goiena.eus, aktualitatea: Bergara

Debagoieneko albisteak

Alberdi eta Santxo nagusi Soraluze pilota txapelketan

Soraluze lau t'erdiko pilota txapelketako finalak jokatu ziren atzo Bergaran. Promesen mailan, Alberdi izan zen nagusi Egigurenen aurrean (22-17) eta nagusien mailan, berriz, Santxok Labaka hartu zuen mendean (22-8). Martitzena izateko, pilotazale asko hurbildu ziren udal pilotalekura.  2017/03/15 - 22:20:07

Txirrindulari amateur onenen topaleku izango da Gorla beste behin

Martxoaren 26an izango da 43. Gorlara igoera (3. Peugeot Etormobil Saria), Lokatza txirrindulari eskolak antolatzen duen probetan garrantzitsuena. Aurtengo nobedadeen artean, luzeagoa izango da ibilbidea, eta lautadan kilometro gehiago izango ditu. Bestetik, lehenengoz Malatu saria jasoko du Gorla gainetik igarotzen lehenak.  2017/03/15 - 22:20:07

Zuzeneko diskoa kaleratu du Fly Shitek, euren ibilbidearen errepaso modura

20 urte bira zuzenean. Hala du izena Bergarako Fly Shit hardcore taldearen zuzeneko disko berriak. Taldearen 20 urteko ibilbidea jaso nahi izan dute disko horretan. Orain arteko lau lanetako abestiak biltzen ditu diskoak, baita BAP! taldearen Celosamente gordea ren bertsio bat. 17 kanta, denera.  2017/03/15 - 22:20:07

Telebistako platoa, bertso eskola itxura hartuta

Arizmendi Ikastolako Almen guneko Oihana Aranak, Haizea Aranak eta Ane Gayk egin zituzten kazetari lanak hirugarren 'Galdegazte' saioan. Bertsozaleak dira, eta Miren Amuriza gonbidatu zuten. Gaur, eguaztena, 09:30ean izango da ikusgai.  2017/03/15 - 22:20:07

Gizon bat atxilotu dute Bergaran laban batekin erasotzeagatik

Lesio-delitua leporatuta gizon bat atxilotu zuten atzo Deba Urolako ertzain-etxeko agenteek. Bergarako diskoteka baten aparkalekuan borroka bat izan zen eta atxilotuak ustez gazte bat zauritu zuen labanarekin.  2017/03/15 - 22:20:07

Azukrea: gure etsai gozoa

Hirurogei izen baino gehiagoren atzean ezkutatuta, azukrea dieta orekatuaren etsai nagusienetakoa da. Ia elikagai guztietan aurki dezakegu, baita gutxien uste dugunetan ere.  2017/03/15 - 22:20:07

Espoloiko pilotalekua berriztu dute

Mariaren Lagundia alboko frontoia txukundu eta konpontzeko lanetan aritu dira Udaleko langileak azken asteetan. Inpermeabilizatu, txukundu eta margotu egin dute pilotalekua, eta dagoeneko erabilgarri dago. Ateka enpresak egin ditu lanok, eta 13.300 euroko aurrekontua izan dute.  2017/03/15 - 22:20:07

Martxoaren 23an salduko dituzte Erramu Zapatuko bazkarirako txartelak

Txapa Irratiak eta Xaxau konpartsak antolatuko du herri bazkaria, eta, ohi bezala, txartelak aurrez salduko dituzte. Martxoaren 23an Irala kalean erosi ahal izango dira, 19:30etik aurrera. Pertsonako lau txartel erosi ahal izango dira gehienez.  2017/03/15 - 22:20:07

Korrikaren aldeko argazkia ateratzeko gonbidapena Bergarako kirol taldeei

 2017/03/15 - 22:20:07

Joseba Erdabideren akuarelak Nahikari tabernan ikusgai

Artista bergararraren obrak martxoan zehar ikusgai egongo dira. Formatu eta euskarri desberdinetan (abanikoak, egurra, kartoizko markoak...) margotutako akuarelak dira eta mendiko zein hondartzako paisaiak dira protagonista, beti ere garrantzia emanez argitasunari, gardentasunari eta koloreei.  2017/03/15 - 22:20:07

Nabigatu euskaraz