POETA BIZIEN KLUBA

GORA GU TA GUTARRAK

URTE BERRI ON 2010

2010, espaziorako odisea barnetik kanporanzko zori-bidaia Ezin dut gehiago nigan, ezin dut gehiago honekin barnean: Nire barneko ahots sakon eta apal honek digeritu nahi du bertze behin hausnartu eta zintzurretik goiti egin azkenean, eguberrietako ezkilen eta mahatsen laguntzaz. Malenkoniak ene zintzurra estutzen du eta itxaropenen ametsak 2010ari ate joka ari dira. Maitasunezko, elkartasunezko eta alaitasunezko garai hau ona da urte berri osorako guztion ilusioak eta itxaropen galduak biziberritzeko. On egin ! URTATS 2010 ESPAZIORAKO ODISEA Urte berri berri Zer ekarri berri? Zoriontsu izan, be happy, gourana! esango dizute, baina hitzak ez dira deus, ala? Elkartasunak isiltasun-bidea egiten baitu. Zoriontsu izan! Hitzek, hala ere, indar handia dute eta, batzuetan txar egin arren, on egiten diote bihotz minduari irribarre itxaropentsuari iraganeko itxaropen galdu horiek orainean aurki ditzagun. Beharbada ez gara aberats diruz, eta ez gaude eztarri sendoz, eta hitzak oso boteretsuak direnez kontuz ibili esaten eta eskatzen duzunarekin. Urte berria beso zabalik, urte zaharreko desio betegabeak bihotzean.  2009/12/29 - 10:13:02

EGUBERRION GABON!

Neure eguberrietako olerkia zuentzat: Iragarki hau ikusi dut jada karrikan: Egun berria hemen da gau berri bat heldu da argitsu eta itxaropentsu, Egun berria iratzarri da gau berri baten ametsa piztu da minak, penak eta negarrak atzean utzi gabe haien ondoan haiekin irribarre egiteko garaia. Zer egingo dut bestela bihotz arraro honekin gero eta gehiago mindu orduan eta gehiago Mindurik, baina maitasunez beterik euria ari du neure barnean baina hitz xume hauek eskaintzen dizkizut ez baitaukat besterik zorion betea amets egunero irribarre bat oparituz Eguberrietan mundu guztiak ZORIONAK esango dizu, edo BE HAPPY, GOURANA edota IZAN ZORIONTSU! Baina nik egunero bezala atzo eta bihar bezala gaur ni hemen nagoen gisa berean irribarre bat soilik erakusten dizut egun berri bat baita beti goizero eguzkia ateratzen denean eta gauero ilargia keinuka ari zaidanean ilgora, ilbera, bete edo huts, nik zuri GABON!  2009/12/01 - 10:29:03

MAITASUNA MAITASUNA BAINO GEHIAGO DA

 2009/09/29 - 11:13:02

MAITASUNAREN HILABETEA

 2009/06/30 - 12:56:01

MAIATZEKO AMODIOA

 2009/05/12 - 12:48:01

badator udaberria!

 2009/03/17 - 12:29:01

emakumea baino lehen PERTSONA

E makumea naiz M erezi dudan onena jasotzeko prest A inara dut izena ametsetan noraezean K ukuak jo baino lehen arrastoa neguko elurretan U stekabean elurra desagertu da oinatzarekin batera M aitatzeko prest nago, beti bezala E makumea, maitalea, laguna, euskalduna, alaba, ipuin miragarrietako printzesa, langilea, kobazuloko sorgina, baina pertsona bat guztiaren gainetik A urrez aurre begiratzen diot bizitzari, aingeru goardako hori, hegan egiteko esagin zenidan eta bihotz honek ez du etsiko!  2009/03/17 - 12:29:01

clown bat naiz eta uneak biltzen ditut

 2009/02/17 - 10:19:03

beti penetan ibili izan naiz mundu honetan, egunaz zerbait alegratzen naiz gauaz beti penetan, neureganako amodioa joan zitzaizun batean

MAITE ZAITUT Ainara Maia Bertze bizitza batean (batzuetan) edo ortzadarrez bertzaldean nonbait itxarongo zaitut zoriontsu izateko. Maite zaitut. Bertze lurralde (planeta edo unibertso) batean aurkituko nauzu eta itxarongo zaitut zoriontsu izateko. Maite zaitut. bihotz hau ireki zitzaizun maitatzeko prest maitatua izateko prest eta zu bertan sartu betiko Baina zenbat denbora da beti? ahazturak irauten duena? zenbat da hori? Ez dakit deus ez, denboraren joanak maitaleak hartzen ditu beti bere altzoan bertze bizitza batera gu gatozelarik. Maite zaitut. Bihotz honek segituko zaitu taupaka bizirik mindurik eta itxarongo bertze bizitza batean.  2009/02/10 - 09:17:03

ILBETEKO ARRATS ARGI-ILUNA

ILBETEKO ARRATS ARGIA ILBELTZAREN ONDORENGO LEHEN ILARGI HANDIAK ENE SENTIMENDU GUZTIAK (ONAK ETA TXARRAK) PUZTEN DITU ILBETEKO ARRATS ILUN-ARGIAN PUZTU ETA PUZTU ENE SENTIMENEN PUXIKA ETA NEURE BARNEAN KABITU EZINIK SENTIMENDUAK LEHERTZEN DIRA ISILIK HOTSIK ATERA GABE NEGAR MUTU BATEAN ILARGIAREN ALDE AGERIKO ENE MAITALEAK IRRI EGITEN DIT ALDE EZKUTUKO ENE MAITEAK NEGAR EGITEN DUELARIK. ILBETEKO ARRATS ARGILUNETAN ILBELTZAREN ONDOREN DENOK OHARTZEN GARA KARRIKAK EZ DAUDELA JADA ZURI ETA EZ DUELA ELUR GEHIAGO ARI DENOK OHARTU GARA BADUGULA NORBERAREN ELUR-IZAR BAT BARNEAN ILTZATURIK: Norberaren logika, eta logika, fantasia eta oroimena horiek guztien poz-minak osatzen NIA, elur-izar horrek desberdintzen gaituela besteengandik eta egoera nahiz gertaera bera desberdin sentitzen.  2009/02/10 - 09:17:03