Badihardugu Euskara Elkartea. Albisteak

Deba Ibarreko Euskara Elkartea

Badiharduguren urteko batzar orokorra

Badihardugu Euskara Elkarteak urteko batzar nagusia egin zuen joan zen astean Uberan (Bergara). Besteak beste, urteko aurrekontua onartu zen eta zuzendaritza batzordea berretsi.  2010/03/16 - 17:45:02

Mallabiko eta Soraluzeko aditz-taulak sarean

Deba Ibarreko aditz-taulen bildumako beste bi ale gehitu dira sarean: Mallabiko aditz-taulak eta Soraluzeko aditz-taulak .  2010/03/09 - 19:48:06

Urteko Batzar Nagusia

Badihardugu Euskara Elkarteak urteko batzar nagusia egin zuen joan zen astean Eibarren. Besteak beste, urteko aurrekontua onartu zen eta zuzendaritza batzordea berretsi.  2009/07/05 - 15:55:03

"Bergarako ahotsak" proiektuaren aurkezpena

Bihar , ostirala (hilaren 27a), aurkeztuko da Bergaran bertako ahozko ondarea batzeko, lantzeko eta hedatzeko azken urteetan martxan egon den proiektua: Bergarako ahotsak . Aurkezpena udaletxeko osoko bilkura aretoan izango da, arratsaldeko 7retan .  2008/06/26 - 14:25:00

Elgoibarko ondarea digitalizatzeko lanen aurkezpena

Gaur, asteartea, hilaren 17a, arratsaldeko 7retan aurkeztuko dira Elgoibarko Kultur Etxean bertako ahozko eta idatzizko ondarea digitalizatzeko lanak. Dijitalidadea enpresak egin du idatzizko lanen digitalizazioa eta Badihardugu Elkarteak ahozkoaren lanketa.  2008/06/17 - 09:13:04

"Soraluzeko ahotsak" egitasmoaren aurkezpena

Atzo, asteazkena, aurkeztu zen Soraluzen bertako ahozko ondarea biltzen duen proiektua: Soraluzeko ahotsak . Proiektuan parte hartu duten lekukoei esker ona adierazi zieten alkateak eta proiektuaren egileek.  2008/06/12 - 13:37:00

Soraluzeko ahozko ondarearen aurkezpena gaur

Gaur asteazkena, hilaren 11a, aurkeztuko da Soraluzen bertako ahozko ondarea batzeko, lantzeko eta hedatzeko azken urteetan martxan egon den proiektuaren emaitza . Aurkezpena Kapillan izango da, arratsaldeko 7retan .  2008/06/11 - 13:31:04

Orioko edadetuen euskara jasotzeko beka

Orioko udalak jakinarazi duenez, Ibai Esoain, Egoitz Eizagirre eta Unai Manterola orioarrek osatutako lantaldea aukeratu dute Orioko edadetuen hizkera jasotzeko.  2008/06/01 - 12:38:00

Badiharduguk lan-poltsa osatu nahi du

Badihardugu Euskara Elkarteak hiru arlo desberdinetarako lan-poltsa osatu nahi du. Interesa dutenek badihardugu@badihardugu.com helbidera bidali beharko dute kurrikuluma uztailaren 15a baino lehen.  2008/05/06 - 16:13:03

Badihardugu eta Euskal Kultur Erakundearen arteko batzarra

Badihardugu Euskara Elkarteak eta Euskal Kultur Erakundeak (EKEk) batzarra egin zuten otsailaren 26an ahozko ondarearen inguruan berba egin eta elkarlana bideratzeko.  2008/04/02 - 13:39:23