Izioqui dugu... guec ajutu ez dugu

Edozein lekutan

Auzitegietatik dator notizia

Auzitegiek lan nahikorik ez, eta hizkuntzeagaz loturiko barriekin nahastauta ageri dira azkenaldion. Batetik, Euskalerria Irratia lizentzia barik itxi eban administrazino-prozedurea baliobakotu dau Nafarroako Epaitegi Gorenak; bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Epaitegi Gorenak EAEko curriculumean Euskal Herria kontzeptuari emondako edukina aztertu dau eta arrazoia emon deutso Nafarroako Gobernuak jarritako helegiteari, Nafarroako errealidade juridikoa eta administratiboa aintzat hartzen [...]  2010/02/25 - 11:18:01

Kolonbian talde etnikoen hizkuntzei buruzko legea onartu da

Igaro barri dan urtean, abenduaren 9an, hain zuzen, Kolonbiako goi-ganberak talde etnikoen hizkuntzak autortzeko, sustatzeko, babesteko, erabilteko, iraunarazoteko eta indartzeko, bai eta hiztunen hizkuntza eskubideei buruzko legea onartu eban. Horreek holan dirala, presidentearen sinadurea baino ez da behar argitaratu eta indarrean jarteko. Azken urteotan egin dan lanari jarraipena eta aterpea emonaz, hogeita sei artikuluko legeak [...]  2010/01/08 - 12:00:01

Arrazoizko egokitzapena

Quebec izan ohi da gure hizkuntzearen indarbarritze kontuetan hainbatetan aitatzen dan herrialdea. Halanda be, kultur eta hizkuntza kontuetan danetarik dagoan lez tentsinoak eta eztabaidak ez dira han be falta, besteak beste, frantses eta ingeles hizkuntza-erkidegoen artean egon ohi diran tentsinoei bestelako gizataldeen egoneza be gaineratu behar jake eta. Izan be, europarrak lurralde hareetara hurreratu ziranerako [...]  2009/11/26 - 12:08:01

Euskerazko produktuen kontsumoaz

Hainbatetan kezka dago gure artean euskerearen erabilereak daukan bilakaereari buruz. Testuinguru horretan, askotxotan esplikau da zergaitik ez dauen egiten euskerearen erabilereak gora ezagutzeak egiten dauen neurrian. Baita horren arrazoiak be: dentsidade demolinguistikoa, gaurko hiztunen ezaugarriak, erabilteko egiazko aukerak, hizkuntzen gertutasun/distantziak . Izan be, hizkuntza bat erabiltea gertaera soziala dan heinean, hiztun batek jarrera eta gaitasun [...]  2009/10/23 - 09:13:02

Euskaltzaindiak 90 urte

Hizkuntza bat indarbarritzeko ahaleginean jardunbide bi dira ezinbesteko: batetik, hizkuntzea are noranahikoagoa bilakatzeko, hiztunaren beharrizan eta erabilera-eremu barrietara egokitzeko hizkuntza bera gaurkotzea, tokian tokiko berezitasunak gaindituz, hiztun-erkidegoarentzat eredu bateratu bat eskeiniz, hizkuntzearen batasunari eutsiz; bestetik, daukazan erabilera-eremuak ziurtatzearren eta barriak irabazteko asmoz, status plangintzea garatzea. Lehenbiziko jardunbidean ekarpenik erabagigarriena Euskaltzaindiak egin dau zalantza barik. Euskerearen Akademiari [...]  2009/10/19 - 10:45:05

Euskaltzaindiak 90 urte

Hizkuntza bat indarbarritzeko ahaleginean jardunbide bi dira ezinbesteko: batetik, hizkuntzea are noranahikoagoa bilakatzeko, hiztunaren beharrizan eta erabilera-eremu barrietara egokitzeko hizkuntza bera gaurkotzea, tokian tokiko berezitasunak gaindituz, hiztun-erkidegoarentzat eredu bateratu bat eskeiniz, hizkuntzearen batasunari eutsiz; bestetik, daukazan erabilera-eremuak ziurtatzearren eta barriak irabazteko asmoz, status plangintzea garatzea. Lehenbiziko jardunbidean ekarpenik erabagigarriena Euskaltzaindiak egin dau zalantza barik. Euskerearen Akademiari [...]  2009/10/19 - 08:51:16

Nafarroako 2008ko Azterketa Soziolinguistikoa (III): gehienetan erabilitako hizkuntzea

Nafarroako biztanleek gehienetan darabilten hizkuntzea gaztelania da (% 94,1). Euskerearen erabilerea, ostera, % 5,2 izatera ailegatzen da. Ohikoa danez eremu euskaldunean euskerea erabilten dabenen portzentajea % 36,5 da; eremu mistoan % 2,6 eta eremu ez-euskaldunean % 0,7 baino ez da. Erabilereari jagokonez, aurreko datuekin konparetea, Nafarroako 2000. urteko eskualdekatzearen datuekin hain zuzen, gatxa da, 2008ko [...]  2009/09/07 - 13:21:02

2008ko azterketearen emoitzen arabera, katalanaren erabilerea jaitsi egin da

Hainbatetan, gitxiagotutako hizkuntzak indarbarritze kontuetan eredugarritzat hartu ohi da Katalunian herri-aginteek garatzen diharduen jarduna. Askotan hango eta hemengo politiken artean be parekidetzeak egin ohi dira, zer bide jorratu eta zer ez iradokitzeko baliatuz. Halakoetan, ostera, errealidade soziodemografiko, soziopolitiko, soziolinguistiko eta linguistiko oso diferenteak doguzala ahaztu ohi da. Izan be, batetik, euskera-gaztelania/euskera-frantsesa eta katalana-gaztelania/katalana-frantsesa hizkuntza bikoteen arteko [...]  2009/07/20 - 12:14:01

A ereduan euskereari eremu zabalagoa

Orain dala gitxi, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak iragarri dauen lez, etorkizunean A ereduan, euskereari leku zabalagoa emoteaz gain, lehentasuna emongo deutse barrikuntza pedagogikoari, irakasleen birziklatzeari eta ikasleen hizkuntza gaitasuna areagotzeko barnetegietan egonaldiak antolatzeari. Horrenbestez, derrigorrezko eskolaldiari begirako lege-proposamena ehundu bitartean egin leitekeanari emon nahi jako garrantzia. Aurreko legealdiko Hezkuntza sailburuak gure araubide juridikoa bortxatzen eban [...]  2009/07/03 - 10:45:02

Nafarroako 2008ko azterketa soziolinguistikoa (II): hizkuntza-profila.

Nafarroako Erkidegoan bizi diran 15 urtetik gorako biztanleen % 11,9 euskaldunak dira (elebidunak); hau da, ondo edo oso ondo berba egiten dabe bai euskeraz bai gaztelaniaz. Bestalde, biztanleen % 6,2k dinoe ez dabela euskeraz ondo berba egiten. Eta %89 erdaldunak dira, hau da, ez dabe euskeraz berba egiten. Jakina dan lez, Nafarroan eremu batetik bestera alde [...]  2009/07/02 - 09:44:06