Harrikadak
John Carlinen bertsioa Arnaldo Otegiri egin behar zion elkarrizketaz
Zergatik ez zuen Arnaldo Otegi elkarrizketatu John Carlinek? Donostian egon da eta galdera hori erantzun du hitzaldi batean. Gutxi gorabehera. Kutxa k Donostiara ekarri zuen atzo John Carlin idazle eta kazetari ezaguna. El País periodikuan idazteaz gain, El Factor Humano liburua ( Playing The Enemy ) kaleratu zuen iaz. Liburu horren eskubideak erosi zituen Morgan Freeman aktoreak eta Clint Eastwood -ek zuzendu du Invictus filma, Nelson Mandela k pasa den mendeko 90. harmarkadan nola lortu zuen Hegoafrikan gerra ekiditea ezagutzera emateko asmoz. Izan ere, kazetari lanetan ibili baitzen garai hartan John Hegoafrikan. Atzoko gaia beste bat zen, baina. Erresilientzia ri buruz hitz egitera etorri baitzen Carlin, Juan Carlos Cubeiro rekin batera Kutxak Andia kalean duen aretora. Gipuzkoa Aurrera ekimenaren gordasolapean antolaturiko ekitaldia zen. Horren aurretik, bikoteak beste jardunaldi batean hartu du parte, baina hau ez zegoen jende guztiari irekia. Solasaldian zehar Carlinek aipatu du Euskal Herriak Hegoafrikara begiratu beharra duela hemengo gatazka konpontze aldera. Aukera ezin hobea zen eta galdetu egin diot ea zergatik ez zen aurrera atera Arnaldo Otegiri egin behar zion elkarrizketa. Carlinek esan du gutxi gorabehera: "Estaba esperando que alguien me hiciera esta pregunta aquí. He leído muchas cosas al respecto que no se ajustan a la verdad. Pero no me ha extrañado nada esto, conociendo como conozco a los de mi gremio (los periodistas). Fue una iniciativa en común con El País. No es cierto que el Gobierno nos denegara el permiso para la entrevista. Simplemente no nos contestaron . Puede que la carta no llegara a su destino. ¡Quién sabe! En todo caso, fue una pena que no pudiera entrevistar a Arnaldo Otegi". Erosoagoa iruditu zaio, noski, Hegoafrikan aurten ospatuko den Munduko Futbol Txapelketari buruz egin diodan hurrengo galdera. Amaieran, interesa agertu du Imanol Murua Uriak Loiolako prozesuari buruz atera berri duen liburuari buruz. Eta galdetu du noiz plazaratuko den gaztelaniazko edizioa. La versión de John Carlin sobre la fallida entrevista a Arnaldo Otegi , este apunte en castellano. 2010/03/13 - 09:06:02
Dekadentzia, deshazkundea edo dena delakoa
Etorkizuna. Pintxos and Blogs izan genuen pasa den ostiralean (irakurri Makgregoryren kronika ). Hileko lehen ostiraletan legez. Oraingoan arkitektura izan zen jorratutako gaia. XX. Mendeko 1930-1960 urteen bueltan gauzatutako Arrazionalismoa mugimenduari buruz hitz egiteko (edo entzuteko). Oraingoan ere oso gustura egon nintzen, baina gaur ez dut honetaz hitz egin nahi. Urte honetako lehen bileran kultura kontuetaz aritu ginen. Pernan Goñi artistaz gain, Donostiak 2016an Europako Kultur Hiriburu izateko bultzatzen ari den hautagaitza ren ordezkariak etorri ziren. Une jakin batean ( Lázaro Carreter -en arabera, gauza guztiak gertatzen diren une horretan) galdetu ziguten nola ikusten genuen gaur egungo Donostia eta nola irudikatzen genuen 2016koa. Niri egokitu zitzaidan lehen iritzia ematea eta sei urte barruko Donostia dekadentzia hitzarekin lotu nuen. Eta berdin pentsatzen jarraitzen dut. Bada garaia jakiteko, materialki behintzat, aspaldi jo genuela goia eta orain bakarrik erortzea gelditzen zaigula. Hori txarra da? Ez du zergatik txarra izan behar. Aspaldi esan zuen MCC taldeko buruak , oker ez banago iaz Logroñon emandako hitzaldi batean, krisi ekonomiko honetatik 2014 urtearen bueltan aterako ginela eta orduan baino % 20 txiroago izango ginela. Horrela izango ote den? Batek daki. Niño Becerraren teoria gauzatuko ote den? Auskalo. Ez gara lider izateko jaio . Nazkatuta nago beti puntaren puntan ibili behar horrekin. Kostata egingo dugu aurrera; are gehiago azken urte hauetan eginbeharrak alde batera utzi ditugula kontutan hartuz. Gure inguruan lagunak, ezagunak, jendea langabezian nola erortzen ari den jabetzea besterik ez dago. Esnatu beharko dugu. Ez dakit kapitalismoa ez den beste zerbait ezagutzeko ote dugun. Zaila ikusten dut, baina ez ezinezko. Ez dut deshazkundea delako mugimenduari buruz gehiegi irakurri, baina uste dut bide interesgarria izan daitekeela. Decadencia, decrecimiento o lo que sea , este apunte en castellano. 2010/03/09 - 10:10:04
