultura, zientziaren eta teknikaren kultura izango da (XX. mendekoa ere hala izan zen). Herrialde aurreratuen taldeko kide izan nahi badugu, gure gizarteak –eta, batez ere, gure politikariek- horretaz ohartu eta, ondorioz, zientziaren garapean sustatu beharra daukate. Mundua eraldatu duten [ ]  2015/03/05 - 17:51:01

Nazioa eta nozioa

XXI. mendean, honako hauek izango dira oinarrizko elementu estrategikoak: adimen-gaitasuna, irudimena, asmamena, eta teknologia berrien antolaketa. Gero eta gehiago, nazioen aberastasuna nozioen aberastasuna izango da. Ez gaude zientziaren amaieran, hasieran baizik. Nik hala ikusten dut behintzat Zientzia: jaio berri, sormenerako ezin konta ahala aukera eskaintzen dizkigula. Galderei erantzuna emanez egiten du aurrera zientziak, baina erantzun [ ]  2012/07/16 - 11:45:02

Nanoteknologia (eta 3)

Nano-zientzia errealitate bat da gaur egun, eta baita nano-teknologiaren hainbat alderdi ere. Hala ere, esan beharra dago nano-teknologia oraingoz areago dela etorkizuneko kontua, oraingo kontua baino. Izan litekeenaz gehiago hitz egiten dugu, gaur egun izan badenaz baino. Hala aipatzen ditugu, adibidez: -Drogak atomoz atomo eraikitzea. Orain arte ez da lortu, baina formula aurkitzen badugu egingo [ ]  2012/07/16 - 11:45:02

Teknologiaren lau aldiak

Aurreko sarreran hasi nintzen esaten eta gaur jarraituko dut gaiarekin: nire ustez teknologiak lau fase edo aldi ditu. Baina zein dira, ba, teknologiaren lau fase edo aldiok? Labur azalduko dut, eta, esan bezala, hiru teknologia desberdin hartuko ditut adibidetzat: papera, elektrizitatea eta ordenagailuak. 1. adibidea: PAPERA: 1. aldia: Papiroa: apaizek idazten dute, soldaduak bizkar-zain direla. [ ]  2012/07/16 - 11:45:02

Nanoteknologia (1)

Orain arte, eskura genuen materia erabili baino ez dugu egin. Aurki, ordea, eragile ez ezik egile ere izango gara, eta materia berria sortzeko gai izango gara, ingeniaritza atomikoari esker. Bestalde, ingeniaritza genetikoak bizia eraldatzeko eta bideratzeko aukera emango digu, eta begi-bistakoak dira horrek dituen ondorioak. Azkenik, ordenagailuak adimenaren arazo korapilatsua askatzen lagunduko digu beharbada, bai [ ]  2012/07/16 - 11:45:02

Gauzak nola diren

Argazkikoa Young izeneko sendagile ingelesa duzue, jakituria entziklopediko baten jabe zen genioa. 1800. urtea aldera, honako aurkikuntza hau egin zuen Young-ek: zirrikitu batetik pasatzean, argia difraktatu egiten zela, hori izan zen Youngen aurkikuntza. Argiak, uhin-izaera duenez, gune ilunak eta gune argiak sortarazten ditu zirrikitu batean zehar pasatzean. Young aipatu dugu, beraz, aurrena, 1800. urtean-edo. Hurrena [ ]  2012/07/16 - 11:45:02

Sormen askatasunaren eta epe luzearen garaipena

Gaur egun, zoritxarrez, zientzia bideratzeko joera dago, zientziari iker-bideak ezartzekoa. Beti ere, epe laburreko premien izenean egiten da hori. Merkatuak zer behar duen, horixe ikertzeko eskatzen zaio sarri zientziari. Gizateriak egin dituen aurrera-pausorik handienak, ordea, ikerketa hutsari zor zaizkio: hots, ikertzaileen irudimena eta aurrez egindako lana beste mugarik ez duen ikerketari. Hain zuzen ere, ikasitako [ ]  2012/07/16 - 11:45:02

Emakumeak zientziaren historian

Eten txiki bat egin nahi dut nire jardueran, asko baino gehiago kezkatzen nauen gai bati heltzeko: emakumea eta zientzia. Lehengo batean, Rosalind Franklini gertatutakoa aipatu nuen ADNaren aurkikuntza nola izan zen kontatzerakoan. Esan bezala, emakumea zelako ez zitzaion Rosalind Franklini bere meritua behar bezala aitortu. Egia esan, zientziaren munduak ez dio inoiz harrera onik egin [ ]  2012/07/16 - 11:45:02

Nabigatu euskaraz