Euskal SEO
SEO, SEM, SMO eta web analitika zerbitzu profesionalak eskaintzen ditut AGERI web posizionamendua enpresan eta jendearekin euskaraz SEO gaiez aritzeko idazten dut "Euskal SEO" deitzen den blog honetan.
Heroi Lokalak
Bidaian zoaztenean niri bezala bertako jendea ezagutzea gogoko baduzue, gogoko izango duzue Nomaders eko Heroi Lokal en figura. Heroi Lokalak , bere herria bidaiariei biziarazteko proposamenak egiten dituzten pertsonak dira. Honela bidaiariek, bertakoarentzako egunerokoak diren baina kanpotik doazenentzako ezagutzea zail izango liratekeen gauzak aurkitzeko aukera emanez. Bideo bat ere badago ideia zein den azaltzeko: Heroi Lokal bakoitzak proposamen bat egiten duenean, bidaiariarengatik zer bilatzen duen idazten du, honela badaki berarekin harremanetan jarriko den bidaiariarekin konexio bat izango duela. Nik jarri dut jadanik nire proposamena, beraz frotenisean jolasten edo patinetan ezagutu nahi baduzue Mungiako ingurua badakizue nola jarri nerekin harremanetan! Oraingoz, hasieran dagoen proiektu bat denez erregistratu eta proposamen bat bidaltzen dutenek dute sartzeko lehentasuna , beraz animatu zaitezte eta bidali zuen proposamenak lehen bait lehen. Ea Heroi Lokal euskaldunez betetzen dugun Nomaders ;) 2011/10/28 - 18:29:18
SEO eta Bilbao Web Congress 2011
Bilboko Web Congress ean izango dela ikusi dut. Nik, ez dut joateko aukera galduko eta zuei ere etortzera gonbidatu nahi zaituztet hainbat hitzaldi interesgarri izango direla dirudielako. Irailaren 29 eta 30an Zamudioko Teknologi Parkean SEO gaiez asko dakien lagun on bat arituko da hizketan. Alfonso Moure kin batera lan egiteko aukera izan nuen zenbait hilabetez eta SEO aparta dela esan dezaket. Tailerren programak jada jaitsi ditzakezue: Eta zozketa honetan parte hartzen baduzue tailer baterako sarrera dohainik irabazi dezakezue . Zorte on guztioi! 2011/09/06 - 18:22:05
Euskal SEO, Blogger eta Google+
Ba heldu da, heldu behar zen eguna... kostata, eta hainbat saio egin ondoren Googlek arrakaztazko bere medio soziala sortzea lortu du Facebook lortzen ari zen garrantziari aurre egiteko. Google+ erabiltzen hasi garen gehiengoa, ordu galanta sartzen ari gara, Facebook eta Twitter eta baita blogari kenduta. Eta kontua da informazioa trukatzeko medio oso erosoa dela Google+. Orain, ez du zentzurik blogspotek eskeintzen duenarekin konformatzea Google+ek eskeintzen duena askoz gehiago delako. Beraz oraindik aurrera irakurri nahi banauzue, hobe nire Google+ helbide honetan egiten baduzue gehiago idazten dudalako. 2011/07/11 - 20:58:04
Screaming Frog: On Page SEO analisiak egiteko tresna
SEO lanak egiten dituzuenok agian ezagutuko duzue Screaming Frog (Windows) edo antzeko tresnaren bat web guneen SEO analisiak egiteko laguntza bezela. Erabiltzen dudana 500 orri arakatzen dituen dohainezko bertsioa den arren oso erosoa iruditzen zait. 2011/02/19 - 06:19:02
Ebizi - Euskal webguneen rankina
Bilbora, Maite Goñi k Bilbaoandtweets topaketan Irakaskuntzari buruz eman duen hitzaldia entzutera nindoala kotxean Bizkaia Irratia n entzun dut euskal webguneen ranking bat eskeintzen duen ebizi webgunea sortu dutelaren berria. Page rank, Alexa eta erabiltzaileen bozketak kontutan hartuz egiten du ebizi k zerrendaketa, eta aurkibide bezela erabilgarri gerta daiteke. PD: Maiteren hitzaldia beti bezela sekulakoa izan da, ez ezazue bere hitzaldirik entzuteko aukerarik galdu! 2011/01/13 - 08:31:02
Euskaraz ageri Google web bilatzailean
Badirudi Enpresa Digitala ko norbait ez zela ohartu hau izan zela Google Realtimek euskara bereizten zuelaren berri eman zuen lehen bloga ... baina ez du ardurarik nork deskubritu zuen, azken finean jendeak albiste honen berri izatea da garrantzitsuena :) Ba bueno, hona hemen orain arte beste inon irakurri ez dudan albiste bat: bilaketa aurreratua ren aukeren artean agertzen ez den arren Google web bilatzaileak ere euskara bereizten du . Nola? NOLA AURKITU GOOGLEN EUSKARAZ DAGOEN EDUKIA: Google euskaraz erabili dezakezu esaten dudana egia dela ikusteko NOLA EGITEN DU GOOGLEK EUSKARAZ DAGOEN EDUKIA BEREIZTEKO: Aurretik web orriko hizkuntza euskara dela zehaztu behar izan du web gunearen garatzaileak: html lang="eu" definituz. Hona hemen Google web bilatzailea euskara bereizteko gai dela frogatzen duten bi adibide: http://www.google.com/#hl=eu & q=ageri http://www.google.com/#hl=es & q=ageri http://www.google.com/#hl=eu & q=sustatu http://www.google.com/#hl=es & q=sustatu Egia da erdaraz dauden emaitzak ikus daitezkeela tartean, baina hori beste SEO kontu batzuengatik da. 2010/10/05 - 14:52:04
Googlek euskara bereizten du!
