Predictor: positive
Ama gai baten egunerokoa
Urte erdia!
2008/05/02 - 04:23:03
5 kilo zorion
2008/02/04 - 21:11:10
Urte berri on!
Zaila izango da datorren urtea orain doana baino hobea izatea, 2007ak utzi dizkigun bi bitxi hauek kontuan hartuta. Nork esango zigun urtea hasi zenean horrela bukatuko genuela... 2007/12/23 - 00:14:06
Bizitza
2007/11/10 - 00:34:05
Maddiren jaiotza
Urriaren 26an, arratsaldeko 6:05ean jaio zinen. 3.195 kg-ko neskatila beltzaran eta jenio bizikoa. Pare bat orduz itxaron behar izan genuen elkar ezagutu aurretik, ordu luzez egon ondoren nahikoa dilatatu ez nuenez kirofanora eraman behar izan baininduten zesarea egitera. Gelara iritsi orduko nire bularrean jarri zintuzten eta gogo biziz ekin zenion zurrupatzeari, aiton-amonak eta erizaina bera harritu zituen indarra erakutsiz. Zaila zait nire orduko sentsazioa zein zen adieraztea. Anestesiagatik nahasi xamar nengoen, hunkiturik, ondoan neukana neure barnetik atera zela sinistu ezinean; arrotz ere sentitu zintudala aitor dezaket orain, astebete igaro eta beste ezer baino nireago zarela sentitzen dudan honetan. Ebakuntza dela eta, ezin izan dizut nahi beste arreta eskaini, eta askotan, inutila eta errudun ere sentitu naiz, zure bizitzako lehenengo egunetan amaren besoetan gutxi xamar egon zarelako. Aitatxo ibili zaizu kontsolatzen, pasiatzen, kantatzen...berarekin lotura handia egingo zenuen egun hauetan, beraz, gaitzerdi. Orduak eman ditzakegu orain zuri begira; niri berdin ateratzen zaizkit irrifarra eta malkoa (hormona-dantza orain ere bai...). Oraindik ez nago guztiz osaturik, baina zuri begira edozein gauzak merezi izan duela pentsatzen dut. Gezurra dirudi; urrun eta, aldi berean, oso gertu iruditzen zait predictorraren arrosa kolorea ikusi nuen eguna, blog honi ekin nion eguna. Orduan auskalo noiz arte izango zen esan nuen. Gaur da egun hori. Barrena hustutzeko baliagarria izan zait askotan, horregatik ez 2007/11/03 - 22:10:17
Ilbetearekin agian?
Hementxe gaude oraindik, ez duzu atera nahi, antza! Kalera atera eta jende guztia galdezka hasten zait, galdezka eta gehiago, sabela altuegi dudala oraindik, aurpegia ez zaidala aldatu... Kontua da nire barnean mugimendua hasia dela, kontrakzioak sentitu ditut azken egunetan, solteak, ez oso fuerteak, batzuetan unea iritsia zela pentsarazten zidatenak. Ginekologoak baieztatu egin dit gaur: 2 zm dilatatuak ditut dagoeneko horien ondorioz. Hurrengo astelehenerako hitzordua eman dit, badaezpada, baina ikusitakoarekin itzuliko ez naizela uste duela ere esan du. Ilbetea da ostiralean, horrek eragina izaten omen du. Ilbeteak ekarriko al zaitu gurekin, sorgintxo? 2007/10/24 - 15:09:13
Zaila da, baina...pazientzia!
2007/10/18 - 20:26:08
Hitzetik hortzera
2007/10/08 - 19:35:46
Hau espektakulua! (II)
2007/10/02 - 19:05:06
Hau espektakulua!
Orduak igaro nitzake sabelari begira; izan ere, denbora luzea ematen dut horretan, eseri, kamiseta jaso eta zure mugimenduei so egin. Xuabe-xuabe ibiltzen zara batzuetan, kulunkatzen ibiliko bazina bezala. Beste batzuetan, kolpe bortitzak izaten dira, sabelaren forma desitxuratzen didatena (bideoak nola igo ikasi dudanez hurrengoa halakoa izango da). Bitxia da oso. Hauxe da azken hilabeteetako gure espektakulua: 2007/09/28 - 18:45:29
