LUTZ LONG jauzilariaren toalla

ONCIA GALDUEZQUERO, GUZTIOC PILLOTU

"Kiriko" traineru donostiarra, aurkeztuta

Donostiako traineru bateratua, Kiriko, atzo aurkeztu zen . Zorte on, Kiriko.  2008/05/10 - 15:20:05

Zudugarai ez da Orioko gaina

Urteak daramatza seinale horrek Zarautz eta Orio artean dagoen gaintxo horretan. Horixe baita bere izena: Zudugarai. Urtetan, mapa militarren eraginez, Alto de Orio izena eman zitzaion... baina, esan bezala, urte dezente dira bere izena berreskuratu duela. Alabaina, istripu triste bat izan berri da bertan, eta Alto de Orio irakurri eta entzun dut dozena bat aldiz, baita Orioko gaina ere. Eta inork ez du, antza, ezer arrarorik nabaritu...  2008/05/05 - 14:52:01

Segapotoa? Zer da hori?

 2008/04/29 - 14:20:01

Ú-tzi ba-ké-an

 2008/04/25 - 13:57:02

Zenbatgarren emakumea da albiste?

Miren Azkarate, lehen euskaltzain emakumea, logikoki, albiste izan zen. Ana Toledo, bigarren euskaltzain emakumea; albiste izan zen. Hirugarrenak ere albiste izan behar al du? Laugarrenak? Zenbatgarrenera arte? Emakume bat Espainiako Gobernuan Defentsa ministro; albiste. Haurdun dagoelako; albisteago. Espainiako gobernuan ministro emakume gehiago gizonezkoak baino; albiste. Noiz arte albiste horrelako gauzak? Gizonezko bat emakumeen aurkako bortxakeriaz arduratzen den saileko buru; albiste. Zergatik? Ez al da garaia, benetako berdintasuna asumitu eta horrelako gauzak albiste ez izatea kontsideratzen hasteko? Gero COPEkoen bizkar barre egingo dugu.  2008/04/18 - 07:19:02

Kuadrillako intelestuala eta ni, futbolzale hau

Ni futbolzale sinple eta superfiziala, eta kuadrillako intelestuala, ba hori, intelektuala: 1 - Kuadrillako intelestualak parre egiten dit, futbolzalea naizelako, eta erdi-mespretxuz ere begiratzen dit, milioiak kobratzen dituzten tipo batzuen espektakulua sustatzen omen baitut. Guztiz bidegabea iruditzen zaio, ia inmorala. Nirekiko erretolika amaitzean, zinemara doa pauso dotorez, denbora gutxiago lan eginez askoz ere milioi gehiago kobratzen dituzten aktore edo zuzendarien espektakuluak ikustera. 2 - Kuadrillako intelestualak, gainera, esaten dit oso tontoa naizela, txorakeria dela gaur egungo futbola ikustera joatea, askotan guztiz aspergarriak izaten omen direlako partiduak, eta zer esanik ez Realarenak. Tira, horretan arrazoia eman behar diot, neurri batean. Nire lagun horrekin Kusturica eta Lars Von Trierren pelikula batzuk ikusi nituenean, ordea, gozamenerako urrea irudituko zitzaizkidan Realak aurten egin dituen zirkukeria lotsagarri eta aspergarrienak berriro pairatzea. Zinez. 3 - Kuadrillako intelestualak esaten dit ez dudala sakondu lengoaia zinematografikoan, oso superfiziala naizela, eta horregatik ez ditudala gozatzen Kieslowski, Kusturica, Lars Von Trier eta antzeko zuzendariak. Horretan ere arrazoia izango du. Jakina, futbolean ere sakondu egin behar da catenaccio bat ondo egina dagoenean gozatzeko, edo jokaldi batzuen meritu tekniko, taktiko eta fisikoa apreziatzeko. Eta, dena dela, nire aisiako denbora gauza baliotsua da, eta ez dut tipo horien lengoaia sakontzen minutu bat ere pasatuko (ez eta euro bat bera ere gastatuko). 4 - Kuadrillako intelestualak dio futbolzaleok alienatuta gaudela, gauza garelako astean bizpahiru partidu ikusteko, edo Mundialetan dozenaka partidu ikusteko. Lagun horrek, ordea, ez du inolako gauza arrarorik apreziatzen zineman edo telebistaz astean laupabost pelikula eta, are gehiago, Zinemaldian 20 pelikula inguru ikusten dituzten pertsonengan, nahiz eta (Zinemaldian, bereziki) erdia baino gehiago gustuko pelikulak ez gertatu. Azken batean, hori baita batzuentzat eskema: ni futbolzale sinple eta superfiziala, eta kuadrillako intelestuala, ba hori, intelektuala. PD: nire lagun horri arte garaikidea ere gustatzen zaio.Baina, errukia izan dut, eta zinemaz bakarrik aritu naiz idazki honetan. Errespetua ere zor baitiot lagunari. Laguna dut, zer erremedio.  2008/04/08 - 12:30:01

Eusko Txiki Txiki

Jatorrizkoa nahikoa negargarria ez izaki, hona hemen Chiqui Chiqui gorrotagarriaren bertsio kalifikaezina. Eta gainera versión etarra dio Youtubera igo duen kaikuak.  2008/04/01 - 14:42:27

ETBko errotuluan Itsua

Uste dut ETBn errotulazioak jartzen ibiltzen denak bi aukera dauzkala: - Gutxieneko "kulturilla orokorra" edukitzea. - Norberaren kultura noraino iristen den zintzoki onartzea, eta hutsuneak beteko dituzten baliabideak eskura izan eta erabiltzea. Horrela, ez genuke berriro albisterik jasoko Arabako El Ciego herritik. Txiste txar bat dirudi. Eta errotulua behin baino gehiagotan atera zen; antza, inor ez zen gauza izan lehen hanka sartzea konpon zezaten abisu emateko. PD: ez dakit kulturillaren akatsa den, mala letxearena, edo zerena, baina oraindik ere ETB-1en RSS laburdura jartzen diote Realari partiduetan. Realzale euskaldun honi begiek min ematen diote.  2008/03/17 - 16:34:22

Piter Ansorena eta bere banda

 2008/02/26 - 10:28:13

Tabakalera, K eta guzti. Ederki.

 2008/02/12 - 16:41:07