Gauza ageria

Xan Harriague

Jendaurreko hori prestatu izan banu…

Badirudi hizlari askorentzat nahikoa izaten dela gaia menperatzea kamara, mikrofono edo jendaurrean hitz egiteko, baina kontu bat da aipatu beharreko gaia ezagutzea, eta beste bat ezagutza hori edo mezu hura pasatzen jakitea. Batzuek berezkoa daukate gaiatsun hori, baina kasu gehienetan ez da horrela. Komunikazio era hori ere landu behar da norberak mezua ezagutzetik publikora helaraztera [ ]  2015/03/05 - 17:50:03

Noizko telebista pedagogiko bat?

 2012/07/16 - 11:46:02

Jarraitu, aztertu eta zurera egokitu

Niri, eta uste dut bakarra ez naizela, halako harrotasun pixka bat sartzen zait atzerriko esteka bat edo adibide bat aipatzen dudanean blogean edo Twitterren. Ematen du aditua zarela, eta goi mailako erreferentziak dituzula. Ematen du, berriro diot. Baina batzuetan ez da urrun joan behar kasu arrakastatsuak eta ongi egindako gauzak ikusteko. Mallabiako Orbea bizikleta markak [ ]  2012/07/16 - 11:46:02

Zenbat daukadan ikasteko

Duela hiruzpalau aste, telebista pedagogiko bat, edo behintzat kate pedagogiko bat izatearen gogoaz aritu nintzen, alegia gustatuko litzaidakeela eta ongi iruditu litzaidakeela telebistan erakusten diren programa batzuen bidez ongi pasatzea, lasaitzea eta denbora berean ikastea. Arlo horretan ibilbide nahiko duen lagun batekin solasean gogoarazi zidan telebista ikuslearen araberakoa izaten dela nonbait, eta Europa iparraldean adibidez, [ ]  2012/07/16 - 11:46:02

Olatua hartzen

Komunikazio kanpaina baten prestatzea luzea da, ez da egunetik biharamunera egiten, gauzak ongi egin nahi badira ez behintzat. Kanpaina horretarako olatuak, edo audientzia pikoak hura ezagutarazteko bakanak dira, gehienetan bakarra izaten da. Hori dela eta, ezinbestekoa da olatu hori iristen denerako baliabide guztiak prest izatea, esku paperrak, prentsa oharrak, web orria, sare sozialak, bideoak etab. [ ]  2012/07/16 - 11:46:02

Aldaketa lagundu, ez behartu

Sare sozialetara egin behar den bide horretan, maiz aditu dut lankideen prestutasun eza zela enpresetan dagoen oztoporik handiena. Eta egia erran, erraz sinisten dut, ibili naizen enpresetan gehiengoak begi txarrez ikusten zuelako aldaketa hori. Batzuentzat bizi pertsonalaren exibizionismoa zen, beste batzuentzat, lan karga gehiago. Aitzakiarik ez zen falta, baina gauzak dauden bezala, ezin da ukatu [ ]  2012/07/16 - 11:46:02

Marka egin, eta zaindu

Blog honetan maiz goraipatu dut marka bat eraikitzearen garrantzia, alegia, produktuarekin pozik dagoen bezero bat baino haratago, ezezaguna zaion produktu berri batekiko konfiantza izateaz. Batetik, enpresak ez du dirurik gastatu behar produktu hura ezagutarazteko baizik eta haren merkaturatzearen berri emateko, eta bestetik, markak ospe ona baldin badauka merkatuan, produktu berri hori berehala salduko da, eta [ ]  2012/07/16 - 11:46:02

Atzoko hazia ez da biharko uzta

Nire ustez, gizakietan berezkoa da gauzak berehala eskuratu nahi izatea. Baina gure gurasoek txikitatik erakusten digute gauza batzuk lortzeko lan egin behar izaten dela, pazientzia behar dela eta benetan nahi izanez gero, nahi horiei eutsi behar zaiela. Komunikazioan ere horrela da, eta are gehiago marketing-ean. Atzoko hazia ez da biharko uzta. Konfiantza ez da hartzen [ ]  2012/07/16 - 11:46:02

Webcongressetik zuzenean streamming bidez

Gaurko posta esperimentu bat da, baina zuetariko batzuentzat baliagarria izaten ahal bada hobe. Saiatuko naiz Bilboko Webcongressa streamming bidez ematen. Hemen daukazue hitzaldien programa Alferrik ari banaiz, audioa txarra baldin bada edo irudiak mantxoegiak esaidazue mesedez twitterren bidez Watch live streaming video from xanharriague at livestream.com http://www.livestream.com/xanharriague  2012/07/16 - 11:46:02

Sare sozialak barneratu, eta ez kanporatu

EITB.com-en ikusi dudan albiste batek arreta deitu dit gaur. Socialitas, Community Manager zerbitzuak saltzen dituen enpresa berria. Hasteko ez dakit benetako albiste bat den edo enpresari egindako iragarki merkea, horrelako enpresa asko daudelako dagoeneko. Baina zalantza hau ez da idatzi honen helburua. Nire ustez, oso arriskutsua eta eragin gutxiko ekimena da enpresa baten komunitate digitala [ ]  2012/07/16 - 11:46:02

Nabigatu euskaraz