Baserri batean jaio nintzen ni
Julen Iturbek bere aitonaren bizimoduaz idatzitakoari tiraka. Paradojas respecto a la calidad de vida apuntean, Julen Iturbe artisauak kontatzen du bere aitona nola bizi zen duela 50 urte. Nire kasuan, hori ez zen aitonaren bizimodua, aitarena baizik. 1932an aita jaiotako etxean hazi nintzen ni (1968an). 1990eko hamarkadaren hasiera arte, gutxi gorabehera, bi behi genituen etxean. Aita egunero, astelehenetik igandera, goizeko 6:00ak baino lehen jaikitzen zen aziendak gobernatzera. Julenen aitonaren bizimodu berdintsua zuen, baina aitaren kasuan lantegia (Porcelanas Bidasoa) bost minutura zuen (oinez) eta arratsaldeko 16:00ak pasata zegoen etxean. Aitaren baserria jada ez dago zutik. 1990. hamarkadako "industri zonalde" batek eraman zuen aurretik. Hala eta guztiz ere, eta nire bizitzaren lehen 24 urteak baserri batean pasa baditut ere, ni asfaltokumea naiz. Tabernak, kioskoak (bai, periodikoak), supermerkatua.... Kalekumea naiz. Ez dut faltan botatzen baserria , baina nire aitak bai. Amak dio jaiotako etxea utzi behar izateak asko aztoratu zuela senarra. Eta ama hemen aipatzen dudala, berak apenas egin zuen lan etxetik kanpo, baina makina bat eginkizun zituen berak ere. Agian Julenen hausnarketa beste bide batetik zihoan, baina niri garai hartakoak berpiztu dizkit. Eskerrik asko, Iturbe jauna. Yo nací en un caserío , este apunte en castellano 2010/03/06 - 16:58:03
Ostegunetako hirukotea
Angel Aldarondo. Iñaki Berrio. Xabier Etxaniz Rojo. "Al ver el resultado del vídeo promocional de Donostia 2016 , una de las caras reconocibles me confesó que "no hubiera participado en él de haber sabido que se trataba de una iniciativa política". Entonces no supe muy bien lo que quiso decir. Yo solo veía a Mikel Erentxun disfrazado de cineasta y a Pablo Malo haciendo de rockero." Angel Aldarondo . estomeloarreglapatxilopez.org . Martxoak 4. Noticias de Gipuzkoa. "Cogí el periódico de encima de la mesa, abrí una página al azar y comencé a leer. La primera noticia me chocó: «Árbol aplastado por un hombre». Pese a todo, no le hice mucho caso al titular y continué hojeando el diario distraídamente. La siguiente información ya me extrañó más. Se trataba de unos gruesos titulares que rezaban: «Lobo atacado por un niño»." Iñaki Berrio . Maneras de leer . Martxoak 4. Diario Vasco. "Nire lagunen artean askotariko iritziak piztu ditu David de Jorge sukaldariak: nire bihotzeko liburuzainak, esaterako, zikin samarra dela esan zidan lehengoan, eta aukeran, nahiago lukeela Davidek hizkera apur bat zainduko balu. Nire mesanotxeko tabernariak, ordea, pozarren daude, ez bakarrik ordu txikitan jateko moduko mokadu frankoren berri emateagatik, baita euren lanabesari -edari alkoholdunei, alegia- tarte zabal askoa eskaintzeagatik ere. Eta nire lagun Felixek, sukaldari kaskarra izanik, gustura ikusten duela aitortu zidan atzo. Eta nik... nola azalduko nizueke... nik handitan Robin Food izan nahi nuke." Xabier Etxaniz Rojo . 200 kilo gertuago . Martxoak 4. Berria. Hirukote honek osatzen du asteko kontra rik onena. Egunkari bat izango banu, saiatuko nintzateke hirurak fitxatzen. Baina ez dut egunkaririk. Bloga, bai, ordea. Eta ez bakarra . 2010/03/04 - 23:29:09
Rafa Berrio eta Amor a Traición bueltan dira
2010/03/03 - 00:04:02
Mundu hau zirku bat da