Hau bai dela berri ona! blog honetan eman dudan onena duda gabe: Googlek euskara bereizten du! zergatik diodan hau? Nomaders bidai agentziaren webgunean SEO lanetan ematen ditut ia lan ordu guztiak eta gaur "Gaurkopenak" (ez dakit nork itzuli duen "Updates" horrela o_O , nik "Eguneraketak" esango nuke) aztertzean Googlek Nomaders Euskaraz bilatzean eta Nomaders Gaztelaniaz bilatzean emaitza bereiztuak ematen zituela ikusi dut! Ez al da zoragarria? ni pozez gainezka nago! Orain, bakarrik falta zaigu Googlen euskarazko blog ofizial bat :) gutxienez, esaten ari naizena egia dela ziurtatzeko. :) 2010/09/15 - 16:12:02
Community Manager ikastaroa eta Streaming
Zamudion ematen ari naizen Community Manager hastapen ikastaroa streaming bidez nola zabaldu azaltzeko adibide bat da. Helburua, ikastaroan jazotakoa zuzenean eta edozein momentu zein webgunetan jarraitu ahal izateko aukera ematea zein erraza izan daitekeen frogatzea da. 2010/06/01 - 23:21:07
Nonick, ingelesa, gaztelania, txinatarra, euskara eta Google
Oso ondo pasatu dut 2010eko Nonick en. " On-line Communities " izan da aurtengo gaia eta aurkezpen guztiak ingelesez izan direnez, hizlari batzuen ingelesa besteena baino hobeto ulertu dut eta beraz gauza interesgarri asko ulertu gabe geratu nintzelako sentsazio apur batekin lotu naiz. Kirsten Wagenaar ulertu nuen ondo, bai ingelesez argi hitzegiten zuelako bai esan zituen gauzak argi azaldu zituelako. Baina azken asteburuan Yorkshire n ingelesez hitzegiteko izan ditudan arazoak eta oraingo honetan izan ditudanak ikusi ondoren, gehiago praktikatu behar dudala argi geratu zait. Hori bai, Nonick 2020ko hizlarien aurkezpenak ulertzeko, txinatarra ikasten hasi beharko naizen galdetzen naiz, nork daki... hizkuntza horrek gero eta garrantzi handiagoa du eta izango du interneten! Xabier Uribe-Etxebarria k " Web Hobekuntza "ri buruz emandako tailerra aldiz, gaztelaniaz izan zen, eta eskerrak! oso interesgarria iruditu zitzaidalako esandakoa eta ingelesez azaldu izan balu ez dakit askorik ulertu izango banu. Xabierrek kontzeptuetan pentsazen ikasi du, nik aldiz, hartutako oharrak ikusita ( Asistente virtual (5ºgeneración) Sistemas conversacionales Metalingua EMMA Linked Data RDF TED de palabras a conceptos herramientas web self service triplas: sujeto predicado verbo sparql ), bilatzaileetan pentsatzean oraindik hitz gakoetan pentsatzen dudala ikusi ahal izan dut... eta agian aldatzen hasi, eta oraindik aurrera kontzeptuetan ere pentsatu beharko dudala uste dut...(orain zihur nago). Jose Antonio del Moral en tailerrean egon nitzen baita ere. " Facebook zergatik ez den erabili behar " zen tailerraren izenburua, ingelesez hau ere, gaztelania ulertzen ez zuten batzuk zeudelako, baina nahiko ondo ulertu ahal izan nuen dena eta Facebook ez erabiltzeko arrazoi eztabaidaezina esan gabe geratu zen: norberaren domeinua erregistratzea, hosting bat kontratazea eta WordPress instalatzea,Facebooken erregistratzea baino askoz hobea da ! baina ni ez nintzen bertan azaltzera ausartu, ingelesez defendatzeko zailtasun gehiegi izango nituela uste nuelako :( Kafe Antzoki ko afaria ere primeran egon zen eta ez dut ahaztuko bertan jakin nuela Teketen i esker euskara Google Translate n Alpha moduan sartu berri zutela eta asteburuan entzun dudan berririk onena izan da dudarik gabe! Ea hurrengo berria Googleko Bilaketa Aurreratua atalean aukeratu daitezkeen hizkuntzen artean euskara agertzen dela den... 2010/05/17 - 00:25:04
Ez Google, ez domeinu ezta lehendakari euskaldunik ez
Denbora asko pasa da blog honetan idatzi nuen azken alditik eta abandonaturik geratzeko zorian ikusten nuen eman nahi nituen bi berriak inoiz bizi ahal izango ditudan, dudatan dudalako orain: 1. Urte bat baino gehiago pasa da Google Euskaraz aurkeztu zenetik eta bi urteko kontratua izanik, ez dakit zertan gastatu den EITB eta Eusko Jaurlaritzak jarritako dirua oraindik ez bait dago Googlen euskaraz sailkatutako emaitzen orririk. 2. .eus domeinua lortzeko pare bat urte itxaron beharko genituela ustetik orain projektua noraezean dabilela baino ez dakit. Lehendakariak gauza hauei, behar zaien arreta eta bultzada eman beharko ziela uste dut, baina Patxi Lopezi euskarazko klaseetara "pira" egiteak barrea eragiten badio zer espero dezaket horrelako ordezkari batez? Ez dakit honela nik bakarrik edo oso jende gutxik pentsatuko duen baina Google euskaraz, lehendakariak euskara ikas dezan eta .eus lortzearen alde manifestatuko nintzateke gaur bertan. 2010/05/07 - 01:05:03
