Bidean . . .

Banketxeak eta epe motza

 2013/10/19 - 01:58:08

Ereserkiak

 2013/10/19 - 01:58:08

Ez daukat izenbururik asmatzeko gogorik

 2013/10/19 - 01:58:08

Autobusean lanera

Urte haserako proposamenetako bat zen lanera oinez etortzea. Oraingoz, kale. Gaur ere kotxez etorri naiz, eta nazka-nazka eginda bukatu dut. Bi kilometro eskax egiteko 10-15 minutu estresante behar izan ditut. Eta gainera, kotxetik atera eta zebrabidea gurutzatzera nindoala ia arrapatu egin nau inuzente p...seme batek. Sarrera honen ostean, nere proposamena: Untzagatik Azittaingo poligonorako autobus zuzena, lanera doan jendearentzako. Asko jota, beste geltoki pare bat (Armeria parean eta Urkizun, adibidez). Helburua: kotxe gutxiago ibiltzea Eibarren. Kotxe gutxiago = kotaminazio gutxiago eta trafiko hobea. Prezioa: doan (erabilera bultzatzeko). Ordutegi zabala: lanera ez gara guztiok ordu berean sartzen, ezta atera ere. Adiminstrazioa honen atzean egotea nahitaezkoa da, batez ere diruz laguntzeko. Zerbitzua doan izan behar da, horrela, autoz ibiltzea garestiagoa izango delako. Orain arte, gure herriko eta eskualdeko garraio publikoa ez dago langileongan pentsatuz egina. Poligonoetara edo enpresak dauden lekuetara ez da autobusik joaten. Horrela, egunean lau aldiz Eibar guztiz kolapsatzen da. Eta Azittaina bakarrik ez, Ermuara, Elgoibarra, ... Garraio publiko espezializatua, langileentzako propio egina. Ekimena martxan jarri aurretik, enpresen laguntzarekin, langileak halako zerbait egiteko prest ote dauden ikusi beharko litzateke, hau da, zerbitzua erabiliko ote litzatekeen aztertu. Ondoren, zerbitzua martxan jartzen bada, aztertu beharko litzateke ea erabiltzen den, ordutegiak egokiak diren, ... analitika, :-). Bota dut ostiraleko astakeria!  2013/10/19 - 01:58:08

La guerra es nuestra

 2013/10/19 - 01:58:08

Marketina... zertarako?