Duela bi urte pasatxo kontatu nuen hemen Iñaki Diéguez Cirque du Soleil konpainiak fitxatu zuela. Esan bezala, duela bi urte pasatxo kontatu nuen Iñaki Diéguez irundarra Cirque du Soleil-ekin apuntean mundu mailan ezaguna den konpainiak eginiko casting-a pasatu zuela musikari honek. Handik urtebete ingurura-edo, aste batzuk eman zituen ( 2008ko bukaera eta 2009ko hasiera ) Hego Korea n. Baina berriro bueltatu zen Euskal Herrira. Bertan hilabete batzuk egin ondoren, 2009ko ekainean jo zuen Quebecera. Ipar Amerika n dabil geroztik: Montreal, Toronto, California... Irailetik, gainera, emaztea (Edurne) eta bi semeak ditu inguruan. Beraiekin gogoratu nintzen aurreko batean jakin nuenean Cirque du Soleil konpainiako beste talde bat Donostian egongo dela apirilaren bukaeran Saltimbanco izeneko ikuskizunarekin . Hilean behin edo, mezu kolektibo luzea bidaltzen du Iñakik azken hilabetean nondik nora ibili den kontatuz. Behin baino gehiagotan esan izan diot bloga egin beharko lukeela, baina ez dit kasu egiten (behintzat Iñaki Diéguez profila badu Myspace atarian ). Azken mezuan Kepa Junkera musikariarekin egon dela kontatzen zigun. Eta Kepa Junkerak Egokitu zutabea idatzi zuela Deian . Dirudienez, musikari bizkaitarra Kalifornia aldean omen dabil, familiarekin hau ere. Amaitzeko, Myspaceko txokoan kuku egin ondoren jakin dut New York-en pasako duela udaberria . Zaila izango da, baina gustatuko litzaidake halako batean beraiekin topo egitea. Izan ere, Edurne nire lehengusua da-eta. 2010/02/27 - 01:14:02
The activists filmaren trailerra
2010/02/23 - 20:11:10
Petrolioaren errentak
2010/02/22 - 08:38:08
Anasagasti, moda aditu
Politikari jeltzaleak txapelari buruz esandakoak. Anasagasti jaunak ez du inolako aurkezpenik behar, ezta? Aste honetan (beste) apunte bitxi bat idatzi du bere blogean. En ETB podían usar txapela : "¿Alguien se imagina al director de Turismo de Edimburgo saliendo en la televisión con una txapela puesta? Pues no. ¿Alguien se imagina un enviado de Escocia o de Qatar con un sombrero mexicano puesto? Pues no. Exagero pero es que a la debilitada txapela, una seña de identidad de lo vasco, no se le ve en ETB ni cuando proyectan la película de Bonny and Clyde. Y es una pena." Ondoren, bi kasu zehatz aipatzen ditu. Roberto Pérez kazetariarena, bata; Manu Narváez , Donostiako Turismo zuzendariarena, bestea. Eta jarraitzen du aholkuak ematen: "Ahora, que hace frío y hay que proteger la cabeza y la calva, es buena la fecha para que periodistas y gente referencia y las chicas guapas que aparecen en nuestro medio usen una prenda que siempre nos ha identificado y que está en trance agónico". Roberto Pérez-ek erantzuna bidali omen dio eta Anasagastik publikatu. Gauza asko esan daitezke apunte hauen inguruan, baina hobe isilik egotea. La txapela de Anasagasti , este apunte en castellano. 2010/02/21 - 14:51:06
Orain ere, gezurra ari du
Begoña Urroz ez zuen ETAk erail. DRILen ekintza izan zela dio Iñaki Egañak, beste batzuen artean. Duela egun batzuk txoko honetan plazaratu nuen Begoña Urroz Ibarrola izan omen zen lehena izeneko apuntea. Bertan El País egunkarian agertutako erreportaje bat hartu nuen hizpide, La primera víctima de ETA . Jesús Duvak sinaturiko informazioaren arabera, neskato hau izan zen ETAren lehen hildakoa. Hurrengo egunean bertan jaso nuen Serafinen komentarioa, Gezurra galanta . Gaztelaniazkoan ere mezu bat baino gehiago jaso nuen gauza bera esanez. Otsailaren 12an, berriz, Martin izeneko pertsona batek Gara egunkarian Iñaki Egaña historialariak sinaturiko Cómo se construye una mentira artikuluaren lotura itsatsi zidan. Uste dut bertan Egañak nahikoa argumentu ematen duela El Paísek argitaratutakoa gezurtatzeko. Beti argi ibili beharra dago horrelako albisteekin. Egun gauzak dauden bezala, are gehiago. Ez dakit nola erori nintzen Duvaren tranpan, are gehiago Florencio Domínguez bezalako iturriak erabili zituela argi eta garbi adierazten zuenean. Siguen lloviendo mentiras , este apunte en castellano. 2010/02/18 - 03:52:04
