Garaigoikoa
Hizkuntzaren soziologia, soziolinguistika eta beste
Soziolinguistika hiztegia
Eusko Jaurlaritzak hainbat hiztegi egin ditu, Euskararen Aholku Batzordearen terminologia batzordearen bidez. Eta horietako bat soziolinguistika hiztegia . Ezin esan sorpresa hartu ez dudanik. Hiztegia lau hizkuntzatan dator (euskarazkoa izan arren, definizioak euskaraz datoz-eta), ingelesa, frantsesa, gaztelania eta euskara. Eta eskertzekoa da egin duten sintesi eta definizio lana. Oso lan txukuna. Gauzatxo bat, baina bat: lizentziarik ez dakar (beraz, copyright-a dauka). Hortaz, ezingo litzateke libre erabili, adibidez euskarazko wikipedian , zein beste hainbat lekutan (blog honetan adibidez). Soziolinguistika hiztegia. 2010/03/15 - 19:39:18
Bat 73: Euskara lan munduan .... lanean
Azken Bat aldizkaria euskara lan munduan txertatzeko ahaleginei buruzkoa da. Gaia hurbila neuretzat, horri ekiten baitiot egunero 8 ordu. Aldizkariko edukiak udan UEUn antolatu zen ikastaro baten zenbait ponentzia dira. Ikastaro horretan erabilitako aurkezpen guztiak sarean daude dagoeneko (eta baita haren gaineko kronika ere). Artikuluen artean, bat nabarmendu gurako nuke, berritasun mailagatik: Marifer Gorostizak idatzitakoa , Lasarteko egoerari buruz. Bertan aipatzen ditu zeintzuk izan daitezkeen enpresa batek euskara plana martxan ez jartzeko arrazoiak. Eta horiei buelta emateko argudioak. Oso ariketa interesgarria iruditzen zait, eta ez bakarrik baliagarria enpresen mundurako. 2010/03/08 - 20:45:03
Zuk egin erdaraz, nik euskaraz egingo dizut
Aste honetako Argiak artikulu oso interesgarria dakar elebitasun pasiboaz : guraso bileretako adibideak , enpresetakoak , ... Oso mamitsua. Merezi du lasai irakurtzea. 2010/03/04 - 20:23:06
Martxoa: hiru kandela
Orain dela hiru urte Orain dela hiru urte, Berbalagunen hasi nintzen. Eta hurrengo bi ikasturteetan ere jarraitu dut. Orain momentuan ez nabil, baina momentuko kontua da (hori uste dut, behintzat). Agindu nuen (beste behin ere) zerbait ekarriko nuela blogera, eta ezer gutxi ekarri izan dut, baina tira, txismeak gorde egin behar dira, ezta? Gero bi webguneen berri eman nuen eta gaur da eguna horietako bat neuk kudeatzen dudala (zelakoa den bizitza). Jarraitu nuen ostera bat egiten wikipedietatik, zeharo zaharkitua geratu den artikulu batekin. Akulturazioa izan zen hurrengo gaia eta, bide batez, euskararen historia sozialari buruzko gogoetatxoa. Roberto Manjon etorri zen gero, nire blogeko aspaldiko ezaguna. UEUk antolatutako jardunaldiak aipatu nituen gero. Eta gero katalanezko neure lehen liburua komentatu nuen. Soziolinguistikako eskuliburu bat beharrezkoa zelan aipatu nuen, eta badirudi egiten ari dela . Ea laster datorren. Ondoren, etorri ziren berripaperak, Klusterrek egindakoa eta Eusko Jaurlaritzak egindakoa. Eta hilabetea amaitu nuen neure lagun bati aipamena eginez. Eta orduan esandakoa berretsiz, eskerrik asko Belen, maite zaituegu. 1 - SL aplikatua 2 - Bi webgune berri 3 - Wikipediatik ostera ere 4 - Akulturazioa 5 - Normalizaziorako alderdi linguistikoa bigarren mailakoa da 6 - Hizkuntza politika gizartean 7 - Irakurgaiak: Soziolinguistika eskuliburua 8 - Soziolinguistikaz 13 9 - Hizkunea 16 10 - Eskerrik asko Belen Orain dela bi urte Orain dela bi urte oinarrietara itzuli ginen, soziolinguistikaren dibulgazio hutsera. Eta lantzean behin itzuli beharko gara oraindik ere. Gero jarraitu nuen Marije Manterolak bere blogean igotako hitzaldi baten kronikarekin. Martxoan uda urrun ikusten bada ere, UEUkoak finak dira eta orain dela bi urte ikastaroen berri eman zuten daborduko. Jarraitu nuen kritika egiten. IVAPek argitara emandako hizkuntza teknikarien gaitegia kritikatu nuen. Klusterraren berripapera dagoeneko klasikoa da nire blogean eta ezin pasa ekarri barik. Llengua i us aldizkaria doan jarri zutela esaten amaitu nuen hilabetea. 