Munduko jatetxe onena Mendaron dago. Oso gustoko dut eta bertan giro berezia egoten da. Behin, bertako sukaldariari entzun nion marketin onena mahai gaineko platera zela. Hau da, jatetxea eta janaria: eskaintzen duzun zerbitzua. Orain ez noa nere lana kakatara bidaltzera. Baina marketina enpresaren elizako aldarean jarri baino lehenago gauza pare bat kontuan izan behar dira. Marketinak ez du zure enpresa salbatuko berez salbatzea merezi ez badu. Zertara dator hau? Azken egunotan pare bat esperientzien berri izan dut, biak gertu gertukoak. Eibarren jatetxe berri bat ireki dute. Lekua polita da, oso ondo dekoratua, bertara joatera animatzen zaituen horietakoa. Atzo gabean behingoan lortu genuen bertan afaltzea. Janaria oso goxoa zegoen, bertakoekin hartuemana atsegina, eta ordaintzeko garaian merkea iruditu zitzaidan. Lekua, pertsonak eta zerbitzu/produktua ondo landuak. Bestalde, ezagutzen dut fisioterapeuta on eta polit bat. Orain gutxi ireki arren, geroz eta jende gehiago dauka. Eta bezero berriei galdetuaz konturatzen ari da bertan izandako jendea ondo hitzegiten ari dela berataz, zerbitzu ona ematen duela, eta lekuak erlaxatzen laguntzen duela. Ados, teorikoki, horren atzean, negozio bi hauen atzean, marketina dago. Lekuaren diseinua, zerbitzua nola eman, jendearekin zer nolako tratua izan... hor planifikazioa dago, marketina, sen komertziala. Marketina ez da lan komertziala egitea, baina saltzearekin lotua dago. Izan ere, bi galderei erantzun behar die marketinak: "hey, bezero, zer nahi duzu?" eta "oso ondo, eta nola salduko dizut?". Bi galdera hauek, produktua edo zerbitzua sortu baino lehenagokoak dira. Askotan sentsazio txarra izaten dut taberna edo jatetxe batean jasotzen dudan (dugun) tratua dela eta. Fabore bat egiten ari zaizkizula dirudi eta! Joe, hau ordaintzen ari naizela e! Enpresa munduan pentsatuz gero, gauza bera esan liteke. Badira zenbait enpresa, handiak eta ertainak, zerbitzu negargarria eskaintzen dutenak eta gainera milioiak xahutzen dituztenak marketinean eta iragarkietan. "Nik, X enpresak, zerbitzu eskaxa ematen dut, baina marketineko departamentu berria daukat, orain saltzen hasiko naiz!". Zure zerbitzuak gauza bat trasmititzen badu eta zure publizitate-marketinak beste bat, epe luzean, jendea moskeatu egingo da, eta orduan... Hau alperrikakoa da. Kontrata ezazu marketineko bat nahi baduzu, baina utziozu guztia aztertzen eta aldatzen behar izanez gero. Bestela, litekeena da salduko duzun gauza bakarra zure enpresa dagoen pabilioia izatea!. Sen komertziala edo gauzak ondo egiteko gogoa daukan edozein pertsonak marketiniano bat darama barnean!. Enpatia ere deitu daiteke, nahi duzuna, baina pentsatu bezeroagan!!! Akabo! Lanik gabe geratu behar naiz!. Baina gutxienez teoria bat asmatu dut: plater-marketina , Landatarren baimenaz.  2013/10/19 - 01:58:08

Magiarekin komunikatu

 2013/10/19 - 01:58:08

Izena duen guztia da

Euskal mitologiari buruzko libururen batean irakurri nuen esaldia da izenburukoa. Barandiaranena edo uste dut zela liburua. Izena duen guztia da. Egun esaldiaren moldaketa txiki batean bizi gara: egunkarian agertzen den guztia da. Egunkarian agertuz gero benetan existitzen zara, bestela ez. Egunkarian agertuz gero laneko bilera batean zaudenean "joño, egunkarian ikusi zaitut, zu zinen, ezta?" entzungo duzu. Egunkarian agertuz gero hirugarren bizitzako auzokidearekin solasaldi surrealista bat izango duzu; hori bai, lasai egon, hortik astebetera guztia bere lehengo egoerara itzuliko da eta eguraldiaz eta bazkaltzeko egongo denaz soilik solastuko zarete. Egunkarian agertuz gero, zure lagunek pentsatuko dute pena merezi duen lanen batean zaudela, nahiz eta ez zaren lau zenbakiko nominara iristen. Egunkarian agertuz gero ziurtatu dezakegu pertsona bat hil den ala ez. Egunkarian ez bada eskelarik agertu, oraindik ez da hil, bizirik dago, hor nonbait. Egunkarian agertuz gero litekeena da okindegian umeei oparitzen dieten txirula horietako bat ematea. Edo agian, jatetxe on batera bazoaz sukaldaria, Subijana edo halakoren bat, aterako zaizu agurtzeko asmotan. Ez bazara egunkarian ateratzen ez zara inor. Madagaskarren uholdeak herri osoa hilko du akaso, baina egunkarian ez bada azaltzen ez da benetan hil, halakorik ez da gertatu sekulan.  2013/10/19 - 01:58:08

Buztan luzea

 2013/10/19 - 01:58:08

Bataplan connection

 2013/10/19 - 01:58:08

Nabigatu euskaraz