Keler Nation

mozkor tunanteen erresuma

Keler Nation erresumako Konstituzioa (2. artikulua)

Gure Erresumak bere hondasun zein hondakin kulturalari errespetua zor dio bertan bizi garen guztiok bezalaxe. Gure kulturaren hiru ardatz nagusiak Rock & Rolla, jana eta edana izango dira (norberak aukeratu ditzala bere lehentasunen arabera) eta beraien biziraupena zihurtatzea Erresumako kide guztion ardura eta lana izango da. Gure edari ofiziala Kelerra izango da nahiz eta kubata, kalimotxo eta antzerakoak baimenduta egongo diren baina behin edaten hasita, debekatuta egongo bakarra edatea. Janariari dagokionean ez da ofizialtasunik egongo baina bai debekuak; ligth , 0,0 , sin , free eta antzeko aurrizkiak daramatzaten produktuak kartzela zigorra izango dute gure hondasun kulturala arriskuan jartzen baitute. Kartzela funtzioa bete dezaten, gure herrietako udal polikiroldegietako gimnasioak prestatuko dira eta bertan, zigorra psikologikoa zein eraginkorra izan dadin, aerobikerako erabiltzen den musika entzungo da. Rock & Roll kontzeptua aldiz irekia izango da eta norberaren esku egongo da zer entzun nahi duen aukeratzea. Baldintza bakarra, entzuten den musika obra sortu duenak, pieza bihotzez idaztea izango da.  2007/10/01 - 17:39:36

Antropologia Gipuzkoarra III

Ondorengoa gertatzen da gg bat atzerrira lanera joaten denean: - ...Ok, so you understand your work no? - Yes of course - And you are ready to star now? - Yes of course - Ok, what time is it? - Yes of course (Barkatu Shakespeareren hizkuntzan egindako akatsak, azken finean gg bat naiz)  2007/09/28 - 17:23:09

Keler Nation Erresumako Konstituzioa (1. artikulua)

 2007/09/26 - 23:13:20

1, 7, 5, 43... Zer axola dio, gaua maltzurra da

 2007/09/20 - 22:41:15

Nagusiei ez zaie ezer eztabaidatzen!

 2007/09/19 - 22:36:19

Nahikoa dut horrekin

Ez dakit zer egingo dudan gaur; egia esan, atzo zer egin nuen ere ez dakit. Bihar beranduegi da zer egingo dudan pentsatzeko eta atzo, hurrunegi dago zer egin nuen oroitzeko. Nazionalitate mozkorrekoak garenok ez ditugu horrelako gauzak jakiten. Ez dakit handia naizenean zer izango naizen; egia esan, ez dakit zer izan nahi dudan ere. Ez dakit zapaltzen dudan lurra benetazkoa den edo nire ametsek ari batzuei lotuta airean mantentzen nauten. Ez dakit kaiola honetako burniak, burnizkoak, edo lastozkoak diren, eta ezta, hor zeuden edo nik jarri nituen, hurrunegi oroitzeko, gertueki sakontzeko. Ez dakit ezer, mozkor nazionalitatekoek ez ditugu horrelako gauzak jakiten baina nahikoa dut, badakit nahikoa, maite zaitudala alegia, ez da asko, baina aldi berean, dena da.  2007/09/18 - 22:31:08

Antropologia Gizpuzkoarra I

 2007/09/18 - 10:28:02

Ateari bizkarra ematen

 2007/09/18 - 10:28:00