1 - Ostera hastera 2 - Seme-alaben hizkuntza ohituretan eragin 3 - Arkatzak zorroztu 4 - Hizkuntza normalizazio teknikarien lan-poltsa 5 - Soziolinguistikaz 19 6 - Llengua i us aldizkaria sarean eta doan Orain dela urtebete Orain dela urtebete Eralan -ekin hasi nuen hilabetea. Ondo hasi ere, artikulu baten faltan bi jarraian. Eta bigarrenean Lantalan-eko bi artikuluen berri ekarri nuen blogera. Ordutik, beste hamaika argitara eman ditugu, eta horietako asko merezi dutenak. Ea hurrengo baten horren berri ematen dudan. Jarraitu nuen Mari Jose Azurmendi Argian botatakoak aletzen, betiko gisara interesgarri-interesgarriak. Udalerriko enpresetan euskara nola sustatu izenburuko liburua izan zen hurrengoa. Agindu nuen irakurriko nuela, baina beste behin ez du bete agindutakoa. Alcoiko soziolinguistika jardunaldi mitikoak etorri ziren ondoren eta Topaguneak egindako jardunaldietako bi ponentzia. Euskara modernoa ote den galdetu nuen hilabetea amaitu aurretik, Fermin Etxegoien eta Jesus Mari Mendizabalen eskuetatik. Eta amaitu nuen Garabiderekin . Euskalgintza modernoaren bilketa lana agindu ziguten, eta lehen aletxoa eman ere. Besteen irrikitan gaude. 1 - Eralan 2 - Lan eta lan, edo eralan 3 - Mari Jose Azurmendirenak 4 - Nola sustatu euskara udalerriko enpresetan? 5 - Alcoi-ko soziolinguistika ikastaroa 09 6 - Esku era: bideo bi 7 - Modernoak ote gara? 8 - Garatzeko bidean 2010/03/01 - 20:59:18
Soziolinguistikaz dagoen ezjakintasuna
Aste honetako Argian Iņaki Martinez de Lunak oso zutabe interesgarria idatzi du. Zutabetik entresaka txiki bat, oso deigarria egin zaidana. (...)soziolinguistikaz gizartean dagoen ezjakituria. Izan ere, gizarteak ez daki hizkuntza bat berreskuratzeko zer-nolako neurriak hartu behar diren; ez daki hizkuntzaren egoera ahula neurri bereziekin konpentsatu behar ote den; ez daki euskal hiztunen eskubideak zein gutxi errespetatzen diren...; hainbat gauza ez daki! Ezjakintasun horrekin, jendeak ezin du neurri batzuen premia ulertu, hizkuntza ikasi edo jakin beharra baino ez du ikusten eta, sentimendu horiekin, txotxongilo bat da alderdi politiko batzuen eskuetan. Hauek, lan pedagogikoa egin partez, gizartearen zalantzak eta kezkak baliatzen dituzte euren interesak lortze aldera. Hortaz, euskararen arriskuez eta soziolinguistikaren konplexutasunaz gizartea ongi jabetuta egotea da egoera hori iraultzeko abiapuntua. Baten batek zioen politika gauza garrantzitsuegia dela politikarien eskuetan uzteko; euskara ere bai. 2010/02/26 - 21:42:03
XXI. mendeko euskara elkarteak
Euskara elkarteek jardunaldi batzuk egin zituzten urtarrilean. Eta lau ponentzia izan ziren. Horien laburpenak Argian igo ditu Onintza Iruretak: - Juan Luis Arexolaleiba - Xamar - Imanol Miner - Rosa Ramos 2010/02/23 - 22:20:02
Kanpokoari adi
2010/02/21 - 20:03:04
Argiak eta itzalak euskararen lurraldean
Hausnartu saria irabazi du Dabid Anautek, Argiak eta itzalak euskararen lurraldean izeneko lanarekin. Lana Leitzari buruzkoa da, baina herri mailatik abiatuta, euskal Gaeltacht edo euskararen lurraldetzat har genitzakeen herrietara estrapolatu daiteke. Euskararen bizitasuna Leitzan du oinarri azterketak, eta hortxe ageri diren argiak eta ilunak, eguzkiak eta lainoak. Baina onena da bere lana osorik irakurtzea eta zeuek epaitzea. (baten batek konpartitu nahiko balu, bloga zabalik, jakina). 2010/02/15 - 19:28:04
Joshua Fishman ohorezko euskaltzainburu
Joshua Fishman Estatu Batuetako soziolinguista handia ohorezko euskaltzainburu izendatu dute. Bejondeiola. 2010/02/04 - 21:15:03
III Euskal soziolinguistika jardunaldia
2010/02/02 - 19:05:04
